Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasaporte (orobat pasaport g.er.) 1 iz herri batetik beste batera, eta batez ere estatu batetik beste batera joan ahal izateko baimen idatzia, nortasun agiri baten gisakoa dena.

Pasaporte haren jabeak bidaia luzeak egiteko baimena zuela zioen eta tsarraren zigilu eta guzti apaindua zegoen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 68. orr.

Gutunazal bat topatu nuen, eta bertan Mexikoko pasaporte bat. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 185. orr.

-Pasaporteko argazkiari begiratu zion aurrena, gero niri. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 268. orr.

Lehentxeago pasaporte bat nola lortuko nenbilen, Iraketik ihes egin ahal izateko. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 113. orr.

Muga-marraren ertzera iristeko ostera, pasaporteen ikuskaritza zorrotza gainditu beharko genuen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 298. orr.

AEBek legez kanpo utzitako pasaporte batekin nahi zuelako alde egin Japoniatik. Berria - Kirola   2004-12-17

Nonahi entzuten ziren ez diru eta ez pasaporte gelditutako juduen istorioak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 157. orr.

2 (aditzen objektu gisa)

Ausweiss (pasaporte) bat nahi nuen, behin-betikoa, bi kanpalekuetan balioko zuena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 91. orr.

Iranen sartzeko bisa eskatu nahi nuke -esan diot funtzionarioari ahalik eta aurpegiera atseginena ipiniz, pasaportea luzatzen niola leihatilaz bestaldera. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 47. orr.

Halarik ere, urduri jartzen nintzen pasaportea erakutsi behar nuen guztietan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 170. orr.

Pasaportea itzuli zidan zabaldu ere egin gabe. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 298. orr.

Pasaporte itxi zuen hurrena, eta, beste barik, itzuli egin zidan, Bienvenu au Cameroun esanez. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 268. orr.

Juduen pasaporteak baliogabetu zituzteneko garaia zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 82. orr.

Iheserako informazio nahikoa bildu zuela iruditu zitzaionean, beste lan bati ekin zion: bi pasaporte faltsutzeari. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 68. orr.

47 pasaporte sesitu daizkiote beren autoan, denak Pariseko alde hortan ebatsiak. Herria   2003-01-14

3 (izenondoekin)

Pasaporte faltsu baten atzetik gabiltzala jakiten badute, gureak egin du. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 162. orr.

Emakumea irlandarra da jaiotzez, eta Irlandakoaz gain, pasaporte britainiar eta irakiarrak ditu. Berria - Mundua   2004-10-22

-Zure pasaporte diplomatikoarekin, zure izen kubatarrarekin joan zintezke. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 270. orr.

Minutu batzuk geroago itzuli da, pasaporte zigilatuak banatu ditu, eta euron jabeok beste areto batera pasarazi gaitu, alde irandarrean. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 88. orr.

Wermacht-eko ofizialaren aurrera heltzerako eskuan dut nire pasaporte berdea. Iban Zaldua   «Traizioak» - 174. orr.

Pasaporte berezia zen, aberrigabe inportante batzuei ematen zietena. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 181. orr.

Ezertarako balio ez duen pasaporte maiztu bat. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 26. orr.

Pasaporte zimurtua, hizki ez oso argiak, argazki desegokia, diru nahikorik ez aberatsak direla frogatzeko, poliziaren apeta hutsa... Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 161. orr.

Datorren urteko urriaren 26az geroztik pasaporte biometrikoa beharko da herrialdean sartzeko. Berria - Mundua   2004-09-29

Substantzia berriak atzemateko pasaporte biologikoa proposatu dute. Berria - Kirola   2004-08-31

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela ordubete agurtu duzu Andrés aireportuko pasaporte kontrolaren ondoan. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 75. orr.

Pasaporte inprimakiak ziren, behar bezala zigilatuak eta sinatuak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 177. orr.

Izen-abizenak, pasaporte zenbakia eta herritartasuna. Berria - Mundua   2004-04-24

Pasaporte negozioan ari omen ziren. Herria   2003-01-14

Pasaporte eredu hori, dena den, ez da behin betikoa izango. Berria - Mundua   2004-09-29

Pasaporte mota bi dira Letonian; errusiarrek estraterritoriala daukate. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 215. orr.

5 irud/hed

Pasaporte bat intimitaterako. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 183. orr.

Arabiarrak eskuzabalagoak ziren, eta zenbaki-pasaportea eman zieten irrazionalei. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 308. orr.

Larunbat gau batez, egunkariaren edizioa ixteko lanetan nengoela, erredakziora agertu zitzaidan negar-intzirika; kosmosarekin bat egiteko pasaporteak delako Emilioren ohean banatzen ziren, nonbait, eta Kristina ez egoki tramite horretara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus