Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasarazi (orobat pasatuarazi g.er.), pasaraz, pasararzten 1 du ad pasatzera behartu. (norbait)

Zuzendaritzako itxaron gelara pasarazi zuten, hantxe utzi zuten ordu laurden bat baino gehiago, zain. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 103. orr.

Mariok oso bakanetan ekartzen zituen bere lagunak gure etxera, eta ekartzen zituenean ez zituen pasarazten egongelara; bere gelan ixten zen haiekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 109. orr.

Bulegotik pasarazten ninduen bakoitzean, esan beharrekoak edo agindu beharrekoak agindu eta gero beti gauza bera galdetzen zidan don Evaristok: [...]. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 40. orr.

Patioan, bi ilara osatu genituen, eta erditik pasarazi genuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 71. orr.

Fudgek korridore estura pasarazi zuen Harry, Tomen kriseiluaren atzetik, eta gero gela txiki batera eraman zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 40. orr.

Sala handi batera pasarazi zituzten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 85. orr.

Mugalari gisa jende anitz pasarazi zuen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 120. orr.

-Zuk denak ezagutzen dituzu hemen, eta badakikezu nork pasarazten dituen jendeak Espainiara. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 117. orr.

Hark ere jendea pasarazten zuen mendiaren bertzaldera. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 53. orr.

Aurrena emakumeak eta haurrak pasarazi genituen, gure talde txikiarentzat generaman zaldiaren gainean. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 54. orr.

Mehatxu eginez, Itsaso Gorria lehortu egin zuen, basamortuan zehar bezala pasarazi zituen itsas hondotik. Elizen arteko biblia   Sal 106,9

Zaldi tropa bat behar zuten mugaz bestaldera pasarazi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 219. orr.

Gero, uretatik pasarazi ninduen: orkatilaraino iristen zitzaidan. Elizen arteko biblia   Ez 47,3

Dokumenturik barik britainiartzat pasarazi zuten, eta ontzian sartu. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 205. orr.

2 (zerbait)

Beldur pixka bat pasarazi nien behintzat eta, irten egin nintzen koldar haien zotinen erdian. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 152. orr.

Berak eta besteek hori pairatu eta gainditu zuten arren, ezin zien hori pasarazi bere umeei. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 337. orr.

Maite duzun eta tarte ederrak pasarazi dizkizun jendearen sofrimendua eragin, mespretxatu eta sofrimendu horri barre egiten diotenak egotea jasan ezin duzulako. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 89. orr.

Nire anaia alu hark une latz bat pasarazi zidan. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 102. orr.

Beste batzuetan Federicok egiten zion oihu, joateko bere etxetik, gorriak pasarazi zizkiola, bizi-poz guztia kendu ziola eta ez zuela berriz ikusi nahi. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 132. orr.

Atetik sartzen denetik garbi izan dezala zertan pasarazten diogun denbora haren alabari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 285. orr.

Historiaren ironia tragikoaz, bere sortzaileak pasarazi zion arriskutik bizirik irteteko tour de force honetan, Islamak testigantza eman zuen, denboran zehar, Mahomak gizadiari ekarri zion erlijio-mezuaren balio espiritualaz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 44. orr.

Isaak, nekaturik ordurako, ariketa fisikoagatik bainoago taberna barruan pasarazi zioten estuasunagatik, besaulki batean eseri zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 214. orr.

Behar gorrian jarri zintuzten, gosea pasarazi eta mana eman zizuen jaten. Elizen arteko biblia   Dt 8,3

Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu. Elizen arteko biblia   Sal 71,20

Zeruko Jaunak gau ona pasaraziko dizu, ene seme. Elizen arteko biblia   Tb 7,12

Zoriontsu edo erdi-zoriontsu bizi izan zen harik eta bere senitartekoek, herriko sendagilearen gomendioz, elektro-shockez baliatzen zen tratamendu psikiatrikoa pasarazi zioten arte. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 9. orr.

Gutunak pasarazten zituen, postari baten bitartez. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 50. orr.

Erratza pasarazi dut ene gelan eta despeditu egin ditut ni baino lehen ostatuz zeuden armiarmak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 123. orr.

Enpirismoak erlijioa arrazoi enpirikoen epaitegitik pasaraziko du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 266. orr.

Ondorioz, eztabaida politikoa metafisikara pasarazi da: [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 57. orr.

Denbora pasaraztea izan da Marokoren estrategia, indarrez edo sahararren beraien borondatez lortu ezin zuena lortzeko. Berria - Mundua   2006-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gelara pasarazi (5); gelara pasarazi ninduen (3)

gutunak pasarazten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus