Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasatu (11071 agerraldi, 273 liburu eta 3154 artikulutan, orobat pasa g.er., pastu g.er. eta pasau g.er.; Hiztegi Batuak pasa Hegoaldeko eta lagunartekotzat ematen du), pasa, pasatzen 1 da ad igaro. ik igaro 1.

Fede pasatu zen kalean tirri-tarra; bastoiarekin agurtu zuen Joxe, eskuarekin etortzekoa egin zion honek. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 114. orr.

Zitadelatik bide bat jaisten da maldan behera, kanposantuaren gainetik pasatu eta Frantziako portalea igarotzen du. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 29. orr.

Zergatik pasatu zara hondartza ondotik, tren-geltokitik hartu ordez? Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 78. orr.

-Hortik ez, atzo pasatu ginen eta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 137. orr.

Kontrolaren aurretik pasatu beharra dugu, nahitaez, institutura joateko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 97. orr.

Kuartel aurretik pasatu naiz berriro. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 180. orr.

Jendeak pasatzen uzten zien. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 68. orr.

Malfoy, Crabbe eta Goyle zakar pasatu ziren arbola ondotik, izei-orratzak alde guztietara barreiatuz eta pozik irribarre eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 177. orr.

Bi edo hiru bala txistuka pasatu eta lurra jo zuten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 120. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Erdi mozkorturik nengoen ordurako, eta, egia esateko, ez nien kasu handirik egin Etxeberen hitzei; biharamunean, ajea pasatu zitzaidanean. Iban Zaldua   «Itzalak» - 96. orr.

Baina eldarnioa pasatu egiten da. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 98. orr.

-Pasatu da okerrena. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 104. orr.

Arriskua pasea duk. Txillardegi   «Putzu» - 252. orr.

Agian, hobe litzateke hura dagoen bezalaxe uztea, azterketak pasatu arte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 239. orr.

Gizon dotoreari haserre laino bat pasatu zitzaion begietatik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 28. orr.

-Lasai, pasatuko zait, utzi pixka batean honela egoten... Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 80. orr.

Urte gutxiko tartean ikasle bikaina izatetik halamoduzko ikasle izatera pasatu zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 10. orr.

Hipnositik espasmora pasatu zen minutu baten gorabeheran. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 45. orr.

Objektuaren lehentasun naturaletik subjektuarenera pasatu da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 77. orr.

Baraualdi hau frantziskotar Erregelara pasatu da, baina ez betebehar bezala, borondatezko ekintza bezala baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 795. orr.

Sekula ez nuen senargairik izan, eta muxuetatik harago pasatu gabe nengoen mutilekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 150. orr.

Euskaraz hasten zituen beti elkarrizketak, nahiz eta segituan erdarara pasatu behar, batik bat baserrietako jendearekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 32. orr.

Ez Esterlich, ez Villaluenga, ez Escalante [...] inor ez zen hirugarren edo laugarren mailako idazle izatetik pasatu. Iban Zaldua   «Itzalak» - 135. orr.

Gero Alderdi Sozialistara pasatu zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 281. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik, hogeita hamar urtez ukitu ez zituen gaietara pasatu zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

3 sartu; denbora gutxirako joan.

Beste zenbaitek bezala (nola ez aipa Florentino Goikoetxea famatua, hernaniarra, "Comète" sarean muga-pasatzaile izan zena?) gazte anitz Espainiara pasatzen lagundu zituen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 6. orr.

Jendetza hark lehenbailehen nahi zuela zirku barrura pasatu. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 57. orr.

-Pasa zaitez salara, gizona -eskatu zion atezainak, eskua luzatuz barrurako gonbita egiten ziola-. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 81. orr.

Pasatzeko, egiten diot buruaz, eta liburua ixten dut. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 74. orr.

Pasa zaitez Samsundik, nire herritik, eta han eramango zaitut nik dakidan leku batera. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 36. orr.

Ez dakit noiz pasatu behar duzun pentsioa kobratzera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 55. orr.

Ricardo, gaztetan krisialdi bat izan eta sanatorio psikiatrikotik pasatu zena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 14. orr.

Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek, faktura errepikatu behar zela ondo egina ez zegoelako... Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 71. orr.

Itzuleran, amaren adiskide batek Donostian zuen hoteltxo batetik pasatu ginen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 52. orr.

4 muga jakin bat gainditu.

Ez hadi pasatu, errepikatu zuen, denok zeukeagu aldatzeko eskubidea. Iban Zaldua   «Itzalak» - 88. orr.

Alex pasatu egin da. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 241. orr.

-Barkatu, beharbada pasatu egin naiz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 11. orr.

-Bale, pasatu gabe, gaur oraindik ez diagu porrorik erre eta. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 68. orr.

-Kontuz, zaharra, pasatu gabe. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 53. orr.

5 gertatu, jazo.

Zer pasatu da ba? Berria - Kultura   2004-10-24

-Ze ostia pasatu da? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 63. orr.

Egun batekoagatik ez zaizu deus pasatuko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 93. orr.

Igual pentsatuko duzue ez zaio ezer pasatuko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 90. orr.

6 ahaztu.

-Esan dinat atzo esatea pasatu egin zaidala. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 87. orr.

· 7 du ad igaro. ik igaro 4.

Tolosatik atera eta Anoeta aldera abiatu zen eta Anoeta pasatu zuen, eta Irura gero, eta Billabona gurutzatu zuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 114. orr.

Loretopeko tunela pasatu eta aurrera jarraitu zuten. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 150. orr.

Semaforo gehientsuenak bere horretan pasatu zituen, berdean egon zein gorrian. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 64. orr.

Bidean zubi bat pasatu behar nuen, eta beldurra ematen zuen ibaiak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 142. orr.

Erreka pasatu eta gure oilategian pikardiak egiten hasi zen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 272. orr.

-Ate txikitxo hori pasatuta da nire gelako bidea. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 12. orr.

8 (denborazkoetan)

Helsinkin aldi bat pasatu ondoren, nihilisten taldekoa izandako kide baten bitartez, basozain lan erosoa lortu zuen lurjabe handi baten lurretan. Iban Zaldua   «Itzalak» - 152. orr.

Pianoaren aurrean ia egunero pasatzen ditudan sei-zazpi orduek markatu dute nire bizitza, Hola pasatu nuen ene lehen astea. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 35. orr.

Hilabete pasatu baino lehen, errubloaren kontrako espekulazioa hasi zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

Larunbat osoa ohean pasatu nuela erantzun nien. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 33. orr.

Pantomimaren kopia egiten pasatu zituen hurrengo eskolaren lehen minutuak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 70. orr.

Elkarrekin pasatuko dugu goiza. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 84. orr.

Telebista aurrean pasatu genituen ordu haiek guztiak. Iban Zaldua   «Itzalak» - 137. orr.

Farmaziako ikaslea zenean zenbat arratsalde luze eta gozo pasatu zituen Barcelonetako kai ertzean liburukoteak eta apunteak hanka tartean. Josu Landa   «Odolbildua» - 48. orr.

9 (denborazko inpertsonaletan) ik igaro 7.

Hilaren erdia pasatua zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 127. orr.

Zorionez, pasea zen ikustaldi ordua. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 90. orr.

Urteak ere saldoka pasatu dira judua nintzela jakin ez eta juduak gorroto nituenetik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 9. orr.

Pasatu ziren urteak, eta agortu zen itxaropena. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 66. orr.

Denbora apur bat pasatuta, kapelak zintzilik zituzten lekura ere ezin zuten hegaz egin. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 212. orr.

Konturatu nintzen ordu erdi pasatua zela zuzendariarekin eta bulegoko bezerorik hoberenarekin nuen hitzordutik. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 248. orr.

Pasatzen dun denbora, eta ez diten orakuluaren hitz erdi bat ere entzuten. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 22. orr.

Gaua ziztuan pasatzen da. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 231. orr.

Bederatziak pasatuak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 29. orr.

10 pasarazi, igaroarazi; zerbait toki batetik bestera eraman.

Soka osorik horman behera joan zenean, sekulako ahaleginak eginez, ateratako barrak uzten zuen irekiunetik gorputza pasatu, eta horman behera jaisten hasi zen irristaka. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 173. orr.

Eugeniaren bulegora pasatu nindutenean, besoak gurutzaturik larru berdez tapizaturiko mahai baten ertzean eserita aurkitu nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 83. orr.

Annettek soinekoari tiratzen zion aldiro-aldiro goraka; gero, eskua pasatzen zuen iletik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 37. orr.

Eskua bekoki mindutik pasatu zuen, begiak estaltzen zizkion lainoa uxatuz bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 232. orr.

Corleyk goiko ezpainetik pasatu zuen bizkor mihia. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 73. orr.

Hatz bat pasatu nuen ateko plakatxotik: "W.P. Weber". Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 158. orr.

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 132. orr.

Oteizarena hartu eta orriak pasatzen hasi zen. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 22. orr.

Orriak pasatu eta bekokia zimurtu zuen Aita Butlerrek. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 29. orr.

Atsoak ontziko argia ezkaratza osotik pasatu eta esan zuen [...]. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 174. orr.

Erratza pasatu, eta eseri zara. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 86. orr.

Politikoen kolektiboak ez zuen beste presoen lan-indarra erosiko, ez ziegan lanbasa pasatzeko ez galeria baldekatzeko ez arropa zikina garbitzeko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 65. orr.

11 zerbait beste norbaitengana igaroarazi.

Hermannek garagardoa pasatu zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 89. orr.

Gurdia kargatu behar; pala pasatu zidan Morganek. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 78. orr.

Tragua jo zuen, Jabiri zahatoa pasatu, eskuak igurtzi zituen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 33. orr.

Lagun batzuek pasatu ziguten; Polonian erosi bide zuten, han ibili ziren garaian. Iban Zaldua   «Itzalak» - 15. orr.

Telefonoa kakoan utzi eta Excelsiorrera deitu nuen, eta azkenean Eubanksen konpainia lanean ari zen platora pasatu zidaten deia. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 194. orr.

Neure galtzontzilo batzuk pasatu nizkion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 393. orr.

Eskaera-orri bat pasatu zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 119. orr.

Kattalinen eta Elederren testuak pasatu dizkiot nire geriatrari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 19. orr.

12 egoera jakin batean egon.

Ikasi nahi nuen, ondo pasatzen nuen eskolan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 65. orr.

Ostalaria barrez galdezka hasi baitzitzaigun ea ongi pasatu genuen, zeharka gure aurpegi asaldatuetara begiratuz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 74. orr.

Ondo pasatu zuten Zapore Guztietako Gozokiak jaten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 96. orr.

Primeran pasatu nuen, lehengusuekin etxoletan, baina ez ditut maite zerri-saiheskiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 281. orr.

Ederto pasatu nuen, tutean jokatuz eta kantuan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 262. orr.

Izugarri ondo pasatu nuela esan beharko nuke, baina amaierako zatia ez zen hain pozgarria suertatu, adinak ez baitu barkatzen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 50. orr.

Edonola ere, zoragarri pasatu zenuen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 86. orr.

Gaizki pasatzen ari zen, ez neukan haren aurpegira begiratu beharrik hori jakiteko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 167. orr.

Nahiko gaizki pasatu zuten Norbertekin... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 251. orr.

Gizajoa oso gaizki ari da pasatzen, nabari zaio -dio maitemindu etilikoak. Ezkonberritan oso-oso gaizki pasatu nuen... Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 58. orr.

13 igaro, jasan.

-Ene amak ere gorriak pasatu izan zituen, Gestapoaren eta SSen kontrolekin -hasten da kondatzen Jackie. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 41. orr.

Pentsatzen dut gurasoek hilabetean gosea pasatu beharko dutela hori dena ordaintzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 56. orr.

Udan bero izugarria pasatu genuen, eta neguan, berriz, berealdiko hotza egin zuen urte hartan. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 63. orr.

-Arrosarioa nik kartzelan pasatu nuena, Paca. Jon Maia   «Riomundo» - 14. orr.

Nahikoa pasatu duzu gaixo horrek, orain inor galderak egitera etortzeko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 50. orr.

Ez zen harritzekoa amak han hotza pasatu izana. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 24. orr.

14 gainditu.

Bakardadearen proba pasatu berria du, uxatu ditu fantasmak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 55. orr.

Azkenik, iazko urrian, plaza hori behin betirako lortzeko oposizioa pasatu behar izan nuen. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 159. orr.

Gure dietak, askotarikoa izanik ere, proba garrantzitsu bat pasatu behar du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 213. orr.

Selektibitatea esaten dioten espantukeria zentzugabe hori pasatu behar izan duen mutil baten aita naizelako. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 190. orr.

15 (bestelakoak)

San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, katolikoen lepotik oraingoan, eta hiriko apez, monje eta serora guztiak espataz pasatu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 17. orr.

-Erreklutei errebista pasatu beharko diek? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 45. orr.

Iraila zen azken batean, irailaren erdialdea, eta arratsaldeko seiak pasatuta. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 25. orr.

Hik bota hion ederra Gojenola gizajoari! pasatuta gertatu zuan. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 92. orr.

16 burutik pasatu

Pentsamendu bat pasatu zitzaion Gabrieli burutik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 326. orr.

Ideia bat pasatu zitzaidan burutik: nola eduki zitzakeen hainbeste imitatzaile eta miresle halako galdera tontoak egiten zituen pertsonaia batek? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 131. orr.

Ideia bitxi bat pasatu zitzaidan burutik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 48. orr.

Ez zait burutik pasatu ere egin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 228. orr.

Agian izarren bat ikusiko zuela pasatu zitzaion burutik. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 16. orr.

Eta orduan burutik zer pasatu zitzaidan, ez dakit, egiazki ez dakit! ez zaio burutik pasatu ere egiten euskarak, kasu, industrian egon behar duela, eta politikagintzan, hezkuntzan, literaturan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 82. orr.

Batzuetan bi eta hiru gauza batera pasatzen zitzaizkion burutik; benetan pentsatu gabe, burutik pasatu besterik ez, baina gauza asko batera, eta buruko mina eragiten zion horrek. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 23. orr.

17 pasatuxe pasatu xamar.

Eguerdi pasatuxean, Donapaleuko jendarmeak Harrondo mirazkatzen ari ziren. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 190. orr.

Bere nobeletako protagonistak 40ak pasatuxeak dituzten gizonezkoak dira. Berria - Kultura   2004-11-03

Anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela edo beste inaren bat (droga tragikomikoak aipatzeagatik, jenero heroikoa modatik pasatuxea dagoen honetan). Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 26. orr.

Adiskidantzaren garairik onenak pasatuxeak baitziren ordurako. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 294. orr.

Zortziak eta laurden dira pasatuxerik eta oren bat eta laurdenez han izanen gira orotara: "haizea nola den" salatzen daut ni baino trebatuago batek beharri xilora. Herria   2001-10-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

albotik pasatu (7); alferrik pasatu (7); artean pasatu (7); artetik pasatu (7); asko pasatu (59); asko pasatu da (9); asko pasatu dira (14); aste pasatu (7); astebete pasatu (7); aurrean pasatu (10); aurretik pasatu (77); aurretik pasatu gabe (8); aurretik pasatu ziren (8); azpitik pasatu (15)

berehala pasatu (9); berriro pasatu (7); beste aldera pasatu (12); bi aldiz pasatu (7); bi hilabete pasatu (10); bi urte pasatu (7); burutik pasatu (143); burutik pasatu ere (75); burutik pasatu zitzaion (9)

denbora asko pasatu (17); denbora luzea pasatu (10); denbora pasatu (51); denbora pasatu ahala (14)

egiten pasatu (8); egitera pasatu (10); egotera pasatu (8); egun batzuk pasatu (8); egun pasatu (41); egun pasatu dira (8); egunak pasatu (16); egunak pasatu ahala (10); ekintzetara pasatu (19); elkarrekin pasatu (9); epailearen aurretik pasatu (17); erdia pasatu (7); eskua pasatu (13); eskuetara pasatu (7); eskuetatik pasatu (7); etxean pasatu (9); etxetik pasatu (9)

gaizki pasatu (53); gaizki pasatu nuen (17); gaizki pasatu zuen (7); garaia pasatu (7); gaua pasatu (9)

hamar urte pasatu (11); han pasatu (10); handik pasatu (15); hauteskundeak pasatu (9); hemen pasatu (9); hemendik pasatu (7); herrian pasatu (8); hilabete pasatu (51); hilabete pasatu dira (12); hilabeteak pasatu (11); hiru egun pasatu (7); hiru urte pasatu (7); hitzetatik ekintzetara pasatu (18); hor pasatu (7); hortik pasatu (11)

izatera pasatu (77); izatera pasatu da (15); izatera pasatu zen (14); izatera pasatu ziren (7)

kontrola pasatu (11)

lanean pasatu (7); lau urte pasatu (9); lekukoa pasatu (7)

minutuak pasatu (10); mozkorra pasatu (9); muga pasatu (8)

nola pasatu (33)

oharkabean pasatu (37); ondo pasatu (38); ondotik pasatu (46); ongi pasatu (37); ontsa pasatu (9); ordu pasatu (17); orduak pasatu (12); orriak pasatu (11); oso gaizki pasatu (23); oso ondo pasatu (8)

paretik pasatu (22)

pasatu arren (13); pasatu arte (56); pasatu aurretik (7)

pasatu baino lehen (19); pasatu baita (7); pasatu baitira (9); pasatu baitzen (9); pasatu beharra (17); pasatu beharreko (9); pasatu beharrik (7); pasatu berri (11); pasatu berria (7)

pasatu da (216); pasatu dela (24); pasatu den (42); pasatu dena (7); pasatu denean (11); pasatu dio (24); pasatu dira (219); pasatu dira ordutik (7); pasatu direla (20); pasatu diren (33); pasatu diren arren (7); pasatu ditu (37); pasatu dituen (7); pasatu ditugu (14); pasatu ditut (16); pasatu dituzte (14); pasatu du (53); pasatu duela (7); pasatu duen (10); pasatu dugu (29)

pasatu duk (9); pasatu dut (36); pasatu dute (46); pasatu duzu (9)

pasatu gara (23); pasatu genituen (20); pasatu genuen (40); pasatu ginen (37)

pasatu izan (35); pasatu izana (9); pasatu naiz (12); pasatu nintzen (41); pasatu nion (11); pasatu nituen (29); pasatu nuen (80)

pasatu ohi (7); pasatu omen (11); pasatu ondoan (15); pasatu ondoren (132); pasatu orduko (8); pasatu ostean (35); pasatu ote (9)

pasatu zait (28); pasatu zait burutik (12); pasatu zela (21); pasatu zen (295); pasatu zenean (18); pasatu zidan (22); pasatu zion (33); pasatu zirela (15); pasatu ziren (162); pasatu zirenean (16); pasatu zituen (79); pasatu zituzten (20); pasatu zitzaidan (54); pasatu zitzaidan burutik (40); pasatu zitzaien (9); pasatu zitzaion (42); pasatu zitzaion burutik (13); pasatu zuela (7); pasatu zuen (147); pasatu zuten (53); pasatuak pasatu (28)

primeran pasatu (9)

sei urte pasatu (8)

uda pasatu (12); urte asko pasatu (23); urte batzuk pasatu (7); urte pasatu (138); urte pasatu dira (50); urte pasatu ondoren (15); urteak pasatu (40); urteak pasatu ahala (7); urtebete pasatu (19)

zer pasatu (56); zer pasatu da (13); zer pasatu den (12); zer pasatu zen (9)

pasatuak pasatu (28); urte pasatuak (8)

noiz pasatuko (8); nola pasatuko (16); oharkabean pasatuko (11); ondo pasatuko (10); pasatuko da (122); pasatuko dela (16); pasatuko den (19); pasatuko dira (52); pasatuko direla (7); pasatuko du (9); pasatuko dugu (8); pasatuko duk (7); pasatuko dute (8); pasatuko gara (9); pasatuko litzateke (10); pasatuko naiz (11); pasatuko zela (17); pasatuko zen (20); pasatuko ziren (7); pasatuko zutela (8)

zer pasatuko (15)

urte pasaturik (8)

gauerdia pasatuta (9); urteak pasatuta (9)

gainetik pasatuz (18); pasatuz gero (11)

artetik pasa (9); astebete pasa (7); asteburu pasa (7); aurretik pasa (31) bi egun pasa (9); bi urte pasa (12); bost urte pasa (7); burutik pasa (49); denbora pasa (194); denbora pasa ahala (9)

egun pasa (68); egunak pasa (7); epailearen aurretik pasa (8); erdia pasa (17); ez pasa (7); gainetik pasa (21); gaizki pasa (17); gaua pasa (9); gehiago pasa (9); hamar urte pasa (10); hilabete pasa (29)

jo eta pasa (12); muga pasa (14); nola pasa (7)

oharkabean pasa (13); ondo pasa (32); ondotik pasa (15); ongi pasa (15); orduak pasa (14); oren bat pasa (11); oren pasa (9); osoa pasa (12); paretik pasa (9)

pasa ahala (27); pasa al (7); pasa ari (10); pasa arren (8); pasa arte (19); pasa behar (75); pasa behar izan (18); pasa beharko (18); pasa beharra (10); pasa berri (10); pasa da (83); pasa dela (9)

pasa den (316); pasa den astean (37); pasa den asteazkenean (10); pasa den asteburuan (19); pasa den astelehenean (10); pasa den denboraldian (15); pasa den igandean (12); pasa den larunbatean (10); pasa den ostegunean (7); pasa den ostiralean (12); pasa den urtean (17); pasa den urteko (21)

pasa denean (7); pasa dio (9); pasa dira (59); pasa diren (10); pasa direnean (9); pasa ditu (15); pasa dituen (7); pasa du (24); pasa dugu (7); pasa dut (16); pasa egin (31); pasa egiten (10); pasa eta (175); pasa eta gero (42); pasa eta pasa (16); pasa gara (9); pasa genituen (9); pasa genuen (11); pasa hasi (8); pasa izan (8); pasa nahi (23); pasa nintzen (7); pasa nituen (12); pasa nuen (15); pasa omen (13); pasa ondoren (73); pasa ostean (13); pasa zaio (9); pasa zait (7); pasa zaitez (12); pasa zen (82); pasa zion (12); pasa ziren (57); pasa zituen (28); pasa zituzten (9); pasa zitzaidan (9); pasa zitzaion (7); pasa zuen (36); pasa zuten (12)

txarra pasa (7); urte asko pasa (9); urte pasa (87); urte pasa dira (16); urteak pasa (14)

aurretik pasatzean (34); ekintzetara pasatzeko (41); ekintzetara pasatzeko eskatu (10); gaua pasatzeko (35); hitzetatik ekintzetara pasatzea (7); hitzetatik ekintzetara pasatzeko (33); oharkabean pasatzea (8); ondo pasatzea (31); ondo pasatzeko (30); ondotik pasatzean (39); ongi pasatzeko (16); paretik pasatzean (20) denbora pasatzeko (24); pasatzea erabaki (13) albotik pasatzean (8); pasatzeko aukera (21); pasatzeko eskatu (19); pasatzeko gai (7); pasatzeko garaia (9); pasatzeko parada (37)

aise pasatzen (8); albotik pasatzen (8); alferrik pasatzen (11); artetik pasatzen (14); aukera pasatzen (8); aurrean pasatzen (10); aurretik pasatzen (42); azkar pasatzen (7); azpitik pasatzen (11); bertatik pasatzen (8); burutik pasatzen (44); denbora asko pasatzen (9); denbora gehiago pasatzen (8); denbora pasatzen (23)

egunak pasatzen (10); egunero pasatzen (9); erratza pasatzen (8); eskuetatik pasatzen (10); etxean pasatzen (8); ez da pasatzen (7); gainetik pasatzen (30); gaizki pasatzen (23); gaua pasatzen (7); gehiago pasatzen (18); han pasatzen (7); handik pasatzen (29); handik pasatzen zen (7); hemendik pasatzen (9); hor pasatzen (9); hortik pasatzen (11)

irakurtzen pasatzen (7); jendea pasatzen (9); kaletik pasatzen (7); muga pasatzen (11); nola pasatzen (27)

oharkabean pasatzen (29); ondo pasatzen (43); ondotik pasatzen (38); ondotik pasatzen zen (8); ongi pasatzen (22); ordu pasatzen (7); orduak pasatzen (13); orriak pasatzen (27); oso gaizki pasatzen (7); oso ondo pasatzen (12); paretik pasatzen (24)

pasatzen ahal (10); pasatzen ari (191); pasatzen hasi (34); pasatzen ikusi (29); pasatzen ikusten (15); pasatzen utzi (91); pasatzen utziko (9); pasatzen uzteko (29); pasatzen uzten (38)

primeran pasatzen (10); ugari pasatzen (7); utzi pasatzen (11); zer pasatzen da (32); zer pasatzen den (25); zerbait pasatzen (8)

egun batzuk pasatzera (9); gaua pasatzera (12); ondo pasatzera (8); oporrak pasatzera (7); pasatzera utzi (7); uda pasatzera (10)

aurretik pasatzerakoan (14); ondotik pasatzerakoan (17); paretik pasatzerakoan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus