Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasio (orobat pasione g.er.) 1 iz grina, irrika, jaidura bizia.

Esan beharko da gizonek berez dituztela pasioak, beldurra, hira eta animalien beste zenbait irrits, horregatik berez gaiztoak izan gabe.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 48. orr.

Psikologoa eta puta: biak dira bota-behar baten hartzaile ordainduak; biak dira interes eta pasio berberaren antzezleak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Ez zekien horrexegatik ote zitzaion Hamida hain desiragarri, edota Hamidarekiko pasioak egiten ote zuen emaztea hain ezdeus.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 98. orr.

Emakume gazte pasionatu batekin eta pasioa galdu duen gizon zaharrago batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Hilabeteak igaro zituen horrela [...] idazteko pasioaren eta aldi berean ezintasunaren morroi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.

Musika izan dute pasio bizitza osoan.  Berria - Harian   2005-07-05

Antzerkia eta musika zituen pasio idazleak.  Berria - Kultura   2004-03-21

Gaur, berriz, bi pasio nabaritu ditut neure barruan: zuganako leialtasuna, alde batekik, eta harenganako grina, bestetik, egia argi eta garbi...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.

Argi dena da Lehen Lan Kontratu honi buruzko eztabaidak pasio anitz pizten dituela.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Aitzitik, pasioak pizten ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Beti iruditu izan zaizkit hogeita hamar urteak pasioak benetan edo bortizki gozatzeko garaia amaitzen deneko muga.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.

-Pasioak ez dira amaitzen, eraldatu egiten dira -erantzun zenidan, ausardiaz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.

Taldearen pasioaren sutondoan pil-pilean landuriko obra.  Herria   2002-10-17

Baina pasioa lore gaiztoa da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

2 (zertu edo nortua)

Bere pasio nagusiak literatura eta zinema zirela, eta literatura erabiltzen zuela, batetik, munduarengandik babesteko eta, bestetik, munduan egoteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 431. orr.

Haurtzaroko pasioak: animaliak, liburuak eta pintura.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 124. orr.

Fowles zen, garai haietan, haren pasioa; ni, Lovecraftekin eta Clarkerekin ari nintzen, eta Calvinorekin, gehien jota.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Adelia, esan zuen Graçak oso serio, gizontxoaren pasio handia izandako pertsona da...  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 161. orr.

3 (testuinguru teknikoetan)

Tristurazko afektua, bada, pasio bat da beti eta, beraz, gizakiak, pasioak diren afektuek josten dituzten bezainbatean, elkarren kontrakoak izan daitezke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 437. orr.

Arimako lau pasio mota nagusi badirela: gale joerako bi, erran nahi da, bozkarioa eta tristura, eta jauzkor joerako beste bi, erran nahi da, itxaropena eta beldurra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Humeren ustez, "Arrazoia pasioen esklaboa da", eta, beraz, badirudi etikan Arrazoiak jokatzen duen rola mugatua eta baldintzatua dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

Pasio baten esentzia ezin da gure esentzia soilaren arabera azaldu, hau da, pasio baten ahalmena ezin da, gu geure izanean iraunarazten gaituen ahalmenaren arabera definitu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 397. orr.

4 (izenondoekin)

Pasio handiz eta etenik egin gabe hitz egin zuen Elsbethek, ikusten zen askotan pentsatu zuela kontu haietaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 79. orr.

Hala ere, Nora pasio erromantiko erreal mingarri baten porrota bizitzen ari zela adierazten zion bere adimenak, eta jakin-minaren harra ari zitzaion etengabe induska.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Noizbait hurbil egon banaiz pasio bizi batek sustraietaraino harrapatua gelditzetik, Marinarekin izan zen, dudarik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Igurtze gozoa, sakatzea eta erritmoa -in crescendo- dira plazer lasai baterako edo pasio zoro baterako behar direnak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

Gaztetasun (eta pasio sexual) eternoa bermatzen duen edabea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Hilketa batek, halakotzat ezagutua izateko, esku jakin bat behar du, eta kausa bat, arrazoi argi bat edo pasio itsu bat, edo eromen diagnostikatu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.

Pasio mistikoz babestu du filma.  Berria - Kultura   2004-03-09

Fama handiko jendeak izugarri erakartzen nauela, eta halako pasio eustezina eragiten didala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.

Plazer eragile indartsua eta pasio kitzikagarrienak eta sutsuenak eragiteko gai.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.

Bizitza osoa pasio gaitzesgarriari lotua igaro ostean, lohian lardaska ibiltzearen poderioz, bizimolde hari guztiz normala irizten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Batera eta bestera ibiliko dira areto hitsetan zehar, beren pasio oztopatuari abesten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Burua astintzen zuen zakurrak, batera eta bestera, ezker eta eskuin, pasio animal berberaz alde bietara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik pasional.

Gizahilketa (eta buru-hilketa) pasio-hilketak, sexu delituak, lapurreta-mota batzuk, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

pasio-hilketaren mozorropean estali nahi zuelako afera: bi amoranteak beren habian, bat-batean emakumearen senarraren bisita iragarri gabea jasotzen dutenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Gazteen eskubidea da, beren zaharrak pasio-dardaren erdian ikustetik babes ditzaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 58. orr.

Atzemangarriagoa zitzaion inondik ere beste ordain bat, jada pasio-iturri jori bihurtua zuena: otomanoen enperadoregoari buruzko liburuak irakurtzea. Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean, berotasun, eszitazio eta pasio uholdeak hartzen du emakumea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 60. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela).

Biharamun arratsaldean, bihotza pasio jario eta bizigogoz irten zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

7 Jesu Kristok hil aurreko egunetan pairatu zituen nekeak eta oinazeak. ik nekaldi.

Arantzazuko Ama Birjina eta Jesu Kristoren pasioa izan zituen gai kuttunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.

Gure Jaunaren Pasio gurgarria oroitzeak errukizko eta esker onezko sentimendu handiak sortu behar ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Kristoren pasioaz bere «fede erlijiosoa jarraituz» Mel Gibsonek egin duen bertsioak [...] kritika asko jaso ditu.  Berria - Kultura   2004-02-18

Aurpegia itzulikatu zuen eta hasi zen Jesusen Pasioa kontenplatzen, Jesusen zauriak, oinaze-minak eta Jaunaren heriotza, barkazioa eskatuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Beronen laguntzaz, gure Jaunaren pasioa eta bizitza gaurkotu egingo dira zure baitan, sustatuz sinpletasun osoko maitasun sentimenduak, begirada soilak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Lazaro deitu Pasio-igande honek bazuen beste esaldi bat ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

· Venezian gondolan eginiko hiletak ikusi ditut; Aste Santuko jaiak Sevillan, Oberammergauko Pasioa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 124. orr.

8 gaitzat Jesu Kristoren pasioa duen oratorioa.

Andonis Foniadakisek sortutako lan honek Bachen musika korala du oinarri, eta bertan San Juan eta San Mateoren Pasioetako koroak entzuten ditugu, haien birnahasketekin egindako pasarte abstraktu batzuekin batera.  Berria - Kultura   2004-09-12

9 pasio-lore (orobat pasiolore)

Ilean pasio-lore gorri batekin eta begi-ertzetan marra ezinago meheekin ageri zen argazkian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Lehendik landatuta zegoena, berriz -pasio-loreak, huntzak, aihenak-, lurra lehor egonagatik, zabaldu egiten zen eta lore ederrak ematen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Belarra artean berdetasun trinko leunekoa, etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua, eta beleak orru hotzak jalkiz goiko alde urdinetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Gogoratzen dut [...] pasiolore ilun bat eskuan, inork ikusi ez duen bezala ikusten, goiznabarretik hasi eta ilunabarrera arte begira egonik ere, bizi oso bat hartara emanik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere pasio (3); pasio handiz (5)

bere pasioa (5); kristoren pasioa (3); nire pasioa (5); samurtasuna eta pasioa (4)

pasioak diren afektuek (6)

pasioen mende (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus