Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pastilla (orobat pastila g.er. eta paztilla g.er.) 1 iz ore gotor baten zati txikia.

Zopa edo haragi-salda egiteko pastillen marka, Maggi enpresak merkatura aterea, Liebig baroiak asmatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Eta hilkutxan sartuta eta usain txarren kontrako pastilla batzuen gainean jarrita, gela nagusira sartu zen Napumoceno jauna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Kontu handiz ateratzen zituen bere zetazko pijama, bere xaboi-pastillak eta bere txapin marokoarrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 108. orr.

Umeen modura portatzen gara, buffet bat edo bi xaboi pastilla dohako ikusi orduko.  Berria - Kirola   2006-04-06

2 sendagaia edo kidekoa daukan ale txikia. ik pilula.

Pastillak hartzen ari da, eta ez zaio alkohola komeni.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

-Pastilla hau hartu ezkero etzegok jan beharrik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Goitika bukatzen zuen, gontzetarik ateratzear, prozac pastilla bat ematen zioten arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

Pastillak eman zizkidan, baina pastillek ez didate pixarik egiten uzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

-Bihar pastilla batzuk ekarriko dizkizut, egundoko aldea egingo dizute.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 42. orr.

-Denok behar izaten dugu pastillaren bat noizean behin -esan nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 162. orr.

Etxeratu eta lau pastilla irentsi zituen, Cutty Shark txorrotadarekin batera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Hori-berdeak dira hamarretako pastillak eta, besteak baino handixeagoak diren arren, hobeto irensten ditut.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 80. orr.

Pastillekin datorrenean esnatuko nauzu, mesedez?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 46. orr.

Aginduak nizkion pastillak zirela esan nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Morse andreak ez zekien, inondik ere, veronal pastillek laster eragiten zuten edo ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Pastillen eragin txarragatik omen, eta ez ginen harritzen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Guk paso egiten dugu pastillez eta horrelakoez, konforme? -esaten dio Joanak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 151. orr.

Ez ahaztu tentsioaren pastilla.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 92. orr.

"Eromena kimika arazoa duk soil-soilik", esaten zuen, "noizbait pastilen bidez konponduko duk dena".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Hamar pastilla zuri zekartzan, elkarren kontra pilatuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Patrikan zeraman zorro batetik pastilla txiki bat atera zuen, uretan urtu eta edan zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 9. orr.

Basoaren ondoan, pastilla txiki baten erdia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 77. orr.

Pastilla antidepresiboen dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 205. orr.

Egun oroz zazpi pastila kimiko irenstearen erruz, ezpainen zirrikituetarik tu malgua isurtzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.

Buruko minarentzako pastillak edo aringarriak ematen dizkidate, lepoa edo lokia haztatzen didate ea sukarrik dudan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.

Gero eta urduriago dago biografoa, lotarako pastillak hartzen hasi da, psikologo adiskide batek atsedena hartu behar lukeela aholkatu dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.

Hatsarentzako pastilla bat erosi nuen merkatuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Egunero bizitzan abiatzeko behar zuen oro, gauero lo egiteko behar zuen oro, koloretako pastillek markatutako erlojuaren gezien ibilbide geza, numerorik gabeko egutegiak, numeroak baino ez ziren bere alboan lo egiten zuten gizonak...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondokoak eskatu zituen: talko-hauts lata bat, azazkaletako eskuila bat, eta veronal pastilla-kaxa bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

-Pertsona batzuk pastilla premian jaiotzen dira -esan zuen Terrik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 162. orr.

Halaber, urte hartan pastilla itxurako antisorgailua, "pilula" famatua, jarri zen salgai.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Vitamina pastillek ez zuten arrakasta handirik, baina zigarreta paketak estimu gorenean ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pastilla hartu (3); pastilla hau (4); pastilla hau hartu (4); xaboi pastilla (3)

pastillak hartu (5); pastillak hartzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus