Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pastiza (orobat paztiza g.er.) 1 iz pastela, gozopila.

Bakoitzak pastiza lodi bat zirudien: azukreztatua eta kremaz betea. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 110. orr.

Aratsaldeko 7etan, tragoak eta pastizak salgai San Inazio lepoan. Herria   2004-11-25

Etxean egindako pastizak ere jastatzen ahalko dituzue: urririk eskainiak izanen zaizkizue. Herria   2005-05-19

Bisitariek 50 kiloko euskal pastiza erraldoi bat ikusi dute hor paratua. Herria   2005-10-13

Euskal pastizaren besta iraganen da igande huntan,irailaren 25ean, Kanbon. Herria   2005-09-22

Bururatzeko zintzur bustitze bat egin dugu pastiza poxi bat janez. Herria   2005-01-13

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kalkulu-makina guztiz txikiak, era guztietako pastiza-moldeak, azukre-koxkorrak hartzeko pintzak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 83. orr.

Datilak jan dituzue, piku idorrak, pastiza zati zenbait. Xabier Montoia   «Elektrika» - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erostunak nola eginen du diferentzia "EGUZKIA" eta merkatuko beste etxe pastizen artean? Herria   2001-07-05

Orok ezagutzen dugun "gâteau basque" etxe pastizarentzat sor-marka bat ezartzen ahal ote zen? Herria   2001-07-05

Baziren ere arto opilak eta etxe paztizak Bidarteko Bassilour errotan eginak. Herria   2005-07-07

Huna janariak: salda, moleta piperduna, oiloa irrizarekin, entsalada, gasna, sagar pastiza, arno eta kafe nahikoa. Herria   2004-07-22

4 pastiza egile (orobat pastizgile) gozogilea.

Goizean euskal pastiza egile amaturren txapelketa antolatua zen. Herria   2005-09-29

Thierry Bamas, Baionako pastiza egileak lehen saria ardietsi du sukrezko patizeriako euro xapelketan Lyonen. Herria   2005-02-03

Sebastien Jirodineau [...] pastizgile dena. Herria   2001-11-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxe pastiza (6); euskal pastiza (10)

euskal pastizaren (5); euskal pastizaren besta (5)

etxe pastizarentzat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus