Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pauetar (orobat paubetar g.er.) izlag/iz Pauekoa, Paueri dagokiona; Paueko biztanlea.
Bazkaria bururatzean hartu dituzte ohorezko medailak: Ramon Iparragirre Eizagirre Hegoaldekoak, Gerard Pierrou, Jean Baptiste Irigoin eta Gaston Gazo Pauetarrak, [...]. Herria 2002-10-10
Azkenean jokatu dira hiru miarriztar (Brusque, Betsen eta Yachvili) eta bi Pauetar (Traike eta Imanol Hariñordoquy). Herria 2002-11-28
Nork asmatuko zuen bigarren partida Pauen jokatua Pauetarrek galduko zutela. Herria 2001-07-05
Futbolean, hemen lehen tokia hartu dute "Genêts" taldekoek, Pauetarrak 5/2-ko emaitzarekin gainditurik. Herria 2004-03-04