Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pausaleku (orobat pausa-leku g.er.) iz pausatzeko lekua; atsedenlekua. ik pausaleku.

Espedizio bat, bere “pausaleku” erritualekin: lehenik, Onesimoren etxetik, Baztandik, iragatea, gero Belate iturritik garrafoi ur freskoaren hartzea [...] eta azkenik, Fontellasera, ene izeba Beni zegoen herrira heltzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 128. orr.

Bada txori bat lorategian pausaleku duen zuhaitzaren arabera kantatzen duena, arbolaz aldatu eta bere txioa bestelakoa da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 223. orr.

Baina ideiek ere, tximeletak bezain hauskorrak izango ez badira, pausalekua behar dute. Jokin Urain   «Errotarria» - 104. orr.

Basoa zuen inguruan, eta laku handi bat ere bai, udaberri aldean kurriloen pausaleku. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 269. orr.

Arimek han atsedena kausituko dute, begiek atsegina, eta gorputzek beren neke eta lanetarako pausalekua. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 42. orr.

Zure etxea, egon eta ibili zaren leku guztietan, betiere izan da, euskaldunen etxea, pausalekua eta portua. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 197. orr.

Naturak izugarrizko egiten duen gauza orotan bezala, zoko zoragarriak daude [...] mila pausaleku bistaren eta gogoaren atseginerako. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 186. orr.

Estatuarik estatua joan ginen, harik eta Pessoaren pausalekuetakoa izaten zen kafetegitxora iritsi arte. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus