Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

peluxe (9 agerraldi, 6 liburutan; orobat pelutxe 21 agerraldi, 10 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz belusaren tankerako ehuna, ile luzekoa, eskuarki zuntz artifizialez egina.

Soinean, nankin urdinezko jantzi luzeak zituzten jantzirik, peluxe beltzez edertuak eta larruzko gerrikoez gerruntzean estutuak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 255. orr.

Oso grafikoki ikusi zituen gazte horiek José Ortega y Gasset-ek, hiri xehe bateko kasino batean silloien peluxeetan beren tigre-atzaparrak zorrozten. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 11. orr.

Sun-hartza panda tankerakoa zen, peluxe zurizkoa, muturra eta begien ingurua izan ezik, haiek beltzak baitzituen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 51. orr.

Hartz hori, Tadeuszek beti berarekin eramaten zuen peluxezko hartz hori, Janutaren oparia zela. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 24. orr.

Nik pelutxezko katu bat eraman diot eta Jeanek zurezko ziba bat, berak egina. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 80. orr.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 105. orr.

Gero hasi ziren burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 96. orr.

2 peluxezko panpina.

-Aita, ama: pelutxe bat nahi dut. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 36. orr.

Gure aitak esaten du beldurti hutsak direla pelutxeekin-eta lo egiten dutenak. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus