Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsatzaile 1 izond pentsatzen duena.

Izaki pentsatzaileak asmatuko dituzte, zuntz misteriozkoz unibertso adierazgarri bati lotuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 104. orr.

Pentsatzeko modu guztiek Jainkoa dute kausa, Hau gauza pentsatzaile den aldetik, eta ez beste atributu baten bitartez esplikatzen den aldetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 243. orr.

Apriorizko ezagutzan objektuei ezin baitzaie subjektu pentsatzaileak bere burutik hartzen duena baino esleitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Zerizan pentsatzaile batez, ordea, ezin dut batere errepresentaziorik izan kanpoko esperientziaren bitartez, baizik autokontzientziaren bitartez besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.

Geure Norbera pentsatzailea materialismoaren arriskuaren aurka segurtatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Ni pentsatzailea naizen aldetik barneko sentsuaren objektua naiz eta arima izena dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.

Izadi pentsatzailearen Metafisikak Psikologia izena du eta aipatutako arrazoiagatik hemen honetaz ezagutza arrazionala ulertzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Gure esentzia pentsatzailearen izaerari eta gorputzen munduarekin duen elkarloturari buruzko gatazka.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Gauzen pentsatzaile eta munduaren miatzaile bezala, hau da, kulturalki, euskaldunok baditugu desabantaila askoren artean abantailatxo batzuk, bazterrak aurrera begiak irekita ibiltzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.

• 2 iz pentsalaria.

Barruko askatasuna pentsatzaile aleman protestantismotik datozenek irakatsi diote.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 183. orr.

Pentsatzaile handi baten, ausardiaz beteriko mistiko espekulatibo baten eta, hitz batean, gizon handi baten kemen eta soberanotasunak esanarazitako hitz mamitsuak dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

Ideia ugari baitago, orain laburtasunaren amorez Nietzscheren tradizioa esango diogunean, guztiz arrunta izan dena idazle eta pentsatzaile bestela hagitz desberdinotan, mendearen hasieratik gutxienez bigarren mundu gerraren ondorenera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 210. orr.

Ikusazu zertan urriturik gelditu diren pentsatzaile horiek, zer gertatu zaien eta hainengandik zer jalgi den; zeren suzko errautsetik iheska joanik surtara erortzen denaren antzekoak baitira halakoak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus