Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perfume (orobat parfume g.er., eta perfum g.er.; Hiztegi Batuan perfume agertzen da) 1 iz usain gozoa. ik lurrin.

Perfumea poto ttikian... pozoia ere bai. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 88. orr.

-Perfumea jarri duzu -esan zion Jackek. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 33. orr.

Ikustekoa da gero, nolako baliabide literarioekin atzera berreskuratzen duen horren guztiaren oroipena, flakoi hutsean oraindik parfumea gozatzen duenaren moduan. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 136. orr.

Ezpain gaina igurtzi eta perfumea usnatzearekin batera argitu egin zitzaizkion begiak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 95. orr.

Tenperatura egokia, hain zuzen, eta parketik perfumeak nahasian igotzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 491. orr.

Ezagutzen nituen perfumeen nahasketa infinitua iritsi zitzaidan: euri-urarena, lokatzarena, esnearena, arkume artilearena, [...]. Berria - Kultura   2006-05-02

Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek, eternitateak denbora jan balu bezala, aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 22. orr.

Haren perfumearen gozoa biriketaraino sartu zitzaidan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 23. orr.

2 irud/hed

Betidanik liluratu nauen perfumea, perfumerik zoragarriena, abesti horien soiltasunean dago, eta orduko lañotasuna ere bai. Berria - Kultura   2006-01-19

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 85. orr.

'Perfume onak bezala,' dio gero, eta nire heliotropo usaina usnatu duela ohartu naiz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 411. orr.

Haren perfume garestiaren gozotasunean bildurik sartu zen, bestea baino dotoreagoa zen bulegoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

Perfume merkeen usaina oso sarkorra da. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 140. orr.

Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 23. orr.

Amak perfume lurrintsudun botilatxoak ekartzen zizkion alabari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 258. orr.

Alleyne jaunaren bulegorainoko bide guztian aditzen zen perfume heze sarkor hura. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 130. orr.

Benetako perfumearen lurrin goxoa zen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 129. orr.

Alleyne jaunaren idazmahaiaren ondoan eserita zegoen orain, perfume-urrinetan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 130. orr.

Perfume laborategi batean lanean hasi ote zen pentsatu zuen hurrena. hustutako perfume-flasko zaharrak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 91. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizon batek emakume-perfume gozoa erabiltzeak zer pentsatua eman zion. batzuetan emakume finen izpiliku perfumea jartzen zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 87. orr.

Lanza-perfumea izeneko droga kloroformoz, zereal-alkoholez eta eterrez egiten da. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perfume usaina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus