Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsiana 1 iz sareta.

Pertsiana erdi erorien artetik, argi eskas bat baizik ez zen iragazten ostatutik kanpora. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 20. orr.

Leihoa itxita zegoen, pertsianak beheraino botata. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 149. orr.

Kristalaren atzean bertan ikusi duzu kalea, pertsianaren tarteetan barrena. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 257. orr.

Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi-zirrinten laguntzaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 34. orr.

Hiru bizitza zituen, pertsianarik gabeko bina leihorekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 39. orr.

Pertsiana bat erdi irekita. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 210. orr.

Dendako pertsiana elektrikoa zen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 68. orr.

Leiho ondoan emakumea musukatzen ari zen bitartean, pertsiana jaitsi eta errezela itxi zuen Egutxik. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 77. orr.

-Jaitsi pertsiana -esan zuen gizonak ohetik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 520. orr.

Beheraino jaitsita zegoen pertsiana. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 143. orr.

Pertsianak beheititzea proposatu nion, baina hark, zeuden-zeudenean utzi nahiago. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 216. orr.

Manifestazioa Hendaiako hondartzara hurbiltzean, apainketa saltegi batek ateak eta pertsiana itxi ditu. Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Errezelen atzean pertsianak ez daude guztiz itxita. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 93. orr.

Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 84. orr.

Kanpoko ilunean ezkutatuta dagoen norbaitek eskua harrapatuko diola berak pertsiana bildu baino lehen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 66. orr.

Bainuontziaren ertzean zegoen leihoko pertsiana jaso zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 122. orr.

Berriz ere ahapeko madarikazioetan, lehiatu nintzen pertsiana goititzera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 350. orr.

Pertsianak altxatu zituen eta gortinak zabaldu. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 112. orr.

Pertsiana altxatzea gehiegizko lana da ajeak jota zaudenean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 32. orr.

Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 141. orr.

Aitak pertsianan zintzilikatzen zuen kartela, inork zalantzarik izan ez zezan: GAUR, ATSEDEN EGUNA. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 98. orr.

2 (izenondoekin)

Gero, pertsiana metalikoak jaustean eragindako karraska entzun nuen, lehenago irekiak ziren seinale. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 373. orr.

Xerrenda gorriko pertsiana malguen atzetik, bazkari ederrak, afari finak, egundoko ezteiak igartzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 314. orr.

Itzalak [...] pilareen basoa ugaltzen zuen, infinituraino luzatzen zituen nerbiodura delikatuak, galeria ebakiak, pertsiana gardenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 42. orr.

Pertsiana oriental batzuk izanen dira, leiho gotikoetan, eta begitarte freskoak zur beltzeko sare sarrietan. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 132. orr.

Pertsiana veneziar baten moduan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 164. orr.

Hiru solairuko etxeak, pertsiana zuri luzekoak, [...]. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 84. orr.

Gero, pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin, beren pertsiana jarraituekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 262. orr.

Ziega guztiek burdinazko pertsiana moduko batekin itxita zeuzkaten leihoak. Jokin Urain   «Errotarria» - 89. orr.

Leiho zabala ireki, eta kanpoaldean zeuzkan zurezko pertsianak bildu zituen. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 150. orr.

Pertsiana herdoilduzko baldakinoa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 269. orr.

Inoiz irekitzen ez ziren logelako pertsiana hautseztatuak. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 128. orr.

Uztaileko eguzkiak bulegoko leihoetako pertsiana higatuen zuloak urratzen zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 111. orr.

3 irud/hed

Mahai hori ixteak ETAk «pertsiana jaistea» esan nahiko luke. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko pertsiana (3); leihoko pertsiana (3); pertsiana itxi (3); pertsiana jaitsi (6); pertsiana jaso (3)

pertsianak jaisten (3); pertsianak jaitsi (5); pertsianak jaitsita (3); pertsianak jaso (4)

pertsianaren zirrikituetatik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus