Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsonal 1 izond pertsona bati dagokiona, norberarena.

Ez dut uste hori iritzi pertsonal soila denik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 205. orr.

Kutsu pertsonal, giza usain guztiak kendu. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 166. orr.

Berehala egin zituen lau falta pertsonal eta Txus Bidorretak aulkira bidali zuen. Berria - Kirola   2004-11-18

Printzearen idazkari pertsonala zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 153. orr.

Inka, Akemenestar, Erromatar eta Otomandar inperioetan enperadorearen etxe pertsonala gobernu inperialaren gurpilaren ardatza zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 87. orr.

Erabiltzaileen datu pertsonalak lapurtzeko. Berria - Gaiak   2004-11-09

Oinarrizko eskubideak jar daitezke arriskuan, bizitzeko eskubidea eta segurtasun pertsonala kasu. Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Ez da dudarik urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire-nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 36. orr.

Iheslaria mundu guztian da iheslari, maila pertsonalean estatus edo ospe bereziren bat duen iheslaria izan ezean. Jokin Urain   «Errotarria» - 169. orr.

Bere nahiak eta egiteko pertsonalak edo intimoak beti bigarren planoan uzteko joera omen du. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 228. orr.

Geroago erabakiko zuen arrazoi pertsonal edo kolektiboengatik egin ote zuen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 180. orr.

Nire ibilbide pertsonal eta profesionalean betirako markatuko nauela izen berriak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 70. orr.

Uriaren errotze sozial, pertsonal eta profesionalak ere bermatzen dute ez duela ihes egingo. Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ez zuela beste «balorazio pertsonal, politiko zein judizialik» egingo azaldu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Gizonek Jainkoarekin egiten dituzten har emanetaz [...] barne bizi pertsonal baten hautua egina zuen aspaldi Klaudiok. Herria   2004-01-15

Atsekabea, nahigabea, samina, dolua edo auskalo zer, hain dira kontu horiek pertsonalak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 82. orr.

Kalte ekonomiko izugarria eragiteaz gain, trauma pertsonal eta psikologikoak eragin ditu. Berria - Mundua   2004-04-02

Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 9. orr.

Gizarte-bizitza ezinezkoa da nolabaiteko askatasun pertsonal eta gizarte-zuzentasunik gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 462. orr.

Hartaz oroitzapen pertsonal bat daukat, eta, beraz, artikulatua eta konplexua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 29. orr.

Historia pertsonal hau esperientzia partikular bat da, ez filosofia bat. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 115. orr.

Zuk esana da arazo pertsonal eta gizarte arazo ugarirekin lotuta dagoela aspertzea. Berria - Gaiak   2004-06-23

Oso modu pertsonal eta aldi berean librean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 341. orr.

Oso giro beroan, tentsio pertsonal ikaragarriak sortu ziren eztabaida bitartean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 229. orr.

Erlijioa aukera pertsonal bihurtzen hasten da honela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 109. orr.

Garcia Alixena oso lan pertsonala da. Berria - Kultura   2004-04-09

Bere xede pertsonal hutsalak gainditzen zituen helburu bat eskainiz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 389. orr.

Lege erromatarra lege pertsonal orokor bihurtua zen, eta lege godoa lege pertsonal partikular. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 204. orr.

2 (izenlagun gisa)

Nere lana: XVII garren mendeko gramatika frantsesaren barnean pertsonal izenordainen erabilera, eman dezagun, eta ixtudiant gazteen arimen ardura. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 92. orr.

Gehiengoak, pertsonal mailan, bere herriarekin egiten du identifikazioa, ondoren administrazio eremuarekin eta gero zazpi herrialdeekin, Pertsonal mailan zer aldaketa eragiten dizu zuri erreformak? Berria - Harian   2005-09-18

· 3 iz enpresa eta kidekoez mintzatuz, langileak.

Akordioak ontzat ematen zuen ikasturte honetan pertsonalaren lan-baldintzak errespetatuko zirela. Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Zentroek pedagogia arloan eta pertsonalaren eta baliabide ekonomikoen kudeaketan autonomia izango dute. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Pertsonalaren aldetik hain urri dabiltzanez gero itsaso konpainia horiek gureengana jotzea beste irtenbiderik ez dute ukan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 274. orr.

Pedro Handiaren Errusiar Inperioan bezala, herri-administrazio inperiala atzerriko erakundeak kontzienteki imitatuz sortzen den lekuan, pertsonala trebatzeko neurri berezien premia nabaria izaten da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 87. orr.

Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala (AZP) euskalduntzeko premia. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

4 (hitz elkartuetan)

Urteko aurrekontua 9.700.000 eurokoa izan da: aurrekontuaren erdia (%50,92) pertsonal gastuek betetzen dute, eta inprentako gastuak datoz gero (ia %15ekoak dira). Berria - Harian   2005-06-12

Volkswagenek desabantaila nabaria du pertsonal kostuetan Alemaniako bere lehiakideekiko, eta desabantaila horri jada ezin zaio aurre egin pertsonal alorreko malgutasun tresnekin. Berria - Ekonomia   2004-08-24

Grasso jauna ere, Pertsonal Bulegokoa, Loredanaren atzetik zebilen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 154. orr.

5 pertsonal buru ik pertsonalburu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazo pertsonal (4); arrazoi pertsonal (3); askatasun pertsonal (3); aukera pertsonal (5); aukera pertsonal bat (3); balio pertsonal (3)

esperientzia pertsonal (4); gogoeta pertsonal (3); harreman pertsonal (4); historia pertsonal (4); ikuspegi pertsonal (3)

interes pertsonal (6); kontu pertsonal (7); krisi pertsonal (3); lege pertsonal (3); modu pertsonal (3)

ondorio pertsonal (3)

pertsonal burua (3); pertsonal gastuak (3); pertsonal mailan (4)

unibertso pertsonal (3)

apustu pertsonala (3); arazo pertsonala (3); askatasun pertsonala (6); autonomia pertsonala (3); begirada pertsonala (5); bere esperientzia pertsonala (3); bizitza pertsonala (4); duintasun pertsonala (3)

egoera pertsonala (7); erabaki pertsonala (3); erronka pertsonala (4); esperientzia pertsonala (8); estilo pertsonala (6); garapen pertsonala (3); guztiz pertsonala (3); harreman pertsonala (3)

ibilbide pertsonala (3); idazkari pertsonala (4); ikuspegi pertsonala (4); interes pertsonala (3); irakurketa pertsonala (5); iritzi pertsonala (8); jeneralaren operadore pertsonala (7); konpromiso pertsonala (4); kontu pertsonala (3); lan pertsonala (4); mediku pertsonala (4)

oso pertsonala (16); oso pertsonala da (10); pertsonala izan (10); profesionala eta pertsonala (3); proiektu pertsonala (3)

ukitu pertsonala (3); zerbait pertsonala (3)

arazo pertsonalak (8); arrazoi pertsonalak (16); arrazoi pertsonalak argudiatu (3); arrazoi pertsonalak direla (4); datu pertsonalak (26); erabiltzaileen datu pertsonalak (3); gauza pertsonalak (4); harreman pertsonalak (11); interes pertsonalak (5); kontu pertsonalak (3); lege pertsonalak (4)

askatasun pertsonalaren (8); egoera pertsonalaren (4)

arlo pertsonalean (22); askatasun pertsonalean (3); bizitza pertsonalean (5); maila pertsonalean (15); modu pertsonalean (12)

lege pertsonalei (3)

harreman pertsonalen (4)

probetxu pertsonalerako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus