Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pijo 1 izond/iz aberaskumea edo aberaskume manerak dituena. ik pijopaila.

Etxe ondoko hizkuntz akademia batean, lehenengo lana bilatzen ari diren ume pijoz inguratuta. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 24. orr.

Ikasle traza gorde nahian denboraldi baterako lana dutenak, autodun pijoen itxurakoak, ikasle hutsak direnak, gaztetxoak, helduxeagoak, bizi izan dutena antzematen ez zaien buru-arinak... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 260. orr.

Azkeneko eztenkada lehengo astean sartu zidan, telefono mobila erosi nuenean; denetarik deitu zidan: yuppie, aberaskume, pijo. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 126. orr.

-Hippy pijo bat, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 148. orr.

Igual pixka bat pijoa edo... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 62. orr.

Edozein pijok, fatxak edo kristaukumek jantzi dezake Txe Gebararen kamiseta. Pako Aristi   «Note book» - 73. orr.

Askotan hartzen zuten ahotan hitz hori -pijoak-, Parte Zaharrera bidean gazte baba-lore haiek beren motorren gainean ikusten zituztenean. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 52. orr.

Neguan klase altuagokoak izan nahi luketen Espainia osoko pera, pijo, eskuindar moderno eta ezkertiar aburgesatuekin batera eskiatzera goaz. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 56. orr.

Ez dut uste gu batere pijoak garenik, eta burgesturik egongo bagina ez ginateke lau lagun elkarrekin biziko pisu kutre baten. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 111. orr.

Askoz erosoago ibiliko hintzateke-eta, adibidez, Ikasle Abertzaleakeko ikasle entusiasta euskaltzale koadrilla horrekin, hire Pernandokeriak aireratzen, orain duan pijo koadrilla txepel grazioso-ustearekin baino. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 120. orr.

2 irud/hed

Pijolandiako pisu bat konpartitzen zuten pijo batzuen elkarrizketa pijoei adi. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus