Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikatu1 1 du ad ebaki; moztu.

Goldea, lurra mozten eta pikatzen zuen burdin zorrotza, esku batez behar zen atxiki.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

Ezin izan dute gure zuhaitza pikatu eta bota...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 256. orr.

Otea pikatua zuen metro bat zabalerako eta ehun metro luzerako lerroan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Nor ariko da iratze pikatzen, ez bada iratze horren beharrik?  Herria   2001-10-11

Eusebio goizean goizik joana zen belar pikatzera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

Gerezia eta mahatsa, asuna eta belar pikatu berria biltzen zituen Dianak bere baitan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 256. orr.

Euskaldunak bazuen, ardi moxteetan, ardiei ile guziak pikatzeko ohitura.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 99. orr.

Pierre Etcheverry apeza ere Zangoetatik hasi eta kaskezurraino ile guzi guziak pikatu zizkion, denbora ahal bezain guti galduz, elektrikazko makina baitzuen tresna.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 99. orr.

Biloa luzaturik, berriz buztan batean bildurik zeraman eta bizarra ere ez zuen pikatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Buruko ileak larruraino pikaturik behar ziren beti.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Baionako ospitalean da zangoko erhiak pikaturik. udaberrian ezpainak eta oro pikatu nahi lituzkeen haize meheño hartarik.  Herria   2005-12-08

Alimaleko kanibet batekin pikatu du xorizo zerra ederra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

Gero urdaiazpiko keztatua eta urdaiazpiko arrunta pikatzen hasi zen arreta handiz, bizkarra apur bat okerturik, begiak ganibetean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Berrogeitaka urte ditin merkatuan, hiriko etxe guztiendako xerrak pikatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Amak umeari ogi puska eman eta xerra mehe-mehe bat besterik ez zuen pikatzen beretzat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Hemen borreroak ez du azido zianhidrikorik erabiltzen ez dio laidozko pikotako lepokoari eragiten ez daki aizkoraz pikatzen ez du gillotina askatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

2

[Animaliak, pertsonak bezalaxe, euskaraz, hil egiten direla], okelatarako badira, baita pikatu edo harakeikatu ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 142. orr.

3 jatekoz mintzatuz, xehatu.

Sukaldean atzeman nuen, tipula pikatzen, txandal berde min batez jantzia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Eltzearen gainean tipula xerrak pikatu berriak zituen, eta orain, surtan, kantuan aritzen ziren beroak erdi itotako txitxarrenak ziruditen ahots txiki garbi zorrotzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Charly ene ondoan zegoen, bere ezker eskuko ahurraren gainean hosto pikatu idorrak tabako gorriarekin nahasten ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

· Quenuk, batez ere, hatzak haragi pikatua egiteko emango zituzkeen harengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

4 karta-jokoetan, ebaki.

Haren erretinak sentikortasun handikoa behar zuen, eskujokariena bezain bizkorra, kartak mugimendu azkar batez nola pikatzen dituzten edo nola dauden paratuta istant batez baino ikusi ez eta karta jakin bat asmatzen baitute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.

Bi urte aritu naiz jauzi, erdizka, dobla, pika, luze eta ebats, itzalekin borrokan, punch-a galtzeko beldurrez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Pika, luze eta ebats. Nork emaiten ditu urratsak? "Pika! Ebats! Erdizka ta dobla!".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

Urrats arinak baina zenbat urrats dantzan eginak gure kultura azkartzeko: pika, ebats, erdizka eta jauzi, mutxikoak eta bertze zortziko euskaraz iragarriak, agian luzaz herriko plazak loratzeko.  Herria   2004-05-06

5 harriaz edo kidekoez mintzatuz, landu.

-Lehen pisuko hormak gorde egingo nituzke; pikatu, luzitu, pintatu eta ongi geldituko zaizkizue.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 7. orr.

Bazuen, alde batera, arrabotea izana zen bat, harri pikatu zaharrezkoa; bazuen beste aldetik jauregi moldeko bat, bere harri pikatuak oraino xutik alde batera eta gaineratekoak erortzerat abian.  Herria   2001-05-10

Gipuzkoako eliza ederrenetarik batto izan behar da, harri pikatu eta zur ezinago ederrez osatua, gaitzeko toki arrarroan.  Herria   2001-07-05

Orbaizetan, Fabrikako auzoan dauden etxe, eliza, ostatu, lantoki eta hainbat lekutan, ikustekoak dira harri pikatuz eginak izan diren izkin harriak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

6 mailukaz joz zorroztu.

Santutxoko bentaren ondoan, zumardi txiki baten itzalpean, han ari zen etxeko nagusia sega pikatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Gero etorriko ziren lan guztiak: garo-segak eta garo-igitaiak pikatu eta zorroztu, garo-leku goikoetara heldu, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

Sega handiak pikatzeko eta zorrozteko ere teknika behar da, eta egun ez da erraz aurkitzen horretan ari denik.  Berria - Kirola   2004-04-13

7 gailu ebakitzaile batekin zulatu.

Corto Maltese seinaleren bat topatu nahian zebilen; pikatzen hasteko lekua zein izan zitekeen adieraziko zien zerbait, auskalo zer, baina metroak eta metroak ibili zituzten eta ez zuten ezer esanguratsurik ikusten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 126. orr.

Ikatzaren gustua, pikatzen ari zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 76. orr.

Okilak segi zezala egurra pikatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

8 mokatuak jan.

-Aurrena hirurontzat zerbait pikatzeko eskatu dugu: urdaiazpikoa, kroketa batzuk eta entsalada bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 120. orr.

9 irud/hed

Gero telekomandoarekin hemendik eta handik pikatu zuen pixka bat, gauerdiko film erdi erotiko erdi ezer-ez horietako bat aurkitu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.

10 (era burutua izen gisa) tabako pikatua.

Gosea eramateagatik jo eta su hasi nintzen patioko zigarro punta guztiak biltzen pikatua egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

• 11 da ad muzindu, zapuztu.

Gizajoak gau guztia pasatu dik kopekin pikatu ziren biajante batzuei kontu egiten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

Joxemari ere, hi handi ni handi, pikatu duk eta: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

12 baztanga-pikatu ik baztanga.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harri pikatu (3)

harri pikatuz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus