Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilula (orobat pirula g.er.) 1 iz farmazia-gai bat daukan bolatxo edo pastila txikia, irensten dena.

Pilula hartu eta ur pixka batekin irentsi nuen. Jon Maia   «Riomundo» - 24. orr.

Ez zuen asmatzen pilula ahora eramaten. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 105. orr.

Aspertu dela mundu honetaz eta pilula bat emateko, behin betikoz lokarrarazten dutenetarik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 296. orr.

Jakin nuen pilulak hartzen zituela odol-presio garairako. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 349. orr.

Munduak ez dauka ezer berarentzat, morfina tanto eta pilula horiek izan ezean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 126. orr.

HIESaren birusari aurre egiteko erabiltzen den botika, "hiru pilulen koktela" deitzen dioten hori, oso garestia da. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 53. orr.

Neurofin deituriko pilula batzuk hartu behar dituela. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 175. orr.

50 miligramoko pilula bat eguneko. Berria - Gaiak   2004-08-18

Guardek bazituzten 11.500 pirula sesituak Biriatuko mugazubian, "ecstasy" deitzen den drogatik. Herria   2004-12-23

Autoan bost mila speed pilula zituen gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Azkoitian. Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Pilula edo injekzioa. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

2 (izenondoekin)

Pilula lasaigarriak hartzen ariko balitz bezala. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 253. orr.

LSD pilula haluzinagarri bat hartu izan balu bezala. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 25. orr.

Hogei pilula flipagarri omen zeuzkan gameluño baten atxiloketari capo arriskutsu batenaren tratamendua eman behar izan nion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 249. orr.

Mastodonte bat akatzeko adina pilula lo-eragile. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 385. orr.

Pilula antikontzeptiboa hartuz gero, hilekoak gutxiago irauten du. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 46. orr.

Kasualitatea al da gaur egun pilula antisorgailuak emakumezkoentzat bakarrik egotea? Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka-apurka jaitsi beharrean zegoela. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 160. orr.

Egingo dizkizut di-da batean gizenduko zaituzten pilula harrigarri batzuk. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 223. orr.

Pilula psikorekatzaile batzuk eman dizkidate lasai nadin, poztu nadin. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 56. orr.

Emandako botika guztiak komun-zulotik behera bota nituen: pilula arrosak, zuriak, urdinak. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 38. orr.

3 (izenlagun edo kidekoekin)

Abortatzeko pilula etxean hartu ahal izatea erabaki du Frantziak. Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Emakumeentzako pilula askoz ere kopla gutxiagorekin plazaratu zuten. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 89. orr.

Biharamuneko pilula arrisku egoera batean hartzeko pentsatuta dago. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 108. orr.

Bat-batean lotarako pilulen eragina nabaritzen hasi zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 116. orr.

Bazekien lo egiteko pilulak besterik ez zirela. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 70. orr.

Haurdunaldia eteteko pilularen aldeko kanpainak sustatzen jarraitzen badu Elizatik botako duela mehatxu egin dio Hondurasko Apezpiku Batzarrak Osasun ministroari. Berria - Gaiak   2004-02-08

Alferrik izan ziren azken orduko pilulen alde esan nizkion guztiak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 100. orr.

Mina kentzeko pilulen tutu bat, erreduretarako benden pakete bat eta burua bermatzeko aluminiozko tramankulu txiki bat eman dizkiote erietxean. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 137. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohe gainean utzi eta pilula potoa atera zuen handik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 355. orr.

Pilula-dosiaren gutxitzearekin batera, bizigogoa berreskuratzen da, Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 159. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuak astiro eta zehaztasun handiz lehortu ondoren, estriknina-pilulen kutxa txiki bat atera zuen txalekoaren goialdeko poltsikotik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 449. orr.

Raimundo Silva benzendrina-pilula bat irentsi izan balu bezain erne baitago. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 65. orr.

Horretan ari zirela, Himmlerrek ahoan ezkutaturik zeraman pozoi pilula bat irentsi zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 311. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 56. orr.

Biharamunera arte ez zuen hartuko kimioterapia pilula. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 66. orr.

6 irud/hed

Elkargik urtero antolatzen duen enpresaburuen topaketan hainbat pilula errezetatu dira. Berria - Ekonomia   2006-04-07

Emozioz eta sentipenez beteriko pilula bat da Berria - Kultura   2004-05-01

7 pilula antikontzeptiboa.

Halaber, urte hartan pastilla itxurako antisorgailua, "pilula" famatua, jarri zen salgai. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 79. orr.

Emakumea bere independentzia ekonomiko, sozial eta afektiboa berreskuratzeko egiten ari den iraultzan pilulak eragin handia izan du. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 91. orr.

Pilulari esker, emakumeak berak kontrolatu ahal izan du bere ugalkortasuna. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 91. orr.

Uste nuen pilula hartzen zenuela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 255. orr.

Bada pentsatzen duenik azterketa ginekologikoak pilula hartzen duten emakumeek edo DIUa jarrita dutenek bakarrik egin behar dituztela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 51. orr.

Pilula kontrazepzio metodo ona da, baina diziplina behar da egunero-egunero. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 101. orr.

Hilekoaren lehen egunean hartzen da lehenengo pilula. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 92. orr.

Berez, ez da haurdunaldirik gertatzen pilula behar bezala hartzen denean. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 92. orr.

Horietako bat da pilula partxeen bidez hartzea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 95. orr.

8 pilula-adikzio (corpusean piluladikzio soilik)

Pertsonaiak, sugearen sagarrari haginka egin ostean, badoaz inkontzientziaren paradisutik egotzita haluzinaziora, borrokara, mozkorrera, bakardadera, piluladikziora, heriotzaren nagusitasun eta ezinbestekotasun itzela guztian eta funtsean sentitzera. Berria - Kultura   2004-09-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus