Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pintada 1 iz horma publikoetan idazkun handiak pintatzea. ik pintaketa 2; tindaketa 2; graffiti.

Txatarrazko mendiak, kristal hautsizko lantegiak [...] eta inoiz jausi behar ez ziren hormak borroka galduen pintadekin. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 55. orr.

Kartelik ez zegoen paretetan, pintadak ziren nagusi. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 87. orr.

Panfletoek zein pintadek arrazoi zuten. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 283. orr.

Afixaz eta pintadaz betetako hormetako tarteetan. Jon Maia   «Riomundo» - 193. orr.

Ezkerrean, gose grebalarien aldeko mural bat eta Palestinaren aldeko pintada bat. Berria - Harian   2005-07-29

Banuen konfiantza mehatxuak eta pintadak akuilu aski izanen zirela morroia Madrilgo bidean emateko. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 92. orr.

Pintadekin ere alfabetatu ginen belaunaldi batekoa naiz. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 196. orr.

Inbasori hitza ageri da pintada askotan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 30. orr.

Pintada handi-handiak ikusten nituen nonahi, Fidelen esaldiekin. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 129. orr.

-Parkeko pintadak garbitzen ibiliko ditun. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 109. orr.

Klasetik irten ginenerako pintada ezabatua zegoen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 90. orr.

80ko hamarkadako batailatxoen zaleek aipatzen dute auzoko horma bat zatika banatuta zegoenekoa, elkarte bakoitzak bere pintada koloretsua egiteko. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 107. orr.

2 pintada-egile

Pintada egileak garbi zuen utzi beharreko mezua. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontrako pintadak (3); pintadak egin (4); pintadak egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus