Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pintatzaile 1 iz paretak eta kidekoak pintatzen dituen langilea. Nagusiak, lehenik, pintatzaile ofizioa irakatsi zidan.

Berdin kafetxeetako zerbitzari edo etxeko horma pintatzaile noble Hans izena izatearen bekatua soilik zutenak gorrotatu behar al nituen? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 44. orr.

2 margolaria. ik pintore.

Pintatzaileak koadroa hartu eta iparraldeko lurraldera ihes egin zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 209. orr.

Hain zen ederra etxe hori, non Rembrandt pintatzaileak, karrikan bertan bizi zenak, margotu baitzuen haren aurrealdea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 25. orr.

Luisa koadrora hurbildu zen, gertutik ikusi nahi baitzuen Françoisek pintatutako emakumea, baina pintatzaileak aurrea hartu eta kendu egin zuen bistatik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 153. orr.

Emakumeek bai: gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok, batzuk are piano-jole, urmargoz pintatzaile, brodatu-egile, ile-txirikordatzaile. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 42. orr.

Koadroaren hondoko aldean, pintatzailearen begi burlati eta txantxazaleak, ordea, pintatzaile-kapeluaren azpitik begira, pintura osoa komedia dela erakusten du Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pintatzailearen harridurako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus