Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pistatxo (orobat pistatxa g. er.) iz Pistacea vera zuhaitzaren hazia, mamia berdea duena, sukaldaritzan eta gozogintzan erabiltzen dena.

Lucy egongelako lurrean eserita genuela, pistatxoak jaten eta Gadget Inspektorearen atal bat ikusten, Tomek eta biok sukaldera alde egin genuen, gure elkarrizketa entzun ez zezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Mingain beteak ere baziren, eta galantina trufatua, eta txerri burua pistatxoekin, azpil biribil eta obalatuen gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Ibrahimen patiserian, menta te bat eta pistatxoz egin gozoa prestatzen dizkidaten bitartean, egunkaria zabaldu dut.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 77. orr.

Kakahueteak, almendra garrapiñatuak, berde zerutiarreko pistatxozko izozkiak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Arrosak, horiak edo pistatxa bezain berdeak ziren gehienik nabari ziren koloreak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Pistatxo koloreak ere gero eta zale gehiago zituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

txerri burua pistatxoekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus