Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pistoleta (orobat pixtoleta, piztolet g.er. eta pixtolet; Hiztegi Batuan pistoleta agertzen da) 1 iz ipar pistola.

Ez dute holakorik eginen, atxikiko baitituzte ez bakarrik ganibetak bainan ere pistoletak eta kalaxnikovak. Herria   2004-09-09

Gehiagokorik gabe pistoletarekin tiratu zion. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 181. orr.

Jakin genuen ere Delestrain generala, frantsesen buruzagia, SS ofizier batek piztolet tiro batez hil zuela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 132. orr.

2 (izenondo gisa) bitxia.

Ez dut batere gogorik, matematikako lan pixtolet horrengatik gauaren komisaldegian pasatzeko! Itxaro Borda   «%100 basque» - 136. orr.

3 pistola txikia.

Firebird irakurri zuen pistoletarik baten alboan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 294. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus