Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pisudun 1 izond pisua duena, astuna. ik pisugabe.

Nola ibai harro batek pisudunak hondoratu eta pisu gabeak azaleratzen dituen, hala Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 259. orr.

Garrak gorantz sortzen eta handitzen dira eta labore mardulak eta zuhaitzak gorantz hazten dira, pisudunek, berriz, eurenaren arabera, denek beherantz tiratzen dute. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 109. orr.

2 irud/hed

PSE-EErentzat garrantzi berezia dauka PSOEren zuzendaritza federalean ordezkaritza pisuduna izatea. Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Soinu indartsua dauka Marshallek, pisuduna. Berria - Kultura   2004-08-26

3 garrantzia duena.

Alemanez hirurak dira fonema, alemanaren sistema fonologikoan bokal biribildu eta ez-biribilduen arteko aurkakotasuna pisuduna baita, eta baita aurreko eta atzeko bokalen artekoa ere. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus