Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pito 1 iz adkor zakila. ik pitilin.

Pito luzeak estaltzen zizkien oihal txikiez jantziriko indio matxetedunak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 16. orr.

Pitoarekin pentsatzea buru hutsez pentsatzeari uko egitea da, eta etorkizuna eta segurantzia bezalako fantasma bizi-galgarrien mendean ez errenditzea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 91. orr.

· 2 izond (irain gisa)

Nagusi pitoa, ez bestea! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 42. orr.

Hondarrean, eskerturik egon beharko zaie Sorbonako doktore pitoei. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 21. orr.

Lüküzeko baroia, pito traidorea / Zangopilatua du bere ohorea Nabarrenkoxen fini haren adorea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 227. orr.

Ugaldeko atsoaren afera horrekin pitoarena baizik ez zarete egiten ari kazetari guztiak, nork handiagoa erranen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 243. orr.

Horren arabera, euskal letrak soilik doktrina emateko, moralizatzeko, herri hau salbatzeko, kongresu pitoak jendaje pitoekin egiteko eta poliki kobratzeko erabili behar dira. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 190. orr.

3 bost pito

Bost pito niri proposamenak! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 198. orr.

Hollywood eta Vineko kantoian larrua jo nahi badio, niri bost pito. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus