Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixa (orobat piz g.er. eta piza g.er.) 1 iz txiza. ik gernu.

Gonbitoak eta hazia, kaka eta pixa, odola eta malkoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 39. orr.

Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 207. orr.

Eta bitxiena, pixa klitorisetik ateratzen zela uste nuen nik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 249. orr.

Gauza jakina da katuaren pixak sekulako usain txarra duela. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 303. orr.

Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen; hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 276. orr.

Pixetan berotutako arrautzak jaten zituen amonak egunero. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 6. orr.

Zerbeza edaten dudan bakoitzean pixa edaten ari naizela iruditzen zaidak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beltzez agertzen dira aktore denak hurrengo eszenan eta pixa potoetatik edaten duten edabe hori zer den azaldu dute. Berria - Kultura   2006-05-03

Tourraren atarian, goizean eta arratsaldean odol eta pixa analisiak egin zizkiguten. Berria - Kirola   2004-10-28

Behi artean maitatzen zuten elkar, ukuiluan, pixa usaineko lastoaren gainean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 25. orr.

-Katuaren pixa-usaina dago hemen! -bota zuen Perrettek, oso umore txarrez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 18. orr.

Azken pixa-ttanttak astindutakoan, atzera berriz egin dute taberna barrura, galtzontziloak orkatiletan eta estropezuka. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 152. orr.

Amonak zakiltxo bigun eta argala hara eta hona ibiltzen zion, hatz txiki bat bezala, harik eta esnatu eta pixa erreka bero horia egiten zuen arte. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 6. orr.

Big Joek elikatzen zuen txakurra, berak eskuilatzen, eta baita haren pixa-erreka sarriak [...] txukuntzen ere. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mathildek ez bezala eramaten zituen Zarauzko ostatu bakarreko ukuilutik geletara heltzen zitzaien mando-pixen kiratsa. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 189. orr.

4 pixa egin (orobat pizegin g.er.)

Egun hartan, Karine Lelièvre-k pixa egin zuen kuleroetan. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 22. orr.

Jaitsi galtzak, eta igogailuan egin zuen pixa. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 88. orr.

Kalean pixa egiteagatik, 300-1.500 euro. Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Kurrinka egiten nuen beti ametsetan, eta gainean egin nuen behin pixa, aitor dezadan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 39. orr.

Galdeketa hasi eta ordu erdi geroago pixa egin nuen gainean. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

-Zein ur-ontzitara egin behar dun pixa orain, Karmen? Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 111. orr.

Astronauta guztiek egiten dute pixa autobusaren gurpilera, ontzian sartu aurretik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 80. orr.

-Eta apustu egiten diat pixa egiten jakin ezetz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 105. orr.

Ugaztun emeek umea kanporatzen duten hodi beretik egiten dute pixa, hau da, baginatik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 44. orr.

Pixagalea zuen, komunera joan eta ezin zuen pixarik egin. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 179. orr.

-Zergatik ez duzue pixa eserita egiten, guk bezala? Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 21. orr.

Pixa eginean ari zela gertatu zen. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 67. orr.

Izan ere, ba al dakizue zer egin zion pelotoi-buruak aitonari, zerraldo erori zenean? pixa egin zioan! Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 22. orr.

Oiloak pixa egin arte. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 322. orr.

5 (egin ezabaturik)

Otso zaharrari zakurrak hankan pixa. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 159. orr.

6 irud/hed

Iseka egiten zigula, harrika bonbardatzen gintuela, goitik behera pixa egiten zigula. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 41. orr.

Larssonek suediarren lehen partidan egindako gol hegalaria ahaztu nuela jabetu bezain laister, Ibrahimovic italiarrei begian pixa egiten ikusi nuen, orpoz. Berria - Kirola   2004-06-23

7 pixa eginarazi

Goizero, egunsentian, Uil esnatzen zuen, tupikizko ontzi batean pixa eginarazten zion, eta ahate zuri baten arrautza eder bat sartzen zuen hantxe. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 6. orr.

8 pixa urrin (orobat pixurrin) pixa usaina.

Gelako hormei esperma eta pixa urrina zerien. Itxaro Borda   «Hiruko» - 42. orr.

Arratsaren parte bat geltokian pasatzen zuten eskaleetarik bat zela iritzi zuen andereak, alkohol eta pixa urrina usnatzen ziolako gehienbat. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 255. orr.

Nahiz eta aise gertuago sumatzen eta pairatzen ditugun, "orain eta hemen" ezinago zabal eta luzean, artaldearen arkorotz eta pixurrinak poeten oihartzunak baino. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 10. orr.

9 (deiki gisa)

-Nahi dudan bezala deitzen diot, pixurrin halakoa -esan zuen, idunekoa hartu eta nire begien aurrean kulunkarazten zuelarik-, eta kaka zahar hau bihar gosaritarako jan ezazu. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiten dute pixa (5); kaka eta pixa (5); ohean pixa egiten (4); pixa egin (47); pixa egin behar (3); pixa egin nuen (4); pixa eginean (3); pixa egingo (3); pixa egiteagatik (3); pixa egiteko (15); pixa egiteko gogoa (5); pixa egiten (35); pixa egiten zuen (5); pixa egitera (14); pixa erreka (5); pixa kanporatzeko (3); pixa urrina (3); pixa usaina (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus