Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pizar (orobat pitzar g.er.) 1 iz izpia; apurra. ik pixar.

Nik badiat pizarren bat emakumetik, aurkiren bat ere bai iraultzailetik, eta umetik berriz dexente. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belar pizar batzuen xerkan. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 79. orr.

Lasto pizar lokaztuak maila guztietan. Patata pizar bat ereiteko, gorotz harrotzen aritu nintzen atzo zortzi. Sos pizar batzuk eskuratzen badituzte, hainbat hobe nire ondorengo azkazien! Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 17. orr.

Diru pizarren bat erdietsi bezain azkar ardo botila erostera joaten zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 83. orr.

Jokalari handiek orduan jokatzen zuten jokoa, eta begibakarra, lau erregela ikasi zituela aitortu ondoren, aulkian eserita hasten zen jokoan, erabat baldar hasieran, poliki-poliki galduz katanarruan gorderik zeramatzan diru pitzarrak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 50. orr.

Egia esan, duten haragi pizarrerako, prestatzeak lan gehiago ematen du. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 77. orr.

Zigor bera bilduko zuen otoitza burutu gabe ogi pizarrik txikiena ahora eramatera ausartzen zenak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 164. orr.

Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 103. orr.

Goizetik lanbroa eta langar pizarra aritu du. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 93. orr.

Haize pizar bat bazetorkien mendebaldetik, alde hartako mendi elur zurituak axaletik ukitu ondoren, eta orratzak izan balitu bezala ziztatzen zituen almadiako bidaztiak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 401. orr.

Legelariak ele gozo eta ikasia zuen, ore fin eta eztia, latin, gaskoi eta gaztelania pizarrez Zuberoako moldearen irinean prestatua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 86. orr.

Adimen pizar baten jabe denetik ez zen huts egiten nion lehen aldia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 80. orr.

Gerri puztua desagertua zitzaion eta irriño mehe batek bizi pizar bat eransten zien haren mazelei. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pizar bat (5); pizar baten (3); sos pizar batzuk (3)

sos pizarrak (3)

pizarren bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus