Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piztaile (orobat piztale g.er.) 1 izond/iz pizten duena.

Abertzaletasunaren piztailea. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 208. orr.

Arrazoimena izan liteke, hiru (arrazoimen absolutua izateko baldintzarekin!) Ilustrazio berriaren piztailea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 168. orr.

Ez dela eta badela, sesioan nahastu dira berriz ere, azkenean zotz egitea erabaki arte, zoriak hauta dezan lehen piztailea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikatzegia [txakolina], aukeran, eta buruko min piztaile. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 90. orr.

Gizalegezkoa izango da, beraz, ideia-piztaile izan ditudan lagunak aipatzea eta nire esker ona adieraztea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 8. orr.

«Ilusio piztaile» ikusten du proiektua Mendiluzek. Berria - Kultura   2004-09-29

Nor da konspirazio honen su-piztailea? Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 206. orr.

Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 155. orr.

Oroigarri harrizko eta hitzezko horiez gain, ba omen ziren kontatutako gertakizunen oroimen-piztaile ziren hainbat errolda eta heretikoen aurka egindako autoaren agiriak Durangoko elizan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 211. orr.

Protestantak direla gehienetan kalapita piztale. Herria   2002-08-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus