Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztu, pitz, pizten (orobat pixtu) 1 du ad suaz mintzatzu, sortu; zerbaitetik sua edo argia sorrarazi. ik biztu.

Pilatu egurra erruz eta piztu sua; egosi ongi haragia, bota gozagarriak, eta desegin daitezela hezurrak.  Elizen arteko biblia   Ez 24,10

Zure osabak, Bresteko gartzelatik ez dezake surik pitz, non ez den aztia!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.

Sute hau norbaitek nahita piztu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Su piztu berria bezala txinpartaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 149. orr.

Su handiak piztu eta erre egin zituzten biraolariak.  Elizen arteko biblia   2 M 10,36

Cesar Telleriak kanpoan itxaron zuen, bi hatzekin poxpolo bat piztu eta bi hatzekin zigarro bat errez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Eraman mahaia eta atondu; eraman argimutila ere eta piztu kriseiluak.  Elizen arteko biblia   Ir 40,4

Bi kandela piztu ditugu eta sulamen argitasuna hegalka hasi da mahaiaren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 412. orr.

Pipa pizten ariko zen, banekien.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.

Zigarro bat piztu nuen eta tabakoa mahai gainean utzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Dongek zigarreta piztu zuen eta ke buhaden artean berriz ere eskatu zien: [...].  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 252. orr.

Gero, pertsianak jaitsi eta argiak piztu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Linterna piztu zuen, eta gordeleku barrurantz zuzendu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Lanpara bat piztu, eta zumezko besaulkian eseri zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 269. orr.

Petrola lanpa berriz piztera doa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 138. orr.

Sabai altuko fokuak banan-banan piztu ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Bere gelara heldu zen, gas-berogailua piztu zuen eta haren gainean makurtu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.

• 2 da ad

Aldi baten buruan, ordurarte lainopean egoniko eguzkiak jo zuenean, izugarrizko sugarra piztu zen.  Elizen arteko biblia   2 M 1,22

Argiari eman zion eta lokalaren erdi-erdian zintzilik zegoen bonbilla bat piztu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Argia otzan-otzan piztu da Mary Stuart goletaren kabina argiztatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Orduantxe piztu ziren argi batzuk eta ireki hiru-lau bat leiho.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

Argitxo gorri bat piztu zen estudioko atearen gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

3 irud/hed

Zeure ahalmen handiaz dituzu arerioak zanpatu; haserre-sua piztu eta lastoa bezala erre.  Elizen arteko biblia   Ir 15,7

Irudimenak lizunkeriaren sugarra erraz pitz baitezake.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Arazo hau dela-eta piztu dugun geure Jainkoaren haserrea guregandik urrundu arte.  Elizen arteko biblia   Esd 10,14

Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,18

Heriotzaren benetako arrazoiari buruzko eztabaida piztu zen harritzan zeudenen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.

Testuinguru honetan, hain zuzen, gerra piztu zen 1202an Asis eta Perugiaren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Matxinada piztu zen, eta bi maitaleak setiatu egin zituzten Alexandriako biztanleek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

Begira zeuden guztiek sentitu zuten han borroka piztu zela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Errugabe baten heriotzak haserrea eta iraultza piztu zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 177. orr.

• 4 du ad hilik dagoen bati bizia bihurtu. ik berpiztu.

Jainkoak piztu egin zuen, Herioren lokarrietatik askatuz.  Elizen arteko biblia   Eg 2,24

Abrahamek uste zuen Jainkoa gauza dela hilak pizteko ere.  Elizen arteko biblia   Heb 11,19

Lazaro piztu baino lehen, sinesteko eskatzen die biei: [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.

Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak, gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,14

Jesus hilen artetik piztu zuen Jainkoaren Espiritua zuengan bizi bada, Kristo hilen artetik piztu zuenak berak biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak ere.  Elizen arteko biblia   Erm 8,11

Eliseok hildako bat piztu zuela Gehazi kontatzen ari zenean, [...].  Elizen arteko biblia   2 Erg 8,5

Hildakoak pizteko moduko usaina du.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Biziaren sorburua hil zenuten, baina Jainkoak piztu egin du hilen artetik; gu gara horren testigu.  Elizen arteko biblia   Eg 3,15

• 5 da ad

Kristo hilen artetik piztua dela hots egiten bada, nola esaten dute zuetako batzuek hilak ez direla pizten?  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,12

Hobiratu egin zutela eta hirugarren egunean piztu egin zela, Liburu Santuek esan bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,4

Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hilen eta bizien Jauna izateko.  Elizen arteko biblia   Erm 14,9

Hilak pizten ez badira, jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,32

Zerk pitz dezake itxaropen hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 377. orr.

Torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik.  Elizen arteko biblia   Heb 11,35

Une hartan hildakoren bat pizten ikusi izan balu baino beldurtuago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

6 irud/hed

Frantzisko Garmendia nire osaba zaharra nigan pizten zela eta Pui hartan jadanik izana nintzela nabaritzen nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.

Esnatu, piztu egin zuen kafeak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.

Iluntasun handi haren erdian esperantza berriak bihotza piztu baitzien. Josek esandako guztia kontatu ziotenean [...] piztu zitzaion bihotza. Zerbaitek zain txarra piztu zion, haatik. ikasteko gogoa nola pitz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.

Irudimena piztu zitzaion Abasi, sentimenduak suakartu, halako moldez non nekez egin baitzen bere buruaren jabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 57. orr.

Pertsonaia gutxi dira historian San Frantziskok bezalako arreta piztu dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Selim Aluanek hori guztia miretsi zuen eta, geroenean, desira piztu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Bazuen lagunen inbidia pizteko beste arrazoi bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.

Orain dela bost urte piztu zitzaidaan sotoko abeltegiak ikusteko gogoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Horgo leinu hori, behar ditake arraberritu eta hola hauspean den fedea pitz litake, beharbada.  Herria   2005-03-31

Zergatik ez ote zait pizten grina?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Hitzaldi fanatikoak, jende-multzo jakingosearen grina errazak pizten dituztenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.

Txinatar amatxi horrek Ninaren interesa piztu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 94. orr.

Txirrinaren hotsak asaldura piztu zuen haren baitan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Gertaera horrek jakin-mina piztu zien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Pozez zoratzen jarri zen Durant jauna, jakin-min bizia piztu ziolako.herritarrak baserri hartara joaten ziren mezara, baina orain ez ziren mugitzen ahal, susmo txarrak pitz beldurrez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Asaldurak orkatileko oinazea piztu zion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

Soldadutzan piztu zitzaion euskaltzaletasuna, orduan entzun zituen «irain eta mespretxuengatik».  Berria - Kultura   2004-06-04

7 tresna elekrikoez eta kidekoez mintzatuz, abian jarri.

Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan behatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Komisarioak autora sartu eta irratia piztu zuen arrankatu aurretik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Errazenera lerratuta, telebista piztu eta ene hatzak jauzika aritu ziren aldagailuarekin, kanal batetik bertzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Maxek makina piztu, eta lehenengo diapositiba pantailan agertu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Jende askok du ohitura, etxera iritsitakoan, musika-aparatua pizteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 99. orr.

Ez zuen piztu aparatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

Autora igo, motorra piztu eta atzerako martxan jarri zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

eztabaida piztea (10); gerra piztea (6); gerra zibila piztea (6); sua piztea (7)

piztearekin batera (7)

argia pizteko (10); arreta pizteko (9); berriz pizteko (7); gerra pizteko (7); gerra zibila pizteko (17); ilusioa pizteko (9); pizteko arriskua (12); pizteko balio (6); pizteko moduko (7); sua pizteko (17); zigarroa pizteko (6)

argia pizten (11); argiak pizten (20); arreta pizten (7); berriro pizten (8); berriz pizten (10); gerra pizten (6); gogoa pizten (22); grina pizten (8); hilak pizten (6); ilusioa pizten (8); interesa pizten (13); irratia pizten (10); jakin mina pizten (7); pizten da (41); pizten du (53); pizten zen (17); pizten zuen (43); sena pizten (6); sua pizten (34); suak pizten (6); telebista pizten (8); zigarro bat pizten (9); zigarroa pizten (7)

alarma gorria piztu (10); alarma piztu (22); alarma piztu du (6); argi bat piztu (24); argi gorria piztu (13); argi piztu (7); argia piztu (125); argia piztu zuen (22); argiak piztu (42); argiak piztu zituen (6); argirik piztu gabe (7); arreta piztu (21); arteko borrokak piztu (6); bat batean piztu (7); begiak piztu (10); begiak piztu zitzaizkion (7); berehala piztu (12); berogailua piztu (8); berriro piztu (20); berriz piztu (24); bizia piztu (16); borroka gogorrak piztu (7); borrokak piztu (22); borrokak piztu ziren (17)

egunean piztu (8); esperantza piztu (6); eztabaida piztu (82); eztabaida piztu da (14); eztabaida piztu du (17); eztabaida piztu zen (12); gatazka piztu (7); gerla piztu (9); gerra piztu (38); gerra piztu zen (7); gerra zibila piztu (7); gogoa piztu (40); gogoa piztu zitzaidan (10); gogorrak piztu (7); gosea piztu (8); grabagailua piztu (6); grina piztu (13); haserrea piztu (50); haserrea piztu zuen (15); hil eta piztu (7); hilen artetik piztu (29); hirugarren egunean piztu (8)

ikusmin handia piztu (26); ikusmina piztu (14); ikusmina piztu du (10); ilusioa piztu (8); interes handia piztu (10); interesa piztu (29); interesa piztu zuen (9); irratia piztu (54); irratia piztu dut (7); irratia piztu zuen (12); irrika piztu (7); itxaropena piztu (26); itxaropena piztu du (6); jainkoak piztu (6); jakin mina piztu (32); kandela bat piztu (11); kandela piztu (17); kandelak piztu (8); kezka piztu (9); kontzientzia piztu (7); kriseiluak piztu (6); krisia piztu (7); lanpara piztu (38); lanpara piztu zuen (12); liskarrak piztu (9); liskarrak piztu ziren (6); maitasuna piztu (7); matxinada piztu (8); mina piztu (32); motorra piztu (13)

ordenagailua piztu (11); pipa piztu (10)

piztu argia (11); piztu aurreko (9); piztu aurretik (9); piztu berria (9); piztu da (105); piztu dio (9); piztu du (244); piztu zaio (14); piztu zen (271); piztu zen sua (8); piztu zuen (406)

polemika piztu (31); polemika piztu du (15); telebista piztu zuen (12)

zalantza piztu (8); zigarreta bat piztu (20); zigarreta piztu (10); zigarro bat piztu (98); zigarroa piztu (41); zigarroa piztu zuen (13)

argia piztua (6)

kandela piztuak (6)

berriro piztuko (7); berriz piztuko (6); haserrea piztuko (9); haserrea piztuko da (6); interesa piztuko (6); piztuko da (30); piztuko du (20); sua piztuko (6)

argia pizturik (9); argiak pizturik (11); pizturik egon (6); pizturik zegoen (6); pizturik zeuden (7); sua pizturik (14)

argia piztuta (32); argiak piztuta (18); irratia piztuta (11); kandelak piztuta (6); motorra piztuta (8)

piztuta dago (7); piztuta daude (6); piztuta egon (7); piztuta egoten (10); piztuta utzi (9); piztuta zegoen (29); piztuta zeuden (14); sua piztuta (14); telebista piztuta (17); zegoen piztuta (9); zen piztuta (6); zeuden piztuta (7)

piztutako sua (6); piztutako sute (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus