Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztualdi (orobat pitzaldi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian piztualdi agertzen da) 1 iz zerbait pizten den aldia.

300 edo 400 pezetako su pizteko dotore-dotore horiek hamar piztualdirako pentsatuta daudela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

2 irud/hed

Anaiari begiak piztu zitzaizkion, eta haren pitzaldiarekin neu ere animatu egin nintzen pixka bat.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 98. orr.

Seiretatik aurrera datorkio piztualdia, denon eskura dauden erremedioekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.

Harri eta zur nengoen ni Anaia Martinen piztualdia ikusita, eta ez nekien kontra egin behar ote nion edo arrazoia eman, argitasun harekin segi zezan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.

Esainek sakea berreskuratzean piztualdi txiki bat izan zuen, baina beranduegi zen jada.  Berria - Kirola   2004-06-27

Mendebaldeko Kristandadean, erlijiozko eszeptizismoaren piztualdiarekin batera, administrazio-eraginkortasunean aurrerakada eta ilustrazio politikoaren sorrera gertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Parisko azpimunduan K.o. 1871n izandako basakeriaren piztualdi beldurgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

Trantzealdi moduko logura eta, txandaka, xenofobia fanatikozko piztualdien erritmo hori berori bereiz daiteke Txinan, Ekialde Urruneko Zibilizazioaren historiaren epilogoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Euskal kulturak lurralde hortan egin duen pitzaldia du liburuak aipatzen, joan den urteko maiatzeko jardunaldietan erakutsi zen bezala Kristoren piztuera.  Herria   2001-02-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus