Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piztuera 1 iz hila piztea.

Kristoren piztuera. Elizen arteko biblia   1 Ko 15,1 tit

Jesusen jaiotza, nekaldi, piztuera eta igokundeko misterioak begiratuz eta bereganatuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 74. orr.

Beste garizuman, ordea, Jaunaren Piztuera bitartekoan, barau egin bezate. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 155. orr.

"Hilen piztuera" aipatzen zuela entzutean, batzuk barrez hasi zitzaizkion. Elizen arteko biblia   Eg 17,32

Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina. Elizen arteko biblia   1 Ko 15,42

Ezin, bada, ahantzi haragiaren piztuera, Azken Judizioa eta geroko tormentuak... Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 307. orr.

Badirudi etengabeko hil eta piztueraren bilakaeran gero eta jende gehiagok sinesten duela. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 196. orr.

Homeroren arabera, berriz, piztueraren zuhaitza da altza, eta Virgiliok ere halatsu zioen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Salmo hauek Ostiral Santutik Piztuera igandea arte esaten direla. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 81. orr.

Larrialdi- eta piztuera-garaia. Elizen arteko biblia   Dn 12,1 tit

· Ouroboros beroa, ez Nietzschek eman zion norabide zorigaiztokoan, baizik eta gorputzez eta arimaz, kristau piztueran bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 87. orr.

· Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri. Elizen arteko biblia   Lk 18,31 tit

3 irud/hed

Martxoaren hasiera, xaharren piztuera! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 95. orr.

Egun hartan, Azpilen Jesusen piztuera ospatzen zen, eta egun berean, herri baten piztuera ere ospatuko zuten: horra hor, hasteko, zeru-lurrak uztarturik. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 90. orr.

Zetorren borrokari egitura iniziatikoa inposatuz, bere intuizio poetikoak herriaren azken piztuera probokatzea bilatzen zuen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 16. orr.

4 sua edo kidekoak piztea.

Nekez irazeki zuen, barrez oraindik haren bisaia, garren piztuera etenak argiztatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hildakoen piztuera (3); hilen piztuera (3); nekaldia eta piztuera (3); xaharren piztuera (3)

nekaldi piztuerak (7)

hildakoen piztueraz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus