Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

platerkada 1 iz plater baten edukia. ik plater 5.

Irudi bibliko hartan, oinordekotza bat irabazteko balio izan zuen platerkada batek. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 33. orr.

Nahiago dut gogoak ematen didanetik bi platerkada eder jan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 149. orr.

Patatak txorizoarekin, mundialak, egundoko platerkada ederra zerbitzatu zidan Ixabelek. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 76. orr.

Behin batez, platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, [...]. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 92. orr.

Neskatilak platerkada bat bizkotxo ekarri zuen eta buruz buru begiratu zidan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 94. orr.

Etxe batzuen gerizpean atseden hartu bitartean agure batek platerkada bat talo eta gazta ekarri didanean, bizigarri gisa. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 95. orr.

platerkada bat gibel gordin eskatu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 45. orr.

Juriri frantses eskolak emateko proposatu dit eta platerkada bat zopaz ordainduko didala. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 18. orr.

Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista. Elizen arteko biblia   Has 25,34

Baina zergatik ez zuen Augustus zaharrak beste platerkada zopa eskatu behar? Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 95. orr.

-Aza-zopa oso gozoa dago gaur, laztana! -esan zuen Sobakevitxek, platerkada zopa zanga-zanga edandakoan eta erretilutik niania-puska ikaragarri handi bat hartuz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Prusiarra sukaldean ari da, pasta platerkada bat prestatzen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 15. orr.

Arroz platerkada batekin, gaixoen irribarre esker onekoarekin, eta arrastiri zoragarri haiekin, zoriontsu nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 185. orr.

Sei dolar eta hirurogeiko lenteja platerkada bat hartu eta hamar dolarreko propina utzi dit... Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 111. orr.

Parez pare espageti platerkada bat genuela ari ginen hizketan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 174. orr.

Laster granada platerkada batekin etorri zitzaien. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 54. orr.

Geroxeago etorriko da, urdaiazpiko platerkada batekin, ardo botilarekin, dena guretzako. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 78. orr.

Ia erdiraino irentsia du ahi platerkada. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Emakumea erdi etzanda zegoen, gozo-gozo, arrautza egosi bat espinaka-platerkada batean bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 76. orr.

Zain urdinekiko bere esku finez, amak zopa-platerkada bat ipini zuen mutilaren aurrean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste platerkada zopa (3); lenteja platerkada (3); platerkada zopa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus