Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

poema [1195 agerraldi, 136 liburu eta 286 artikulutan] 1 iz poesia-lana, lerro sailetan egiten dena. ik olerki; poesia.

Poesiatik dator, etorri, eta poesiara doa, joan, poema. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 108. orr.

Testuak ageri zuen ordenamenduagatik, poema bat. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 106. orr.

Hauek ziren poemaren lehen lerroak, behin eta berriro errepikatzen zirenak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 14. orr.

Bazen poema bat ia beti errezitatzen genuena arratsean, mahai inguruan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 38. orr.

Liburuko lehen poema irakurtzen hasi zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 121. orr.

Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 78. orr.

Izaro uhartean kokaturiko maitasun-istorio batek Museum poeta greziarraren Hero eta Leandro poema gogorarazten zion Humboldti. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 38. orr.

Haren poemak euskaratu zituen, gutunak idatzi zizkion... Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 128. orr.

Beste garai batean poemak sortzeko aproposa gertatu ohi zitzaidan egoera zen hura, eta paperaren aurrean jarri nintzen berriro ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 164. orr.

Poema baten mezua poemakoak baino hitz urriagoetan zehazterik balego, poema ez zelako da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 14. orr.

Poeman agertu arte, ideiak izengabe, itxuragabeak dira; sortzeko zorian daudela, sentitu egiten ditugu, eta izendatu egiten ditugu. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 164. orr.

Lerro hautsietan idazte hutsak ez du, bestalde, esaldi bat, besterik gabe, poema bihurtzen. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 29. orr.

Poema hura bokazio poetiko goiztiar baten seinaletzat hartu zuten etxean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 37. orr.

Nostalgiaren tristura darie poema hauei... Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 106. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Markiegiren fusilaketari buruz Telesforo Monzonek idatzitako poema inedito batzuk aurkitu dituzte orain gutxi. Jokin Urain   «Errotarria» - 37. orr.

Vladimir Nabokovek esan zuenez, Arima hilak poema epiko izugarria da. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 13. orr.

Norbaitek "poema liriko"tzat jo du: izan ere, egileari Frantziskorenganako maitasuna -eta haren bitartez Kristorenganakoa- dario borborka idazlan guztian zehar. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 736. orr.

Bizioa birtute bihurtzen deneko poema alegorikoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 74. orr.

Badirudi poema homerikoek kontrakoa frogatzen dutela. Orain, poema kontzeptualagoak egiten ditut. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 239. orr.

Bitoriano Gandiagaren poema argitaragabeak bildu dizkigute lau ale ederretan. Berria - Kultura   2006-02-28

Herri-liburutegian ez daukate ezer, poema aukeratuen bildumak izan ezik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 161. orr.

Poema luze eta aberatsa dugu hau, bost partetan berezia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 129. orr.

Horregatik erantzungo dio Gabriel Arestik, ez ironiarik gabe, Profeta bati izeneko poema luzean: [...]. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 138. orr.

Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 78. orr.

Graves-ek poema perfekturik ez dagoela esaten zuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 143. orr.

Borgesek berak agertu zigun Danteren poema guztizkoaren gaia ez dela soilik erlijioa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 18. orr.

Beste bat, haur txikia zela, 1925eko eguberri bezperan zeruratua, "Xabiertxoren eriotza" poema hunkigarrian kontatzen zaigun bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 141. orr.

Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 120. orr.

-Maitasunezko poema bat, ez ahaztu. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 232. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Gauza bera al dira poema antologia bat, hil osteko testu-zati batzuen bilduma, Traité des coniques lana edo Micheleten Histoire de france-ren liburuki bat? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 29. orr.

Harri eta Herri titulatu zuen Arestik bere poema liburu bat. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 28. orr.

Biotz-begietan poema-bilduma testuen gaztelaniazko itzulpen eta guzti kaleratu zen bere garaian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 143. orr.

Eskuak txikiak eta zuriak zituen, eta orri-pasaka irakurtzen ari zen Carducciren poema-bilduma bat, gorriz koadernatua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 101. orr.

Poema-sorta txiki bat idatzi nuen bolada batean, eta hortxe bukatu zitzaidan sormena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 71. orr.

Batez ere poema-kantu hartako esaldi bat etorri zait gogora: "... ixilik egoteak, asko balio du". Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 119. orr.

Hori hizki larriz eta gero poema simulakro bat: [...]. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 17. orr.

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 201. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amodio-poemak idazten nituen, Nerudaren Hogei poema amodiozko eta kantu etsi bat imitatuz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 75. orr.

Amaitu gabeko su-poema baten errauts hotza. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 46. orr.

5 poema sinfoniko orkestrarako musika-lana, eskuarki programa poetiko edo narratibo batean oinarritua.

Bozgorailuetan, berriz, poema sinfonikoko biolinaren pizzicatoa, eup eta eup, pasarterik ausartenean, dantza-dei gisa. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

eskainitako poema (6); gandiagaren poema (5); idatzitako poema (30); izeneko poema (10); kavafisen poema (4); lauaxetaren poema (5); lehen poema bilduma (4); lehen poema liburua (13); maldan behera poema (4)

poema amaigabea (4); poema argitaragabeak (4); poema argitaratu (8); poema bat aurkitu (4); poema bat egin (4); poema bat errezitatzen (4); poema bat idatzi (4); poema bat idazten (6); poema bat irakurri (7); poema bilduma (12); poema biltzen ditu (5)

poema eder (9); poema epiko (8); poema ezezagun (4)

poema idatzi (6); poema irakurri (12); poema irakurri zuen (4); poema irakurtzen (4); poema jaso (4); poema laburrak (6); poema liburu (49); poema liburu bat (7); poema liburua (55); poema liburua argitaratu (4); poema liburuak (12); poema liburuan (9); poema liburuarekin (4); poema liburuaren (6); poema liburuari (6); poema liburuetan (4); poema liriko (4); poema luze (6); poema musikatuak (4)

poema sinfonikoa (6); poema sorta (7)

sarrionandiaren poema (5)

idatziriko poemak (5); idatzitako poemak (8); ipuinak eta poemak (4); libreta horiko poemak (10); liburuko poemak (10); poemak biltzen dituen (5); poemak egiteko (4); poemak erakusten (6); poemak errezitatzen (4); poemak idatzi (6); poemak idazteko (4); poemak idazten (26); poemak idazten zituen (5); poemak irakurri (7); poemak irakurriko (5); poemak irakurriko ditu (4); poemak irakurtzean (4); poemak irakurtzen (5); spam poemak (5)

euskaldunak poeman (3); izeneko poeman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus