Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

poltsa 1 iz gai malguzko ontzi modukoa, goialdetik irekia, gehienetan eskulekuduna. ik zorro.

Bere zorrotik larru beltzez josiriko poltsa atera zuen eta latinezko liburua irakurtzen hasi. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 120. orr.

Orendaingo bidean gora gindoazela gure bizkarrak okertzen zituzten poltsa eta zorroak arakatu izan balituzte, oso bestelako gauzak ere aurkituko zituzten: batek patxarana, besteak ginebra, honakoak koñaka, harakoak vodka... Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 44. orr.

Hainbeste poltsa eta hainbeste zorro. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 110. orr.

Poltsaren kremailera itxi nuen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 165. orr.

Goiok ez zion armen poltsa hura inori erakutsi. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 331. orr.

Espaloi erdian gelditu zen liburuen poltsa eskuan zintzilik zuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 142. orr.

Golfeko pilota arrunten poltsa bat atera zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 154. orr.

Ezker eskuan poltsa bat zeraman; eskuinean, berriz, pistola txiki bat. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 124. orr.

Altzoan zeukan larruzko poltsa estutu zuen bi eskuez, lapur baten edo bortxatzaile baten aurrean balego bezalako imintzioa eginez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 157. orr.

Plastikozko poltsa bi zekartzan, janariz beteta, bakoitza esku banatan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 289. orr.

Arropa zikinak plastikozko poltsa batean sartu eta garbitegira abiatu zen lixiba egitera. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 147. orr.

Tati erostetxeetako poltsa arrosak ikusten ziren han-hemenka. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 12. orr.

Poltsa betea neramala atera nintzen merkatutik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 297. orr.

Izeba ganbarara igo zen, eta hautsez estalitako poltsa batekin itzuli zen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 13. orr.

Laguntzaileak bidaiariek erabilitako edontziak eta paperak plastikozko poltsa batean ari ziren jasotzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 160. orr.

Gure anaiak ez zuen han musika tresnarik jotzen baina bukaeran berak zuen poltsa pasatzeko ardura. Jon Maia   «Riomundo» - 160. orr.

Pauso txiki eta lotsatiekin, bizkarra pixkatxo bat okerturik, poltsa esku biekin oratuz maldan gora. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 110. orr.

Eta gu autopista bazterrean, orain eskuinaldean, kolga-kolga eginda, poltsa banarekin. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 47. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak zeraman errautsen kutxa, Brightman Attic-en logoa zeukan erosketa-poltsa berde batean sartuta. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 260. orr.

Liburu-poltsa erakutsi nion, baldar; liburu-dendatik nentorrela. argazki-poltsa hartu eta igo zituen ganbararako eskailerak, bonbilla ziztrin batek argitutako erdi ilunpean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 112. orr.

Hiru milioi billete txikietan kirol poltsa antzeko batean eta gizon baten argazkia jakaren goiko poltsikoan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 131. orr.

Larru gorrizko bide poltsa bat zeraman aldean, eta besterik ez, nonbait. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 74. orr.

3 (itxia dena) ik zorro.

Bari hiritik hurbil, poltsa handi bat diruz betea aurkitu zuen bidean, merkatariek "zorroa" deitzen duten horietakoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 323. orr.

Urrez, zilarrez eta brontzez beteriko poltsa, Harryren patrikan tintin-hots alaia ateraz, gastatzeko eskatzen ari zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 53. orr.

Bud poltsa bateko kakahueteak jaten ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 96. orr.

Mahaipetik, tabako pakete bat baino gutxi handiago zen zerbait pasatu zion plastikozko poltsa batean bildua. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 114. orr.

Bat-batean poltsa zabaldu zitzaion, eta gutun sorta bat erori zen elurretara. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 67. orr.

Komuneko apalean aurkitu zuen [...] bizarra mozteko gauzen binilozko poltsa. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 168. orr.

Dendaren erdi-erdian zegoen zutik, mugitu ere egin gabe, barazkiz betetako poltsa bat eskuan, eta zozo aurpegi izugarriaz. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 82. orr.

Tatarrazka eraman zenuten, gurpiltxo mugikor batzuen gainean, zintzilik zegoen serumaren poltsa gardena. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 38. orr.

Bururdi termikoa, ur berozko poltsak, limoi zukua eta termometroa bi orduz behin. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 162. orr.

Porru bat lotzen hasi zen laguna, zelofanezko poltsa tiki batetik marihuana iharra aterata. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 159. orr.

Mahaipetik, tabako pakete bat baino gutxi handiago zen zerbait pasatu zion plastikozko poltsa batean bildua. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 114. orr.

Zeilango te gorria gordetzen zuen metalezko kutxatik bi poltsa txiki hartu, eta logelara itzuli zen berriro. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 43. orr.

Poltsa bat izotzek ere efektu bera egiten du, izotza ur bihurtzeko ere beroa behar baita. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 180. orr.

4 (hitz elkartuetan igarren osagai gisa)

Janari poltsa berriz ere lur gainean pausatu nuen. Bere gelara doa gaileta-poltsa huts baten bila eta barruan sartzen dut. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 301. orr.

Semea han atzean zegoen, karamelu poltsa bat zeukala eskuetan. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 122. orr.

Beste mutil batekin zihoan, eta patata frijitu poltsa bat pasatzen zioten elkarri. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 60. orr.

Ur irakina bakarrik atera zien katilu handietara (te-poltsak ipintzea ahaztu baitzitzaion). Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 219. orr.

Zabor-poltsa gordetzen duen plastikozko ontzia atera eta linterna luzatzen dut armairu barrura. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 80. orr.

Robertok laguntzaileari keinu bat egin eta honek plastikozko zabor poltsa ireki zuen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 132. orr.

Txirbil poltsa bat lortu, eta lurrean lo egin ahal izango dugu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 192. orr.

Pentsaturik bazkariak ez diola onik egin, gonbito-poltsaren bila hasi naiz aurreko aulkiaren zorroan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 195. orr.

Anbulantzietatik, erizainak irteten, odol-poltsa eta ohatilekin. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 15. orr.

5 irud/hed

Begiak argi, bizkor eta gazte itxurako zituen, haien azpian hutsik zintzilikatzen ziren larru-poltsa handi finak gora-behera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 224. orr.

Poltsa moduko bat ari zitzaionan sortzen masailezur azpian. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 264. orr.

Barrabilen poltsa -eskrotoa- emakumearen kanpoko ezpainak baino ez da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 54. orr.

Ondoren, emeak poltsa edo xixku berezi batean jasotzen du arrak emandako hazia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 106. orr.

Aspaldiko istorio batez geroztik Gofi gantz-poltsa hura ez zuen batere gustuko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 148. orr.

Loria eta bakardadea, fama eta anonimatua, onarpena eta porrota bizkar-poltsa berean sarturik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 64. orr.

6 (diruarena)

Esku hark poltsa bat bete diru bota zuen da Rua eta bere lagunak zeuden mahaira. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 90. orr.

Utzi dut tenta nazaten, askatu dut poltsa eta hotelera igorri dut saldu didaten guztia. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 204. orr.

Bere poltsa ireki, ehun dolarreko billete bat atera eta luzatu egin zidan. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 56. orr.

Mutilaren poltsa hartu eta jeneralari eman zizkion urrezko txanponak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 190. orr.

Egun hartan, zulora sartu eta poltsa bat aurkitu genuen, urrezko txanponez betea. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 61. orr.

Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako. Elizen arteko biblia   Jn 12,6

Beti bezain burugabe segitzen nuela adierazi zidan amak, poltsa isila osatzeko beta izanagatik, oso inozo utzi bainuen neure buruaz zernahi egitea. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 124. orr.

Falta izan al zenuten ezer, poltsarik eta zakutorik eta oinetakorik gabe bidali zintuztedanean? Elizen arteko biblia   Lk 22,35

· Hustu zaio dagoeneko poltsa: horra urrezko hitz guztiak gastatu. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 243. orr.

7 eskuko zorroa, gehienetan txikia, larru edo oihalezkoa, itxituraz eta askotan heldulekuz hornitua, emakumeek dirua eta hainbat gauzaki eramateko erabiltzen dutena.

Teresak txaketa eta gona horiko traje bat zeraman, eta poltsa zuri bat, sorbaldatik zintzilik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 106. orr.

Poltsa arrosatik lapitza atera eta ezpainak apaintzen hasi da ispilu txikian. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 10. orr.

Gasazko musuzapi bat eskumuturrekoan lotua, letra margotuak eta herskailu irtenak zituen poltsa ilun bat, eta poltsaren barruko aurpegiko hautsak, autobuseko txartela eta txelin bat. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 122. orr.

Kristinak, arestiko edalontziarekin batean, bere poltsa urdin berria zekarren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 355. orr.

Han zegoen andrea zutik, kalerako jantzita, berokia soinean, sonbreroa eta eskularruak ere bai, poltsa eta euritakoa eskuan. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 26. orr.

Takoien gainean zuen ibiltzeko tankera deserosoak [...], poltsa eskuetan eramateko zuen modu dotoreak [...] edo bere sorbalda beti biluziak mugitzeko erak nahastu egiten ninduten. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 58. orr.

Poltsa-ukaldiak saihestu behar izan dituzte prostituta koadrillaren parera iritsi direnean. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 150. orr.

8 (bestelakoak)

Iruditzen zitzaion golf makilen poltsa oso pertsonala zela. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 248. orr.

9 irud/hed

Aire-poltsa beroago eta lehorragoak suntsitu eta xurgatu egiten zion umeldura eta hezkura. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 171. orr.

Ipar poloko aire poltsa handi hori kizkurtu egingo litzateke, gutxitu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 287. orr.

Labaina, herrialde aberatsetan pobrezia poltsa handi-handiak daude Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 46. orr.

10 burtsa.

Ekonomia munduak dardara izugarria izan zuen 1929an poltsa hankaz gora jarri zenean Wall Street-en. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 65. orr.

Eskolako tontoak, mordoa behintzat, exekutibo eta kudeatzaile egin dira, eta enpresa, aseguru, banku, poltsa, higiezin, aholkularitza eta abar zikin horietan erori dira. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 192. orr.

11 bidaia-boltsa ik bidaia.
12 esku poltsa ik esku.
13 eskuko poltsa

Eskuko poltsa bat eta arropa beharrezkoenak erosi nituen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 273. orr.

Andereñoak eskuko poltsatik arkatza atera eta bere agendako orri bat moztu zuen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 36. orr.

Ohetik altxatu, eta eskuko poltsa hartu zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 100. orr.

Eskuko poltsa bat eta arropa beharrezkoenak erosi nituen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 273. orr.

Eskuko poltsa handian zerbaiten bila zebilen bitartean hitz egiten zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 136. orr.

-Epa, Tom -esan zuen Honeyk, eskuko poltsa salmahaiaren gainera erortzen utziz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 278. orr.

14 lan poltsa ik lan 27a.
15 poltsa arindu gastatu; lapurtu.

Bidaiari guztiek ez zuten poltsa gogo onez arindu nahi izaten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 65. orr.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak, balizko inozoaren poltsa arintzeko helburuz lapurbidera alegia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 50. orr.

16 poltsa-zimur izond

Topikoak bestela badio ere, katalan guztiak ez dira xuhurrak ez poltsa-zimurrak, ezta gutxiago ere. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire poltsa (5); armen poltsa (3); beteriko poltsa (4); betetako poltsa (5); betetako poltsa bat (3); bidai poltsa (11); bidaia poltsa (4); bihotz itxurako poltsa (3); diru poltsa (15)

eguneko lan poltsa (8); erosketa poltsa (3); eskari poltsa (6); eskolako poltsa (5); esku poltsa (7); eskuko poltsa (16); gasolio poltsa (3)

janari poltsa (4); kirol poltsa (6); kokaina poltsa (3); lan poltsa (24); lan poltsa eskaini (5); larruzko poltsa (5); liburu poltsa (3); liburuen poltsa (4); paperezko poltsa (8); patata frijitu poltsa (3); patata poltsa (4); plastikozko poltsa (40); plastikozko poltsa bat (3); plastikozko poltsa batean (9); plastikozko poltsa jarri (3)

poltsa atera (4); poltsa bana (5); poltsa barruan (7); poltsa bat atera (3); poltsa bat atzeman (3); poltsa bat aurkitu (3); poltsa bat eskuan (3); poltsa bat hartu (4); poltsa bat zeraman (3); poltsa batean sartu (9); poltsa baten barruan (7); poltsa beltz (3); poltsa berrian (3); poltsa berrian egoteko (3); poltsa bete (8); poltsa buruan jarri (4)

poltsa egin zidaten (4); poltsa egin ziotela (3); poltsa erakutsi (3); poltsa eskaini (5); poltsa eskaini dute (3); poltsa eskuan (10); poltsa eskuan zuela (3); poltsa eskuetan (3); poltsa gorri (5); poltsa handi (17); poltsa handi bat (10); poltsa handia (5); poltsa handiak (3); poltsa handian (3); poltsa hartu (18); poltsa hartu zuen (4)

poltsa ireki (9); poltsa itxi (3); poltsa jarri (15); poltsa jarrita (3); poltsa lapurtu (3); poltsa lurrean utzi (4); poltsa lurretik hartu (3); poltsa mota (3)

poltsa txiki (5)

poltsa zabaldu (8); poltsa zahar (3); poltsa zimurrean (5); poltsa zuri (3)

tabako poltsa (4); zabor poltsa (18)

betetako poltsak (4); diru poltsak (5); erosketa poltsak (5); eskolako poltsak (4); janari poltsak (3); kokaina poltsak (3); lan poltsak (3); plastikozko poltsak (18); zabor poltsak (6)

eskua poltsan (3); eskuko poltsan (4); lan poltsan (7); plastikozko poltsan (3); poltsan gorde (4); poltsan sartu (13); poltsan sartuta (3); poltsan sartzen (6)

poltsara sartu (4)

lan poltsarako (3)

diru poltsaren (4); lan poltsaren (6); poltsaren barruan (4); poltsaren bila (3)

poltsarena egin (3)

amaren poltsatik (3); atera zuen poltsatik (4); bere poltsatik (10); eskuko poltsatik (5); plastikozko poltsatik (5); poltsatik atera (17); poltsatik aterata (3); poltsatik lapurtu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus