Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

postal (orobat postale g.er.) 1 iz posta-txartela, postaz bidal daitekeen txartela, alde batean argazki edo kideko bat eduki ohi duena. ik posta 22.

Postal guztiz arruntak dira, mende hasieran Marseillan Sulim Anaien inprimategian egiten zirenak eta "munduko bazter miresgarriak" irudietan agertzen dituztenak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 108. orr.

Goiok postalaren bestaldeko hitzak irakurri zituen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 400. orr.

Mary Annen bigarren postal bat iritsi zitzaidan berehala, eta egiari beste erdia gehitzen zion: "Ulertu dut”. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 21. orr.

Beste postal batean honako hau dio: "Amazonapetan nago, eltxoak dabiltza hara eta hona”. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 110. orr.

Bidaliko dinat postalen bat Basileatik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 193. orr.

-Postal bat jaso nuen ez dakit zein leku malapartatutatik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 168. orr.

Aita potzoloak hotelean postalak idazten dituen artean. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 25. orr.

Ez zen urtebetetzea zoriontzeko postala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 24. orr.

Cesar Telleria postal baten bila zebilen liburudenda baten kanpoaldeko alanbrezko apalategi birakorrean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 19. orr.

Postal bat zen, karnaba batek izututa begiratzen zuen bertatik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 134. orr.

Komodako ispiluan inpresionisten postalak zituelako itsatsita. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 353. orr.

Postaletan baliatu argazkiak dira gehienak. Herria   2001-05-31

Haien etxeak lasaitasun eta bakezko postal bat zirudien. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 15. orr.

Postaletako Donostia hura simulakroa zen. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 16. orr.

Tristea da, baina postalezko hiri batek postalezko ezkertiarrak baino ezin ditu sortu. Berria - Kultura   2004-09-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gerraren idealizazio aberkoia, Alpeetako postal zahar batean. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 23. orr.

Kontuan har zezala gurasoei eragingo zien mina, aurrez aurreko azalpena zor ziela eta azalpen hori ezin ziela Italiatik bidaliriko postal hotz baten bidez eman. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 62. orr.

Postal kitschetako txistularia ematen zuen, lauburu eta guzti kaikuaren paparrean josita. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 138. orr.

Liburuaren azalak berak ere hiriaren postal turistiko tipiko bat erakusten digu. Berria - Kultura   2004-03-25

Oroigarri moduan postal ikaragarri kitsch bana oparituko dizue. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 264. orr.

Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak eguberriko postal bat banatu zuen herenegun Parisen. Berria - Mundua   2004-12-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon bien atzetik etorri zara, postal saltoki, iragarki eta letrero guztiei begira. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 24. orr.

Postal itxurako karta batean izenpetu behar da. Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Puntarossako eliza mendi tontorrean zegoen eta postal-irudi bat zirudien. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 137. orr.

Udaberri guztiak bat dira, postal kaxa bateko oroitzapenak bezala. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 92. orr.

-Ene kupido postal-eramaile adiskidetsuak! -Lockhartek, irribarrez-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 200. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zorion postalak noizbehinka. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 50. orr.

Kerley andrea, ileurdina, hauskorra eta arretatsua, eri zeudenei urtebetetze-postalak bidaltzea eta beirazko pote bete zopa eramatea baino beste gogoetarik ez zuena. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 236. orr.

Urtemuga postalak edo urteberri-zoriontsukoak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 51. orr.

Bisitaleku zituen toki ikusgarrien irudi-postalak igortzen zizkion beti, ia behin ere hutsik egin gabe. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 64. orr.

· 5 iz/izond irud/hed

Postal batean bizi gaituk, hilda gatxaudek, su eman diezaiogun honi. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 62. orr.

Hala ere, 100 metroko Donostia postal hartan kokatzen den historiak, gazte korrikalari poliziak tiroz hilarenak, ezer gutxi du postaletik, simulakrotik... Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 68. orr.

Beharbada baziren Donostian hiria modu postalaz bestera bizi zutenak. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 168. orr.

Erantzun estetikoa, baina inguratzen zituen estetika postal hari, marko inkonparablearenari, tu egingo ziona; hortik etikoa. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 179. orr.

Elurra bakarrik falta zen gabon-postal hura borobiltzeko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 212. orr.

Zorion-postal baten itxurako birusak ehunka ordenagailu kutsatu ditu. Berria - Gaiak   2004-12-16

6 postarena, postari dagokiona. ik posta 5.

Gainontzeko 2.500ak, berriz, zerbitzu postalak eskaintzeko, Postarekin hitzarmen bat sinatua duten agentzia postalak edo saltoki pribatuak dira. Berria - Ekonomia   2004-08-20

7 karta postal ipar posta-karta, posta-txartela.

Karta postal batek gure etxekoak abisatu behar zituen bagindoazela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 35. orr.

Mathiasek urte berri ona gutiziatzeko bidali zidan karta postalean idatzitakoa hiruzpalau aldiz irakurri nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 189. orr.

Berek moldatutako karta postal batzu saltzen dituzte, bakotxa 2 eurotan. Herria   2005-12-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karta postal (3)

apostoluen postala (3); postala eman (3); postala jaso (3)

pariseko postalak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus