Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poto 1 iz kontserba-ontzia edo kidekoa. ik pote.

Ume-umetan ere, kalean harri edo potoren bat ikusten nuenean, automatikoki joaten zitzaidan hanka bertara.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 9. orr.

Tomatea aurretik eginda zeukanez, frigorifikotik potoa eskuratu, ireki eta kazuela batean bota zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Jerryk garagardoa bukatu eta potoa zanpatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Marmeladakoen antzeko potoak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 107. orr.

Ematen du baten batek berrogeita hamar bat poto Koka-kola hustu balitu bezala gasolina-tankera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tiraderan, lata-, poto-, ontzi-irekitzekoak, tapoi-kentzekoa, kortxo-ateratzekoa eta antzeko beste zerbait.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontserba potoetan, diskoetan, hegaluze latetan eta gauzak gordetzeko erabiltzen dituen kartoizko kaxetan ere bai.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 86. orr.

Ontzi bat urez bete, gatz pittin bat disolbatu bertan, marmelada poto huts bi buruz behera sartu, gomaz estaliriko bi kobre-hari inguratu, pilaren poloetara lotu, eta mutur bana erantsi nien potoei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Bazkariaz geroztik mahaiaren gainean zegoen pepinillo potoari begiratu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.

Jerryk bere garagardo potoa hustu, zanpa-zanpa egin eta eskuan ibili zuen puska batean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

Edari-potoak irekitzeko.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.

4 ontzi berez zilindrikoa, askotan estalkiduna.

Nire etxeko bainugelan poto mordo bat zegoen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Pazkorako pinta banako berrogei poto nahi nituen prest, denak berdinak, beren estalki itxurazkoekin, leun eta biribilak, begiak ere bai baitu bere zer esana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Esku-argi bat zeraman esku batean eta zerbaiten poto bat bestean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

Alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Boligrafoa potoan utzi eta eskuan zuen orria zimurtu egin zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.

Letoizko potoa hartu zuen esku artean, berriro; "Sugar" bazioen ere, ez zuen azukrerik topatu tapa altxatzean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Lizarriturri potoko esnea baino lasaiago dator barrara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

Etxe askotan potoetan biltzen diren zentimo bateko eta biko txanponak.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Txanponak eta billeteak jasoko zituen, eta pototik aterako zuen atzerako dirua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Azkenean han etorri zen Fructuoso bi poto handi pintura esku banatan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

Bi penike utzi nituen potoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

Sutontzi baten gainean edabe bat egosten ari baitzen metalezko poto batean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 55. orr.

Ertzaintzaren arabera, bi aerosolekin eta gasolina poto batekin zegoen egina lehergailua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

5 (hitz elkartuetan)

Halako batean, nire abokatuak, dado-poto bat harturik, airean astindu, eta dado bat bota du mahai gainera. Sam bere hauts potoarekin hurbildu eta hautsa bota zion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Diru-kutxako giltza atera zuen azukre-poto azpitik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 69. orr.

Neskafe poto hutsaren aurreko depresioaldiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 89. orr.

Jetruk eskura eman zion pintura-potoa hartu, eta bide-seinaletara jo zuen zuzen-zuzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Txemiren lan-mahaiaren aurrean dago leihoa, eta bertan bi lore-poto.  Berria - Kultura   2004-08-11

Barkatzen diot geranio potoa apurtu izana.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 303. orr.

6 ontzia, flaskoa.

Perfumea poto ttikian... pozoia ere bai.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.

Lurrinak zeuden apalean geratzen zen eta gizonezkoen Tabac kolonia potoa hartuta fris-fras eskumuturrak langartzen zituen aurrena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.

Azazkalak margotzeko dozena erdi poto.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 133. orr.

Goiz hartan armairua ireki eta Valium potoa iodo potoaren alboan herdoilari itsatsirik ikusi nuenean izan nuen susmoa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 75. orr.

Kristalezko poto txiki bat atera zuen bere patrikatik, eta bertan sartu zuen txindurria kontu handiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

7 bertsolariak oin bera esanahi beraz bertsoaren bi puntutan errepikatzean egiten duen hutsa.

-Errima-hitza errepikatuz gero, poto egingo du bertsolariak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 89. orr.

Bertsolariak ere baliatzen dira hitz homonimiko hauetaz, poto egitea galarazten baitute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 82. orr.

Zuri hitza hirutan erabili zuen potorik egin gabe; aberatsa, benetan.  Berria - Kultura   2004-11-02

Saio gorabeheratsua, Unai Iturriagak bereziki ona eta txarra eskaini duelarik, bertsu hoberena kantatuz bainan ere bi poto eginez.  Herria   2005-12-08

Goiburuk ongi baliatu du berriz hitzaren polisemia, poto egin gabe hoskidetasun bete-betea lortzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Azken batean, edonor bertsogile bihurtzeko, potorik egin gabe errimatzea da lehen baldintza.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Potoa da, alderdi teknikoen artean, bai epaimahaiak eta bai entzuleak gehien "zigortzen" duten akatsa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 89. orr.

8 porrot egin. ik pot2 2.

Nafartarrek egun pare batez eutsi zioten oraindik, baina asteazkenerako poto egin zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Kinka hartan gutarrak zeudelarik, abuztuaren 24an, igandean, bat-batean beltzek poto egin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Ez dira inoiz egon, berbarako, epaiketa militar batean, ez dute heriotza zigorra hartu, beldur dira legearen eta epaiketaren katramiletan nahasita ez ote duten poto eginen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Ziplo gelditu zituen eskolak irakasleak, Niccolo bertan behera utzirik, alfabetoaren herenean hantxe poto eginik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

9 piper poto ik piperpoto.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azukre poto (3); gantzaren poto (3); lore poto (3); poto egin (6); poto egin zuen (3); poto handi (3)

azukre potoa (7); letoizko potoa (3); potoa hartu (7); valium potoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus