Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potro 1 iz adkor barrabila.

Gizonaren potroak ageri-agerian zeuden eta zakil beltzaren enborra nire bikotekidearen uzkian ongi barneratuta ikusten zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.

-Tabernari, igurtzizkidak potroak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Osabaren potro iletsuak laztantzeari ekin nion bere ondoan belauniko jarriz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Orgasmoa sentitu bitartean, esku batez nire potro uzkurtuak laztantzeko mesedea egin zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Ostiko bat potroetan eta karrikara, egindako zerbitzuen esker onez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Artean potroetatik oratuta zeukan, eta barrez ari zen Jonek barrabiletako mina ekiditeko ematen zizkion ostiak jaso bitartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.

Gu haietaz ondo aprobetxatu ondoren, ez dago gauza goxoagorik, depositua beteta eta potroak lehertzear dauzkatenean, popatik hartzera bidaltzea baino.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Etzatera behartu du bibotedunak, eta ahoz behera dagoela, ostiko batez lehertu dizkio potroak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 22. orr.

2 (gizontasunaren ezaugarri bezala)

Gizonak, gizon bada, potroak behar ditu, bi potro eder.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 111. orr.

Potro parea behar duk, egunik egun zerrikiari, ogiari, jaki frijituei eta gainerakoei uko egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Hoztasun apur bat besterik ez zuen behar; duintasuna eta potro parea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.

-Esan ezak berriz, potrorik baldin baduk.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Hi komunista izanen haiz, baina maritxu horrek hik baino potro gogorragoak zeuzkala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Kristinak, beti bezain amultsu eta juzku oneko, "potro falta" erraten zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Haren kide batek hartu zuen hitza, bere lagunaren "potroak" goraipatzeko, ez baitzuen, nonbait, txintik ere atera, eta alderdiaren egitura osoa poliziatik babesturik geratu zen hala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Potroak ez ditu edukiko, baina gibela eta bekokia bai, sekulakoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

Ze ostiatarako dituk potroak? -gogor egin zion Gorkak lagunari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Puta potro-berotzaile hutsa delako.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 58. orr.

4 (esapideetan)

-Lana topatu orduko zu eta zure txakur aborto hori kalera joango zarete, ze potroetaraino nago jada bere usainaz eta galtzen duen ileaz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 30. orr.

-Potroetaraino eginda nengoan, mugan -Ximurrak, zalapartariari begirik eman gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Azkar eta zakar esanda, potroetan jarri zaidalako egiten dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.

Bazakiat, ez zitean ezer frogatu, baina nahikoa aitzakia ditek potroetan jartzen zaien guztia egiteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 262. orr.

Denok potroetatik helduta ginduzkala esan nion; nazkatuta nengoela ni ere, hura zegoenean era batera ibiltzen ginela, eta, haren muturra ate izkinan agertzen ikusi orduko, haur gaizki hezien gisa harrotzen ginela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

-Potroetatik zauzkate harrapatuta, Harry, eta konturatu ere ez zara egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.

Joxe Marik negar egiteari utzi zion; potroak eztarrian zeuzkala uste dut, neraman ziztuarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

-Hi, Etxabe, niri ez potroak berotu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 141. orr.

Ez potrorik ukitu niri, mesedez.Potroak behar ditu gizonak!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 33. orr.

'Potroak moztuko dizkiogu hurrengoan!' esan zuen batek apartatuz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Zoroaldia bat-batean pasaturik, potroak jorratu zituen eta lehengo tonuan ekin zion ostera ere: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 91. orr.

-Nik hiri dirua eman? bai, potroetatik!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

5 potro jorran ik potrojorran.
6 potroak izan (orobat eduki) du ad ausarta izan.

-Juaninek potroak ditu, behar denean -sartu zen Idoia, giroa baretze aldera hura ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 157. orr.

Hik dauzkak potroak!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 123. orr.

Horrek zauzkak horrek potroak!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.

Baditu potroak ateratzen ari den aldizkari hori ateratzeko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

potro falta (3)

potroak behar (3)

potroetaraino nago (4); potroetaraino nengoen (3)

potroetatik helduta (3)

ez duk potrorik (3); potrorik ez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus