Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

punpaka (orobat punpeka g.er.) adlag punpak eginez. ik jauzika.

Artzainak atzetik malin, zakur labrita ondoan punpaka. Itxaro Borda   «%100 basque» - 189. orr.

Aireplanoa lurreratzen ari zen, boteka eta punpaka, harik eta talka luze baten ostean geratu egin zen arte. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 56. orr.

Bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 121. orr.

Alimaleko garratoinak ikusten ditut pasabidetik punpaka. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 66. orr.

Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Elizen arteko biblia   Lk 1,41

Bihotza punpaka jartzen didaten plaza arkupetuak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 191. orr.

Alokairua hitza entzutea eta bihotza punpaka hastea dena bat izan zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 35. orr.

Bihotza punpaka zebilkion eta ezpainak hozkatzen zituen, kasik odola eragiteraino. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 256. orr.

Hamidari bihotza bortizki hasi zitzaion punpaka. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 184. orr.

Odola sentitzen nuen lokietan punpaka. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 134. orr.

Punpaka ibili nintzen eroa bezala, eta nire baginak pilpira egiten zuen gelditu gabe. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 122. orr.

Gurdia bere kasa abiatu baitzen, bata bestearen ondoren punpaka eta zabuka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 74. orr.

· Gizona punpa eta jauzika ari zen, izuaren eraginez hatsa elkor hartuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotza punpaka (26); bihotza punpaka hasi (9); bihotza punpaka zebilkion (3); punpaka hasi (15); punpaka hasi zitzaion (8); punpaka ibili (3)

bihotza punpeka (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus