Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

putakume (296 agerraldi, 69 liburu eta 18 artikulutan; orobat puta-kume g.er.) 1 izond irain hitz larria. ik putaseme; sasikume.

Kamarero putakume hauek gero eta gogaikarriagoak dira, pentsatu zuen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 169. orr.

-Bai zintzoa agure putakume hori! -esan zuen Monak. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 19. orr.

Guardia zibileko sarjentu bat hil behar genian, Panizo izeneko bat; torturatzaile putakume bat, ziotenez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 164. orr.

-Kabroi putakumea! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 21. orr.

Putakume bat zen: egunero-egunero jotzen ninduen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 33. orr.

Putakume bat duk, gu denak saltzeko gauza, horretan irabazpide izanen badu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 160. orr.

Denok zakiagu nola jokatu duen beti, putakumeetan putakumeena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 310. orr.

Eguzki putakume hau!, dio bere kabutan. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 30. orr.

Jarri beste bat, putakumea! Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 37. orr.

-Tira, esnatu, putakume hori, esnatu! Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 166. orr.

2 (izen gisa)

Nik hamabi-hamahiru urte izango nituen eta putakumeak zakila gogorra zuela hartu ninduen magalean. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 91. orr.

Puta-kume horrek bortxatu egin nau, esan nuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 315. orr.

Aintzanek, jakina, lasai hartzeko esan zidan, gera nintekeela gurean zerbait egokia aurkitu arte, putakumeari ez zitzaiola axola. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 66. orr.

Mutila astokilo-itxurako putakume bat zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 493. orr.

-Sadiko edo maniako batek ez zekinat, putakume batek seguru. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 161. orr.

-Zer zara, inmigrazioko putakume horietako bat? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 268. orr.

Putakume bat izorratu nahirik etorriz gero, gorria zaukak nirekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 11. orr.

-Connor putakume galanta duk... eta benetan esaten diat, Albany-ra joan aurretik on hutsa zuan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 285. orr.

-Putakume alua! Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

putakume alaenak (3); putakume galanta (7); putakume halakoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus