Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabotaje (85 agerraldi, 16 liburu eta 45 artikulutan; orobat sabotaia 18 agerraldi, 3 liburu eta 10 artikulutan; Hiztegi Batuan sabotaje agertzen da) iz 1 gizarte- edo politika-liskarretan, helburu bat lortzeko presio bide gisa eragiten den kaltea.

Herritar errugabe ezagunak atxilotzen dituzte, eta inork sabotajerik egiten badu hil egingo dituztela jakinarazten dute. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 66. orr.

Alemaniarren konboiak deskarrilatzeko sabotajeak egiten zituen erresistentziak. Jokin Urain   «Errotarria» - 67. orr.

Argia joan izana ez zen komunisten edo juduen sabotaje bat izan, ezta matxura bat ere, Klausen amarru bat baizik jendea berotzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 48. orr.

Kerbala inguruan gertatutako sabotaje baten ondorioz, sutan zen atzo eskualdeko oliobide nagusia. Berria - Mundua   2004-02-24

Ez dio axola zer erantzukizun duzuen sabotajean, oker ari zarete Herr Oberst-en jokoan sartzen bazarete. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 50. orr.

EuskoTrenen aurkako sabotajeak salatu ditu konpainiak. Berria - Ekonomia   2004-07-24

35.500 euroko kostua duten sabotajeak ere salatu ditu. Berria - Ekonomia   2004-06-23

2 irud/hed

COBeko buruzagi Jaime Solaresek «sabotajea» egotzi dio Gobernuari. Berria - Mundua   2006-04-22

Haren ustez [...] Espainiako Estatua, PSOE buru, «etengabeko xantaia eta sabotajea egiten ari da itxaropen horiek zapuzteko». Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Bonbak jarriz, «borroka egunari sabotajea» egin zion ETAk, Jaurlaritzaren ustez. Berria - Harian   2006-03-10

LABeko buruak prozesuaren aurkako «sabotaje gehiago» ere iragarri zituen, eta aurrerapauso bat ematen den bakoitzeko etor daitekeela erantzuna, «sabotaje, presio edo baldintzatze moduan». Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Sabotajezko jarrera gehiago etorriko diren arren, gertaerak perspektibaz aztertu behar direla adierazi du Rafa Diezek: «Bide onetik goaz». Berria - Euskal Herria   2006-01-29

3 (hitz elkartuetan)

Bestalde, ez zuten inolaz ere sabotaje ekintza hura onartuko. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 132. orr.

Lekukotasun ekintzetatik sabotaje ekintzetara pasa daitezke. Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Gryffindorreko bilatzailearen kontrako sabotaje-ahalegin zital eta koldarra izan da hau! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 215. orr.

Eztabaida faltsu horien atzean PPko kideak eta beste sektore batzuetakoak daude, balizko prozesua oztopatu eta sabotaje lana egiteko. Berria - Euskal Herria   2006-02-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus