Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saiheski 1 iz saihetseko okela; saihets hezurrari atxikia dagoen haragia.

Annettek, esku banatan, bi erretilu zekartzan, labean erretako patataz betea bata eta sagar-konpotaz bestea; amak, berriz, saiheskia zekarren. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 14. orr.

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 42. orr.

Saiheskiak ebaki zituen bere lagun Taboureau andrearentzat, bere neskamea bidali baitzuen urdaitegira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 281. orr.

Saiheskiak bildu eta esku motelez pisatzen zituen bitartean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 104. orr.

Inoiz ezin jakin idi txuletak edo guraso baten saiheskiak jaten ari garen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 327. orr.

Gelditzen zaizu saiheski ogi-arrautzeztaturik, Quenu andrea? Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 107. orr.

2 (neurriekin)

Libra bat saiheski, esan zuen, Mansion House-rako. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 104. orr.

Ganibet luzea trebe maneiatzen zuen, saiheski puska batendako kalte-. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 298. orr.

Lisak saiheski urdaia marmolezko apal txikian jarri zuen txukun, salmahaiaren muturrean. · Leihotik saiheski erre usaina dator. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txerri-saiheskia ekarri dut, ofertan zegoen eta. Pako Aristi   «Note book» - 140. orr.

Lisak jaramon egin behar izan zion libra bat txerri saiheski ozpinetako pepinoekin erostera etorritako andre bati. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 104. orr.

Primeran pasatu nuen, lehengusuekin etxoletan, baina ez ditut maite zerri-saiheskiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 281. orr.

Orain, txahal-saiheski erdia ahiarekin eta platera adinako vatrushkak jaten dituk; bestela, txuletak boilurrekin izango hituen janari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 160. orr.

Hartu aharikia -esan zion Txitxikovi-, ahari-saiheskia da, artobeltz-ahiarekin! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus