Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sail 1 iz lur zatia edo lur eremua; bereziki, lantzen den lur zati mugatua. ik alor.

Inguru guztian, haranaren sail lauetan, mahastiak eta limoiondo lerroak ageri ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Lanari ekin zioten berriro: bi sail geratzen baitziren oraindik, eta belarra gurdira kargatu behar zen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

Nekazariak, sailetik bueltan, afaria jaso, haurrak etzan eta kriseiluari putz eginda, beren isiltasunean murgilduko dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 49. orr.

Berak ez zituela muino haiek, sail haiek, etxe haiek gehiago ikusiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Uriasen seme zen Meremotek, Eliaxiben etxeko atetik etxe beraren ertzerainoko sailean jardun zuen.  Elizen arteko biblia   Ne 3,21

Eleazarrek eta bere gizonek, sailaren erdian tinko, defendatu egin zuten, filistearrak hilez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,14

Baratzean baziren zenbait fruitu-arbola, une hartan hostorik gabe; bi ibilbidek gurutzatzen zuten, erdian plazatxo bat eratuz eta lau sail berdinetan banatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Normalean elizatik ehun bat metrora jokatzen zen borroka, sail ezkutu samar batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

"Porciuncula" (sail txiki) izena eman zitzaion, eliza eraikia zegoen lur-sailari ere horrela deitzen zitzaiolako antzinatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Emakumezkoek 50 metro kuadradoko sail bana ebaki zuten eta gizonezkoek 100 metro kuadrokoa.  Berria - Kirola   2004-06-01

Berak saldutako sail haietan hipermerkatu bat egingo zela uste izan zuelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

· Zein bilau dira hauek, nire sail pribatuetan sartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazen han garagar-sail bat.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,13

Patata-sail bat zeharkatu behar dute itsuan eta behaztopaka etxaldera iritsi aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak.  Elizen arteko biblia   Ag 1,11

Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Agindu ezazu, beraz, ebaki dezatela niretzat Libanoko zedro-sail bat.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,20

Muinoaren malda ondo berdinduriko belarrez jantzirik zegoen, eta Ingalaterrakoen erako bizpahiru lore-sail zituen, lilekin eta arkazia horiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Bestalde, koka sailak suntsitzen badira drogaren prezioak gora egingo du.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

3 giza jardun bat banatzen den zati bakoitza.

Literaturan ere badira, dena dela, sail nagusi bi: ahozkoa eta idatzia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 180. orr.

Nahiz zuzenbidezko bi sailak landu, bakarrik sail kanonikoaren doktoregoa zuen eskatu; bi sailak irakatsi zituen bizkitartean Cahorseko eta Tolosako unibertsitateetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Hirugarren eta laugarren kapituluek sail bera daramate, hots, hor ikus dezakegu zer ote zen Azpilkuetaren garaian [...] irakasten zen eta irakasleen gogoan zebilen antropologia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 44. orr.

Ume eta gazte jendeak eskola orduetatik kanpo egin ohi dituen ekintzak sartzen dira sail honetan: era guztietako kirol, jolas eta kultura ekintzak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 171. orr.

Ez zenigun eskatu, ordea, "Bestelako matematika" edo "Matematika ez-mendebaldekoa" edo auskalo nola deituko zenion sail baten alde edo kontra botoa ematea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Nik nere idazlana bidali nuela sariketa hartako sail batera: 1994eko "Mikel Zarate" sarira, hain zuzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

Han mota guzietako pertsonaiek bazituzten hitzorduak: sail ezberdinetako abenturazaleek, arma kontrabandistek, mota guzietako gaizkileek, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Horregatik hizketa patologia eta terapiaren eremua lan-sail oparoa da fonetikarien eta bestelako adituen arteko elkar-laguntzarako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

-Turismoa ezin da izan gure herriaren garapen sail bakarra!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Pisu batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek, kotoi puskak ilean, trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

5 erakunde baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza.

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Liburu honen itzulpena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearekin Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma euskarara itzultzeko sinatutako hitzarmenaren barruan burutu da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 5. orr.

Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ostegunean antzeman zituen isuriaren lehen arrastoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

EAEko Herrizaingo Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak.  Berria - Harian   2006-03-24

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.  Berria - Harian   2005-12-30

Ramon Jauregik, Eusko Jaurlaritzaren Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte segurantza sailaren buru izandakoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Barne Saileko Ministroak, egileak zeintzuk ziren ere esan zuen agiri batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 184. orr.

Hauexek dira Justizia Sailak deportatu dituen gorriak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

1980an, Estatu Batuetako Defentsa sailak programatzeko hizkuntza berezi bat asmatu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Unibertsitate beraren barnean gerta daiteke sail batzuek ikerkuntza handia egitea, eta beste batzuek, arloaren arabera, ez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko zuzendaria da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Igande goizean, campus hutsera doa autoz, eta saileko bulegora sartzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Erakunde handi batena bezalakoa da egoera: bulego nagusiak bere kasa jarduten eta erabakitzen uzten dio sail bakoitzeko buruari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Sail bateko zuzendariordea zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Sistemak ez luke funtzionatuko sail bakoitzeko laguntzaileek beren administrazio-sareak besteetatik aparte antolatuko balituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Hizkuntza Modernoetako irakasle izan zen garai batean, eta, berrantolakuntza handiaren ondorioz hizkuntza moderno eta klasikoen sailak ezabatu zirenez geroztik, komunikazioetako irakasle laguntzaile da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Dublingo Gazteluan zegoen enplegatu, Irlandako Errege Polizia Sailean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Eta horrela aukeratutako errektoreak hauta litzake gainetik behera dekanoak, sail zuzendariak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

· XVIII. mendean, "kolejioa" esaten zieten gobernu-sail nagusiei, harik eta XIX mendearen hasieran ministerioak sortu zituzten arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

7 enpresa edo kideko baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza.

Urdaitegi-sailean nengoen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.

Esnekien saila zegoen haren ardurapean eta Saito jaunaren maila berbera zuen, kontaduria orokorreko sailaren ardura baitzuen Saito jaunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Gero X izpien sailera bidali ninduten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

Erradiografiak egiteko paper-xaflak fabrikatzen diren sailaren kargua nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Haneda jaunak import-export saila kudeatzen zuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.

8 talde batean, irizpideren baten arabera bereizten den zatia edo zatietako bakoitza.

Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,6

Kantagintzaren bidez, gazteriaren sail haziak aurkitu eta ezagutu zuen euskara.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 17. orr.

Gizonezkoen beste saila lodiek osatzen zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Bakides eta Alkimo bidali zituen berriro Demetrio erregeak, gudarostearen eskuineko sailarekin.  Elizen arteko biblia   1 M 9,1

Euskararen alde agertu zen herritarren eta elizaren sail zabala.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Iristear dago gosearen eta pobretasunaren garaia, hala herri osoarentzat, nola gizarte-sail bakoitzarentzat...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Armada sail oso bat zekarkion Ivan Ogareffek emirrari. Europako eta Asiaren erdialdeko bazter guztietatik hara bildutako jende sail horretatik ez zen geldituko merkatari bakar bat ere oraindik zerbait saltzeko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

9 taldea.

Sail bat dago berezia: literatura egileena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Bera ez zegoela betiko bizitzarako aukeratuen sailean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1001. orr.

Traidore eta etsaien sailean kokatuko zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 65. orr.

Beraren ahaide egiten zirenak bizi ziren bertan, ume sail handi batekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Bada herritar sail bat oso gogoko ez duena zientzia-ikerkuntzak berezko duen aurreikusezintasun hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Bere soldadu-sail indargabea lumatxoak airean bezala haizatuko dela behingoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Eskuineko gudari-sail hura menperatu eta pertsegitu egin zuen Azotoko muinoraino.  Elizen arteko biblia   1 M 9,15

Garai hartan, zuhurtasun eta azkartasun ikaragarriz jokatzen zuen kontrabandista-sail ahaltsu bat sortu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Lapur-sail baten antzera, zelatan dago apaiz-taldea.  Elizen arteko biblia   Os 6,9

10 multzo batean, irizpideren baten arabera bereizten den zatia edo zatietako bakoitza.

Sail bereko beste errima-hitz mordoska bat topatu beharko duelako.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 93. orr.

Sail bereko beste kopla batzuekin batera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 84. orr.

Batzuetan estatistikoek darabiltzaten zenbakien taula aleatorioa zenbaki-sinboloen sail bat da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Aurrerantzean, arazoa sailak eratzea izango da: sail bakoitzarentzat bere osagaiak definitzea, bere mugak zehaztea, berari dagokion harreman-mota berezia agerraraztea, berari dagokion legea formulatzea eta, honetaz guztiaz gain, sail ezberdinen arteko harremanak deskribatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Baliokideak eta bateraezinak diren osagai horietako bakoitzetik ondorioztatu da objektuen sail koherente bat, forma enuntziatiboen sail bat eta kontzeptuen sail bat (eta sail bakoitzak bateraezintasun-puntu berriak izango ditu).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Oihaneko Liburutegian sartu, eta greziar matematikaren sailaren apaleraino eraman zuen Ruche jaunak aulki gurpilduna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Buruari eragiten dio B saileko filmetako irudi zentzugabe horiek aienatzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.

11 kideko diren eta hurrenez hurren datozen gauzen multzoa. ik serie.

Atrilean, Schumannen Scènes d'enfants saileko partiturak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

Goyaren margo bat da, gizon urkatu bat ageri duena, 'Gerraren hondamenak' sailekoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 110. orr.

Ez zen jadanik orro nahaspilatsu bat, kanoikada garbien sail bat baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Nahikoa da sail horiei gain-gainetik begiratzea grezierazko eta latinezko paradigmen arteko erlazioaz ohartzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Honela sailen sailak edo "koadroak", eratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Esaldi bati edo zeinuen sail bati uztartutako arloak [...] bilbe konplexua eratzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.

Hamar epiklesiz osaturiko sail bat idazten ari naiz aldizkari baterako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

Lilura eragiten zioten orain Gabini liburu haiek guztiek, batez ere liburutegiaren goialdeko sail lerro-lerro jarriek.     «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.

Objektutik garuneraino, begitik igaroz, elkarren segidan burutzen zen isomorfia sail bat balitz bezala ulertzen zen pertzepzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

12 (izenondo eta izenlagunekin)

Euskaraz, berriz, afrikatuek nortasun bereziko sail fonemikoa osatzen dute.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Zer irudi eratzen dute, ez bada ahal iritzira aukeratutako hizki taula bat, sail alfabetiko baten saila, halabeharrarena baino beste legerik ez duena?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Sail diakronikoari dagozkion gertaerak, sail sinkronikoari dagozkionen maila berekoak al dira gutxienez?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 117. orr.

Oharrak hartzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, sail numerikoetan eta estatistiketan txertatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Ez da denboraz kanpoko forma izango, baizik eta denborazko sail askoren arteko elkarrekikotasun eskema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.

13 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauza fisiko bat dela)

Lurrean zegoen mota bereko botila sail luze batetik bat hartu eta lepoa hautsi nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Arku sail baten azpitik igaro ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.

Txabolak teilatu bat zuen txirrika sail baten bitartez itxi eta ireki zitekeena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Don Blasek historiako liburu sail bat utzi zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Kodize-sail bat aurkitu zuen leku horretako liburutegian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

Aparatu sail bat, ministerio bateko bulegoak bezala elkarrengandik erabat bereziak, zituen armairu bat bezala ageri zen gizakia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Herritik kanporako alderdia, etxe edo borda sail batez osatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko, egoitza osoak bat egin dezan.  Elizen arteko biblia   Ir 26,6

Irudi holografiko bat puntu eta orban sail zentzugabe bat da begi hutsarentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Gero, han-hemenka, dorretxo sail bat, printza dirdiratsuz izarniatzen zuten teila urdin eta zuriz estaliak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Gela sail bat igaro zuen gero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Tiro sail bat entzun zen, Dyer, Lewis eta Halligan tiroka ari baitziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Karlistak liberalek abandonaturiko herri sail batez jabetzen ari ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

14 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauza abstraktu bat dela)

Bizimodu osasuntsuaren arauak kontu handiz betetzeak urte sail luzeetan eztabaida emankorrean aritzeko aukera eman baitie.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Galdera saila kanporatu zitzaidan, bata bertzearen ondotik, hats hartzeko etenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.

Zalakainek gezur sail bat kontatu zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Inoiz ez ditu albistegiak atsegin izan, eta are gutxiago ulertzen du orduero alde handirik gabeko berriez osatutako albiste sail enlatatuak errepikatu beharraren ekandua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

-Ekuazioak ez ziren problema bat izendatzeko sortu, mota bereko problema sail osoak izendatzeko baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Izaten dira gertaera sail idealak benetako gertaeren pare joaten direnak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

G. M. Dyson-ek, lurrinean interesaturiko kimikari batek, esperimentu sail luze bat egin zuen; lehen saioetan, fenilo ziape-olioa aztertu zuen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Esperientzia sail izugarria bereganatua omen zuen urtetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Bertsolari bakoitzak buruan dauka errima-sail bakoitzaren "bere" ordenamendua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Zernahi fonema sail hartuz gero, fonema horiek artikulatzeko modu batzuk beste batzuk baino naturalagoak, erosoagoak izan daitezke. Zeinu sail bat enuntziatu bihurtuko da baldin eta "beste gauza bat" badauka.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.

Bi bulkada-sail bateraezin zuzentzen dira objektu bererantz, eta objektu hori haurra bera inguratzen duen unibertsoaren erdigunea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

· Bideo-pantaila sail bat elkarri atxikiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Pentsa daiteke giza gogamena bikain doitutako konputagailu sail bat dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Haren gelako apaindura guztia botila huts sail bat zen, alde guztietan banatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Forma abstraktu sail bat bereganatzeko trebetasuna nabarmentzen zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Ebaluazio psikologiko eta neuropsikologiko sail bat egin zioten Gregi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Berak gertaera diskurtsibo sail batzuen eta beste gertaera eraldaketa, mutazio eta prozesu sail batzuen arteko artikulazio hastapena planteatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.

16 aldizkari, telebista edo kideko baten baten egituraren zati bakoitza.

Egunkari edo astekari batean zer irakurtzen duzu lehenik, politika, kirola, kultur saila, [...]?  Herria   2005-02-10

Hartu nuen, Herria astekarian, pilotaren saila.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 138. orr.

Berriako Mundua saileko sailburu Ainara Mendiolarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Egunkarian ikusi zuen sukaldari eskea, Wanted sailean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

Gutun bat bidali dut prentsara, iritzi sailerako, Xabier Mendiguren idazleak torturari buruz idatzi duen artikuluak eraginda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 99. orr.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Ezkerreko orria "Euskadi" sailari zegokion.     «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Anak zeremoniarik gabe itzuli zidan Gertakari sailaren ardura, "hozkailua" hutsik eta deusen aurreikuspenik ez zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Bi atzamar lohiren artean egunkari baten antzerki-sailaren orriari eusten zion, teink.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

17 irratian edo telebistan kapituluka ematen den obra. ik serie 5.

Neskak, ordea, aski lan zuen arratsaldean, zertan eta Zabalguneko atso Rosariori elkarrizketa egiten, "Gure irakurleak oporretan" sail ergelerako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Izarretako gerra saileko lehen filmean, eszena gogoragarrietako bat mugako taberna horietako batean da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Telebista piztu zuen eta han azaltzen zen eskualdeko berri-sailari beha geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Delfin izen xelebreko diziplina-burua "Flipper" bilakatu zen nire bitartez, orduko telebista sail bateko izurde protagonistaren izenaz baliatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

18 sorta, piloa.

Aipatuz Ikas zentroak ikas-liburugintzan daraman sail handia.  Herria   2005-10-06

19 sailean ekoizpenaz mintzatuz, mekanikoki eta era berean bata bestearen ondoan. ik serie 6; saldo1 6. irud/hed

Haur kopuruaren handitzea, haurdunaldiak sailean izatea, haur bat bestearen atzetik hazi behar izatea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

Sailean datoz galderak, eta nola edo hala erantzuten diet nik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

Tumor horiek sailean transplanta daitezke sagu batetik bestera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

20 etxe sail (orobat etxesail g.er.) elkarren ondoko etxe multzoa, kaleek edo kidekoek mugatzen dutena.

Izan ere, etxe-sail handi bat ari baitira eraikitzen orain, gurearen ezkerretara, alde horretako ikuspegi guztia jaten digula.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Hurrengo etxe sailean hebreerazko eta yiddishezko liburuak erakusten zituen liburu denda batek: Belaunaldiak eta bere interpreteak, Pariseko misterioak, Gizontxo txikia, Masturbazioa, Nola aurrea hartu biriketakoari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Kaleak hondatuta aurkitu nituen, etxe-sailetan hutsuneak tarteka, eta oraindik zutik zeudenak ere lorrinduta, narriatuta, zulatuta, leihorik gabe.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.

Ni berehala abiatzen nintzen berarengana, etxe-sailari buelta osoa emateko ardura hartuta noski, inork suma ez zezan nondik joaten nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Hurbil zegoen, bi etxe-sail urrunago Mendebalderantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Etxe-sail batzuk beherago zegoen 106. kalea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Bere kale-kantoia handik bost etxe-sailetara zegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Sheilaren etxera hurbildu eta etxetik etxe-sail erdi batera aparkatu nuen, ea zerbait ikusten nuen handik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 124. orr.

Hasieran etxe bateko patioa izanen zela pentsatu nuen, batek ez duelako espero parke publiko bat hori bezain txikia izatea: etxe-sail erdia ere ez zuen hartzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 220. orr.

· Arkitektoak maldaz baliatu ziren eraikinaren sail ezberdinak zenbait mailatan banatzeko; eskailera eta tranpagainez beteriko korridoreek elkartzen zituzten sail horiek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

21 lur sail ik lur 28.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

argazki sail (6); armada sail (5); bertso sail (6); bilkura sail (8)

ekintza sail (5); errima sail bakoitzaren (5); etxe sail (13); gari sail (10); ikerketa sail (7); jaialdiko sail (6); jaurlaritzako sail (5); jende sail (6); lan sail (11); liburu sail (6); lore sail (5); lur sail (95); lur sail bat (18)

sail aberatsa (9); sail baliosa (14); sail beraren (9); sail beraren kondu (7); sail berari (5); sail berean (22); sail bereko (15); sail berezi (46); sail berezi bat (34); sail berezia (15); sail berri (37); sail berri bat (18); sail berria (5); sail berriak (5); sail desberdin (6); sail desberdinak (5); sail desberdinetan (13)

sail eder (8); sail ederra (17); sail ederrean (12); sail gaitza (5); sail handi (8); sail handiak (7); sail hori (96); sail luze (10); sail luzea (5); sail ofiziala (20); sail ofizialean (71); sail ofizialean lehiatuko (8); sail ofizialeko (38); sail ofizialetik (7); sail ofizialetik kanpo (5); sail oso bat (7); sail osoa (10); sail txiki (7); sail zabala (6); sailez sail (10)

soldadu sail (8)

urte sail (26); urte sail ederrean (11); zeinu sail (5); zinemaldiko sail (13); zinemaldiko sail ofizialean (7); zinemaldiko sail ofizialeko (5)

abiatu saila (7); aeronautika saila (5); aurtengo saila (5); diru saila (12); euroko diru saila (6); hasi saila (5); herrizaingo saila (10); hezkuntza saila (35); ikerketa saila (6); industria saila (10); ingurumen saila (7); jaurlaritzako hezkuntza saila (9); kirol saila (6); kultura saila (8); lan saila (9); literatura saila (5); lur saila (22); metro koadroko saila (5); osasun saila (13); partida saila (7); pilota saila (5); saila akulatzen (6); saila ebakiko dute (7)

arrantza sailak (10); barne sailak (21)

eaeko herrizaingo sailak (35); eaeko hezkuntza sailak (12); elikadura sailak (5); etxebizitza sailak (35); garraio sailak (13); gizarte gaietako sailak (18); gizarte gaietarako sailak (27); gizarte segurantza sailak (14); gobernuko hezkuntza sailak (9); gobernuko ingurumen sailak (10); herri lan sailak (11); herrizaingo sailak (287); herrizaingo sailak adierazi (7); herrizaingo sailak azaldu (10); herrizaingo sailak debekatu (6); herrizaingo sailak emandako (6); herrizaingo sailak jakinarazi (34); herrizaingo sailak zehaztu (5); hezkuntza sailak (236); historia sailak (5)

ikerketa sailak (19); industria sailak (34); ingurumen sailak (86); jaurlaritzako barne sailak (5); jaurlaritzako etxebizitza sailak (8); jaurlaritzako herrizaingo sailak (95); jaurlaritzako hezkuntza sailak (69); jaurlaritzako industria sailak (12); jaurlaritzako ingurumen sailak (21); jaurlaritzako justizia sailak (11); jaurlaritzako kirol sailak (5); jaurlaritzako kultura sailak (45); jaurlaritzako lan sailak (16); jaurlaritzako osasun sailak (28); jaurlaritzaren herrizaingo sailak (11); jaurlaritzaren hezkuntza sailak (6); jaurlaritzaren ingurumen sailak (5); justizia sailak (27); kirol sailak (8); koka sailak (7); kultura sailak (105); lan sailak (69); lur sailak (44); madrazoren sailak (7); nekazaritza sailak (15)

ogasun sailak (12); osasun sailak (95)

sailak adierazi (10); sailak aditzera eman (6); sailak aintzat hartu (5); sailak antolatu (5); sailak antolatutako (8); sailak atzo jakinarazi (6); sailak azaldu (15); sailak azaldu zuenez (7); sailak berak (13); sailak bere (5); sailak bultzatutako (5); sailak debekatu (6); sailak dio (5); sailak egin (10); sailak egindako (7); sailak emandako (19); sailak emandako datuen (9); sailak esan (7); sailak hartu (7); sailak hartutako (6); sailak jakinarazi (46); sailak jakinarazi zuenez (21); sailak zehaztu duenez (5)

segurantza sailak (14); turismo sailak (11); udaleko kultura sailak (7); zuzentzen duen sailak (6)

hezkuntza sailarekin (23); jaurlaritzako hezkuntza sailarekin (6); sailarekin batera (5)

barne sailaren (11); eaeko herrizaingo sailaren (13); garraio sailaren (7); gizarte segurantza sailaren (7); herri lan sailaren (5); herrizaingo sailaren (92); herrizaingo sailaren arabera (44); herrizaingo sailaren eta (5); hezkuntza sailaren (74); hezkuntza sailaren aurrean (7)

ikerketa sailaren (5); industria sailaren (13); ingurumen sailaren (30); ingurumen sailaren arabera (5); jaurlaritzako herrizaingo sailaren (21); jaurlaritzako hezkuntza sailaren (16); jaurlaritzako ingurumen sailaren (7); jaurlaritzako kultura sailaren (18); kultura sailaren (27); lan sailaren (27)

ogasun sailaren (12); osasun sailaren (31); osasun sailaren arabera (7)

sailaren arabera (70); sailaren ardura (14); sailaren arduradunek (5); sailaren asmoa (5); sailaren aurrean (9); sailaren barruan (18); sailaren bertsioa (5); sailaren egoitzan (5); sailaren esanetan (6); sailaren esku (9); sailaren eskutik (5); sailaren irudiko (5); sailaren jarrera (9); sailaren kondu (30); sailaren konduko (12); sailaren ustez (6); segurantza sailaren (7)

herrizaingo sailari (33); hezkuntza sailari (35); industria sailari (6); ingurumen sailari (5); jaurlaritzako herrizaingo sailari (6); jaurlaritzako hezkuntza sailari (15); jaurlaritzako kultura sailari (5); jaurlaritzako osasun sailari (6); kultura sailari (14); lan sailari (16); osasun sailari (18)

ekonomia sailean (14); hezkuntza sailean (10); ingurumen sailean (6); justizia sailean (5); kultur sailean (9); kultura sailean (12); kulturaren sailean (5); lur sailean (5); politika sailean (8); sailean argitaratu (7); sailean egin (6); sailean lan (11); sailean lan egiten (8); sailean sartu (7); sailean sartzen (7); turismoaren sailean (6)

barne saileko (24); bere saileko (7)

ekonomia saileko (5); etxebizitza saileko (9); filosofia saileko (5); gizarte gaietako saileko (5); gobernuko barne saileko (7); herri lan saileko (6); herrizaingo saileko (25); herrizaingo saileko iturriek (7); hezkuntza saileko (52); hezkuntza saileko langile (6)

ikerketa saileko (5); industria saileko (7); ingurumen saileko (26); jaurlaritzako herrizaingo saileko (11); jaurlaritzako hezkuntza saileko (10); jaurlaritzako ingurumen saileko (6); jaurlaritzako justizia saileko (5); jaurlaritzako osasun saileko (9); justizia saileko (11); kultura saileko (31); lan saileko (13); lehen saileko (5); mundua saileko (13); osasun saileko (29)

saileko arduradun (16); saileko arduraduna (13); saileko arduradunak (19); saileko arduradunek (19); saileko arduradunen (5); saileko buru (12); saileko burua (9); saileko buruak (11); saileko hiru arduradunek (5); saileko iturriek (7); saileko kide (5); saileko kideak (6); saileko kideek (6); saileko kontseilari (6); saileko langile (7); saileko langile gisa (6); saileko ordezkariak (9); saileko ordezkariek (7); saileko zinegotziak (6); saileko zuzendari (16); saileko zuzendaria (13); saileko zuzendariak (13)

turismo saileko (8)

lur sailen (19); sailen artean (8); sailen arteko (12)

lur sailetan (10)

osasun sailetik (5)

sailez sail (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus