Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakontasun 1 iz sakona denaren nolakotasuna. ik sakondura.

Graziaren errealitateak graziaren hiztegiak baino sakontasun eta funts handiagoa du Frantziskoren idazkietan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 62. orr.

Gizonaren begiak sakon mintzatzen zitzaizkion, hitzetatik eta zentzumenetatik haragoko sakontasun handiagoz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 236. orr.

Sakontasun psikologiko eta sozial handiko kontaketa. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 54. orr.

Psikea -bere sakontasun subkontzientean eta bere gainazal kontzientean- ulertzen saiatuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 122. orr.

Baina igual entzungo da kanpai hotsa, pentsatuko duzu, itsaspeko sakontasun abisaletan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 277. orr.

Sardexka utzi eta sakontasun miragarriaz begiratzen dit. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 179. orr.

Sakontasun handiegitan sartu gabe: [...]. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aise gerta daiteke toki bakoitzeko sakontasun irizpideak ez izatea aski, edo nahasgarriak izatea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 69. orr.

Sakontasun-adierazle dinamikoak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 43. orr.

Sakontasun-ilusioaren zehaztasunari ematen zitzaion gehiegizko lehentasuna. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 205. orr.

Bi irudien arteko desberdintasunak kontu handiz kalkulatuz, errealitatean gertatzen den sakontasun-efektuaren antzeko sakontasun estereoskopikozko efektu bat eragiten da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez zen normala komisaldegi batean inork eztarria lehertu beharrean barre egitea, zeremonia aurkezleek [...] soilik zuten leize sakontasun harekin. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 65. orr.

Eritasun tragiko horrek jeinuko gizon bati erasaten badio -idatzi zuen Dostoievskiz-, hura gauza izaten da ulermen-sakontasun bat... Comollik filmetako eremu-ssakontasunaz hitz egiten badu, eremu-sakontasun hori perspektibari loturik doalako hitz egiten du. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 168. orr.

4 sakonera.

Sakontasun gutxiko erreka batean hondoraturik aurrera doan kupel bateko uztaia bezala. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus