Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salatu (orobat salhatu g.er.), sala(tu), salatzen 1 du ad gauza edo egintza gaitzesgarri bat jakinarazi.

Batean zein bestean, Administrazioaren utzikeria salatu dute herritar nafarrek. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 33. orr.

Savak-en beldurrez, ezin genuen irandarren saldukeria salatu. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 63. orr.

Bazirudien prozesuaren izugarrikeria salatu baino, bere burua zuritu nahi zuela Hathorne epailearen aurrean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 30. orr.

Preso sartu berrien ahaideek etengabeko torturak salatzen zituzten. Itxaro Borda   «Hiruko» - 28. orr.

Bizirik atera zen eta poliziari salatu zion gertatua. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 91. orr.

Salatzekoak salatu eta gehiago ez zuela balio deliberatu zutenean, etsaiek eurek garbitu zuten Velasco. Jokin Urain   «Errotarria» - 43. orr.

"Fartsatzat" jo zuten Sanzen ekitaldia, eta "herriak suntsitu izana" ospatzen ari zirela salatu zuten. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 10. orr.

Badut uste Erregeren eskerra galdua dudala hiru arrazoi hauetarik batengatik edo salatu baitiote frantsesa naizela edo Erregeren sekretu zerbait argitaratu dudala edo Ordariarengana hurbildu naizela mandaturik gabe. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 37. orr.

Nikanor gobernuaren interesen aurka zebilela salatu zion, erreinuaren etsai zen Judas bere ondorengo izendatu zuelako. Elizen arteko biblia   2 M 14,26

Bi nesken senideek auzitegian salatu zuten, deabruarekin elkar hartuta zegoela esanez. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Polizia buruarengana joan eta herritarren erdiak salatu zituen, honelako iruzurgilea zela esanez eta halakok Galitziatik kontrabandoa ekartzen zuela. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 37. orr.

Morsez mezuak bidaltzeko tresna bat mugimendu kurduarentzat lapurtzeagatik salatu zuten aita. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 10. orr.

Mardokeok, asmo horien berri izan zuelarik, Esterri jakinarazi zion azpikeria, eta Esterrek erregeari salatu. Elizen arteko biblia   EstGr 2,22

Epaitegiak, gainera, solidarioek salatu zituzten tratu txarren inguruko diligentziak zabaldu zituen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 57. orr.

Gotzaiek heresiaz salatu zuten bera ere, eta Toursera itzuli zen, Treverisen torturatuko zuten beldurrez. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Città di Castelloko gazte bat sutea eragiteaz salatu zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 443. orr.

Sanchez Urrutia jaunak ez zion poliziari salatu. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 126. orr.

2 (adizlagunekin)

Solidarioek ozen salatu zituzten jasotako jipoiaren ondorioak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 55. orr.

Gogor salatu zuen Akab erregea, Naboti bere mahastitxoa lapurtzearren egindako hoben odoltsuagatik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 19. orr.

Greenpeacek berak kableen mozketa "ekintza bortitza" izan zela erran eta gogor salatu zuen, taldeko garaiko arduradun nagusi Xavier Pastorren ahotik. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 14. orr.

Ez zen bigun zenbaiten hutsegiteekin, zorrotz baizik; ez zuen bekatuzko bizitza babesten, gogor salatzen baizik, Aldiz, badira ekimen horiek gogorki salatu dituztenak ere, zeren Hirugarren Munduko herrialdeentzat merkataritzarako oztopotzat hartzen baitituzte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 205. orr.

Estatuko kontu auzitegiak garrazki salatua zuen duela zenbait hilabete, Postak dirua jaten duela sobera bulego zabalik atxikiz. Herria   2004-01-08

San Geminianoko Gidoloto, pozoiaz gizon bat hil zuela faltsuki salatu zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 858. orr.

Berriro salatu nahi dugu, erabaki honen bidez, Gide, Sartre eta horrelako poeta eta idazle batzuen joera ideologiko eta filosofikoen eragina. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 9. orr.

3 (norbait) erruduntzat hartzen dela adierazi.

Oso poliki itzuli nintzen Guzzi berrian, eta ez nuen bide guztian beste pentsamendurik eduki, nork salatu ote ninduen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 232. orr.

-Apaizaren taldeko edozeinek ikusi eta salatuko hau. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 132. orr.

Obren erantzule diren agintariak salatu nahi genituen. Apaizburu eta fariseuek agindua zuten, inork Jesus non zen jakiten bazuen, sala zezala, atxilotu ahal izateko. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 50. orr.

Zeure erruz hiltzen zara! zeure ahoak salatu zaitu, Jaunaren gantzutua hil duzula esatean. Elizen arteko biblia   2 Sm 1,16

Gizon hura salatu egin zuten Nikanorren aitzinean. Elizen arteko biblia   2 M 14,37

Emazteak salatu zian alemanen aurrean. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 56. orr.

Uste osoan baitziren inork ezin zituela beren mezuak deskodetu magiaren laguntza gabe ez bazen, Inkisizioan salatu zuten Madrileko agintariek Viète. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 302. orr.

Hark, hil hurren zelarik, judutzat salatu zuen ontziko zirujaua, eta askok gezurra sinetsi. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 299. orr.

Bere espiritu prestua Jainkoagana jasorik, izan zuen koldarkeriagatik salatu eta epaitu zuen bere burua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 287. orr.

Hantxe zegoen idatzia nola salatu zituen Mardokeok Bigtan eta Teres, Asuero erregea hiltzeko asmotan ibili ziren atezain bi haiek. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 138. orr.

Iritsiko nintzen gurasoak salatzera agintariek eskatzen ziguten bezala? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 57. orr.

Amonak enpresa labegilea salatu, eta epaitegietara eraman zuen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 24. orr.

Malfoyk salatu egingo zintuen ezkutuka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 144. orr.

Errepasatu egin behar da dena, arriskuan ipiniko gaituen, salatuko gaituen ezer, batez ere euskarazko ezer ez daramagula ziur egoteko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 422. orr.

Egunkarietan etorri zen biharamunean bere istorioa: salatua izan zen, eta atxilotua, orein bat bortxatzeagatik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 191. orr.

4 (ezkutatu nahi dena, ezkutuan dagoena) ezagutarazi, erakutsi.

Hitzek salatzen dute gure pentsaera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 24. orr.

Rabat atsoari [...] ikustaldi bat egitera joango zen, etorkizuneko sekretuak sala ziezazkion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 164. orr.

Filologoak letren eta liburu sakratuen atzean zer dagoen begiratzen du, eta han gorderik datzan gezurra salatzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 53. orr.

Esaten dute norbaitzuk salatu egin zutela eta gobernuan bazekitela zetorrenaren berri. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 87. orr.

Horratx, nola baieztatu ziren geroago bere susmoak: handik hiru hilabetera, auzia hasi zen egunean, errekonozimendu errondan, Linok zimino hura Elsa ez zela salatu zuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 70. orr.

Baina hori hala bazen, ba al zuen berak don Ottaviori sekretua salatu eta Grosrouvreri saldukeria egiteko eskubidea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 449. orr.

Nork salatu zion bestela lehendakariordeari? zein zerrik, zein ergelek? Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 46. orr.

Judu batzuk Jerusalem inguruko leize-zuloetara joan ziren, larunbat-jaia isilean ospatzera; salatu zioten hori Filipori, eta denak batera bizirik erre zituzten. Elizen arteko biblia   2 M 6,11

Haren jakitun egonik salatu ezean neu ere bekatari nintzatekeelako. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 298. orr.

Hauek salatu zuten nolako giro deitoragarria zen Dachau-ko kontzentrazio zelaian eta nola denak suntsituak izaiteko zorian ginen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 111. orr.

Norbaitek ezkutatuak salatu zituen, zalantzarik gabe. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 349. orr.

Egin duenak ez duela deusik salatu, gauza batzuk baitira bakoitzak beretzat atxikitzen dituenak, badaiteke... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 23. orr.

Masturbatzeko tentazioa sentitzen dut, baina eutsi egiten diot gogoari zeren eta ohearen malguki herdoilduek salatu egingo bainaute, ziur. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 227. orr.

Aurpegiak salatu bide ninduen, ordea. Txillardegi   «Putzu» - 236. orr.

Agirrek ezer ez esatea espero duzu, baina alkandoran aurkitu dizkizuten olio-mantxek salatu egiten zaituzte. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 129. orr.

Andrea lotsatzen da adina salatzen dion biguntasun horregatik. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 43. orr.

5 ipar adierazi, jakitera eman.

Azkenean salatu zidan delako zaia Jakesek erosia eta eskainia ziola aitzineko larunbatean. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 156. orr.

Artzain higatzen ginen garaietan, ardiak ardura auzoen funtsetan atxikitzen genituela sala dezaket egun, lasterka, jostatzen, idazten, irakurtzen edo ametsetan galtzen ginelako. Itxaro Borda   «%100 basque» - 21. orr.

Maite, zure azken orenek berek salatzen dautate nola izan ziteken zure bizia, betea nahiz laburra. Herria   2004-10-14

-Zure segeretu guziak hola nahi baitizkidazu salatu? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 21. orr.

Zurgina so jarri zitzaion, aldi berean ustekabea eta tristezia salatzen zituen begiradaz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 60. orr.

Honek salatu zion bere erregeri Aita Sainduarekin izan zuen elkarrizketa: "Beste gai batez ere nahi zuen ene iritzia jakin, zeren eta aipatua baitzioten Doktor Nafarra, eskola handiko eta bizimolde sainduko gizona, nik ere banekien bezala, [...]”. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 26. orr.

Astearentzat zenbat diru erdietsi zuen ez zigun sekula salatu. Itxaro Borda   «%100 basque» - 131. orr.

Nagusia Fleuryra ekarriko zuten beldurra salatu zion amari. Itxaro Borda   «Hiruko» - 73. orr.

Ez zuela Charlotten ordezkatzeko emazterik kausitu salatu zuen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 75. orr.

Argazki bat dago bertan; koloreek eta jantziek 70. hamarkadakoa dela salatzen dute. Iban Zaldua   «Traizioak» - 95. orr.

Ikerketa berak salatzen dauku ere probintziaka nun zonbat jende bizi den, eta jendetze hori nun zonbatez emendatu den edo ttipitu azken 125 urte hotan. Herria   2002-12-12

6 (era burutua izenondo gisa)

Esan al diot berak, gaizkile salatuak egia esanez erantzun nahi badu, jakin behar duen guztia? Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 220. orr.

Azkar asko oroitu zen erokeria hori nondik atera zen, baina ezin ezer esan, eta gu biok joan ginen ustezko salatari salatuaren tabernara. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 109. orr.

7 (era burutua izen gisa)

-Esaguzu, Lopez anderea, ezagutzen duzu salatua? Salatuaren erretratua, Dostoievskiren nobeletakoa da. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 222. orr.

Salatua, Dachau-ra deportatu zuten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 121. orr.

Geroenean ere, krimen baten epaiketan, lekukoen bitarteko froga da biztua kontrakarreko esanetatik, salatuaren argudioetatik eta oro har, salatu hori babesteko forma guztietatik. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 78. orr.

Gaua arte eutsi zioat hire erasoari, eta salatzaileak gaua iritsi aurretik menderatu behar dik salatua; bestela, ez dik arrazoirik. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 106. orr.

Salatzaileak, legeak ezartzen zuen diru-kopuru bat hartuta, zenbait lekukoren zina askietsi zezakeen, salatuak delitua egin ez zuela aitortzen bazuten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ari dela salatu (55); ari direla salatu (69); asmoa salatu (8); atxiloketa salatu (18); aurkako erasoak salatu (13); baldintzak salatu (11); batzordeak salatu (18); bazterketa salatu (8); berriro salatu (12); berriz salatu (8); bortizkeria salatu (9); ccook salatu (8); diskriminazioa salatu (8); duten jarrera salatu (8)

egin duela salatu (27); egin dutela salatu (18); egin izana salatu (10); egin zuela salatu (15); egin zutela salatu (22); egitea salatu (11); egiten duela salatu (26); egoera salatu (76); egoera salatu zuen (20); egotea salatu (10); ekologistek salatu (10); elak salatu (17); elak salatu du (10); elkarteak salatu (21); emakumeak salatu (10); erabakia salatu (12); erakundeak salatu (19); erakundeak salatu duenez (13); erasoa salatu (15); erasoak salatu (37); erasoak salatu ditu (14); espekulazioa salatu (8); etxerat ek salatu (16); ez dagoela salatu (13); falta salatu (22); gertatutakoa salatu (14); gobernuaren jarrera salatu (8); gogor salatu (248); gogor salatu zuen (99); gogor salatu zuten (23); gogorki salatu (8); heriotza salatu (19); heriotza salatu dute (9); herritarrek salatu (8); hil direla salatu (8)

irregulartasunak salatu (12); iruzurra salatu (24); itxi izana salatu (9); izandako jarrera salatu (18); jarraitzen duela salatu (12); jarrera ere salatu (17); jarrera gogor salatu (9); jarrera salatu (166); jarrera salatu zuen (65); jasan izana salatu (20); jazarpena salatu (31); jazarpena salatu dute (11); jokabidea salatu (18); jokaera salatu (14); kideak salatu (8); koordinakundeak salatu (8); labek salatu (15); lagunek salatu (11); langileek salatu (16); langileek salatu dute (8); larria dela salatu (9); mehatxuak salatu (14); neurriak salatu (8); norbaitek salatu (10); nork salatu (8)

ohar batean salatu (8); onartezina dela salatu (10); operazioa salatu (8); ozen salatu (9); plataformak salatu (11); saioa salatu (8); sakabanaketa politika salatu (11); sakabanaketa salatu (9)

salatu beharra (9); salatu du aralarrek (18); salatu du askatasunak (46); salatu du batasunak (39); salatu du eak (9); salatu du elak (24); salatu du erredakzioa (10); salatu du etxerat (13); salatu du greenpeacek (8); salatu du labek (17); salatu du sindikatuak (15); salatu dute ekologistek (15); salatu dute elak (9); salatu dute erredakzioa (23); salatu dute langileek (11); salatu dute sindikatuek (28); salatu zuen askatasunak (16); salatu zuen batasunak (14); salatu zuen emakumeak (8); salatu zuen erakundeak (9); salatu zuen etxerat (17); salatu zuen otegik (8)

sindikatuak salatu (18); sindikatuek salatu (24); sindikatuek salatu dute (8); taldeak salatu (14); taldeak salatu du (8); tortura gogorrak salatu (12); tortura salatu (8); torturak salatu (82); torturak salatu dituzte (10); torturak salatu zituen (25); torturak salatu zituzten (10); torturatu zutela salatu (11); tratu txarrak salatu (32)

udalaren jarrera salatu (8); urraketak salatu (9); urratzen dituela salatu (8); ustelkeria salatu (8); utzikeria salatu (13)

salatutako torturak (9)

egoera salatzea (8)

anguloren heriotza salatzeko (13); atxiloketa salatzeko (16); atxiloketak salatzeko (29); egoera hori salatzeko (13); egoera salatzeko (100); epaiketa salatzeko (8); erasoa salatzeko (10); erasoak salatzeko (21); errazkinen heriotza salatzeko (14); euren egoera salatzeko (8); gertatutakoa salatzeko (9); heriotza salatzeko (88); heriotzak salatzeko (9); hilketa salatzeko (19); hori guztia salatzeko (9); indarkeria salatzeko (14); istripuak salatzeko (9); itxiera salatzeko (9); jarrera salatzeko (32); kanporatzea salatzeko (8); politika salatzeko (22); presoen egoera salatzeko (12); sakabanaketa salatzeko (17); salatzeko asmoa (8); salatzeko asmoz (15); salatzeko eskatu (17); solagurenen heriotza salatzeko (17); torturak salatzeko (12); tratu txarrak salatzeko (10)

gogor salatzen (13); gogorki salatzen (8); torturak salatzen (12); tratu txarrak salatzen (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus