Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltegi [498 agerraldi, 28 liburu eta 263 artikulutan] 1 iz zerbait saltzen den, salmentak egiten diren tokia. ik saltoki; denda.

Jatekorik ez zakuan: erosketak egin ditut herriko saltegi bakarrean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 148. orr.

Kongresu horiek ainitz diru ekartzen dutela hotel, jatetxe, saltegi eta holakoeri. Herria   2005-11-03

Saltegi eta lantegi handi askoren nagusiak bildu. Herria   2004-06-10

Miarritzen, merkatuguneko saltegiek indar berezi bat egin dute aurten bazterren alegeratzeko San Ferminen ohoretan, Iruñako bestak zireno. Herria   2005-07-14

Joan den udan hasia bainaiz lanean eta udan astelehenetan ere irekia baita gure saltegia. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 45. orr.

Quiksilver enpresak mega saltegi bat idekiko du Angelun, Pontots gunean. Herria   2003-11-13

Auchan, Promodes eta Continent hiper saltegiek izan dituzte kondenu gorenak. Herria   2005-04-28

Autoen mugimendu hura, hango saltegien distira eta apaindurak... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

"LIDL" saltegi ezagutuak, Hazparnen idekiko du 700 M2-ko saltoki bat. Herria   2003-01-14

Baionako saltegi handi batean lore sorta eta xanpaina botila bat erosirik, ospitaleko bidea hartu nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 179. orr.

Saltegi handiak, hasteko, aitzineko urteetan ere irekiak ziren; Geant Casino, kasu. Berria - Harian   2005-05-15

Supermerkatua itxi eta saltegi txikiak ireki behar ote dira? Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Ostatu bat eta saltegi tipi bat ere badaude. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 274. orr.

Saltoki handi frangotan, hyper eta supermerkatuetan, aurki ditaike, eta eskualde huntako saltegi ttipiago zenbaitetan ere. Herria   2003-01-21

Marie Helene Oyhenart sartu zaiku herriak eraiki saltegi eder berrian, lehenagotik hurbil hurbila. Herria   2003-02-13

Saltegi arrunt horretan pasatzen zituen egunak, hor zuen bere bizia, bere kargua, bere misioa. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 56. orr.

Greba-egun segitua, tren geltokiko saltegi hertsiak. Itxaro Borda   «Hiruko» - 114. orr.

Saltegi beltz haien barrenean pila-pila eginik ikusten ziren kutxa zizelatuak, Rouengo, Neverseko, Moustierseko faiantzak, irudi margotuak, beste batzuk haritz zurezkoak, kristoak, amabirjinak, santuak, elizako jantziak, [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 404. orr.

Arratsalde osoan autobusez ibili ginen hara eta hona, helbururik gabe, eta horrela, jauregi, monumentu eta saltegi espantagarriak ikusi genituen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 87. orr.

Ainitz sari irabazteko aukera ederra da hemen, tokiko saltegiak lanean arraraziz. Herria   2005-12-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela zenbeit aste aipatzen ginuen Hazparneko saltegi andana baten hestea. Herria   2004-11-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baionan ari lanean, zapata saltegi batean. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 71. orr.

Ezagutzen ez zintuzten liburu saltegi batera joan zinen itzulpen horren erostera. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 15. orr.

Jende gutxi dabil Baionako karriketan, gutxi Baiona Txikiko bihotza den Pannecau karrikan eta gutxiago oraindik karrika erdian dagoen tabako saltegian. Berria - Harian   2006-02-11

Hala ere joan zen 'Old England' jantzi saltegi parean finkatu zuten hitzordura. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 227. orr.

Taberna bidearen aldamenean kokatua zen, ezantza saltegia eta drive-in jatetxea zetxizkiola. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 39. orr.

Andere honek atxikitzen du edergintza saltegi bat Pannecau karrikan. Herria   2001-10-11

Manifestazioa Hendaiako hondartzara hurbiltzean, apainketa saltegi batek ateak eta pertsiana itxi ditu. Berria - Euskal Herria   2004-10-10

5 irud/hed

Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti, bizkarrean seda saltegi oso bat zeramana. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus