Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samaldaka adlag ugari, talde handietan. ik samalda 5.

Ordurako jendea samaldaka ateratzen ari zen elizatik. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 31. orr.

Pabiloiaren hiru barrualdeetan, bederatzi bulegoen inguruan, jendea samaldaka zegoen pilaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 150. orr.

Ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka, aspaldiko kontua da, hauxe da drogarik txarrena. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 90. orr.

1988an, Espainiako eta Frantziako gobernuek egindako itunaren ostean, errefuxiatuak samaldaka atxilotzen eta kanporatzen hasi ziren. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 114. orr.

Aldi baterako kontratuak «samaldaka» mugagabe egingo direla eta lan erreforma tresna «baliagarria» izango dela iragarri du. Berria - Ekonomia   2006-04-25

Terrazan eta eskaileretan Platonek amets egiten zituen dantza misteriotsu guztiak egiten dituzte samaldaka karramarroek geldotasun dotorean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 118. orr.

Ez da berdin maileguak banaka sartzea edo samaldaka iristea. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendea samaldaka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus