Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samovar (orobat samobar g.er.) iz tea prestatzeko lanabesa, jatorriz errusiarra.

Samovar-aren lurrunak airea loditzen zuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 110. orr.

Samovarra sutan jarriko dute, eta bere etxean bezain egoki sentituko da. goizeko bederatzietan esnatzen zen, samovarraren zain geratu, eta tea edaten zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 138. orr.

Saltzailearen aurpegia samovarra bezain gorria zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 21. orr.

Etxera itzulitakoan, samovarraren alboan ipintzen zituen galtzerdiak, lehor zitezen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 327. orr.

Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun, bihotza eta arima berotzen ditu solas gozo batek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 376. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus