Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sanba (6 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan; orobat samba 10 agerraldi 9 artikulutan; Hiztegi Batuan sanba agertzen da) 1 iz brasildar etorkiko dantza, erritmo bizikoa.

Tristeziarik gabeko sanba bat mozkortzen ez duen ardoa da. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 136. orr.

Zatoz, Cumparsita, sanba bat dantzatuko dugu eta. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 114. orr.

Bat-batean etzanda jartzen dira, elkar besarkatzen dute eta, hitzik esan gabe, sanba dantzatzen hasten dira elkarrekin, sarritan gertatzen dira horrelakoak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 130. orr.

Zu zeu samba entzuten hazi zinen. Berria - Kultura   2004-05-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 98. orr.

Aita samba konpositorea zen, eta etxean beti egoten ziren musikariak; Baden Powell eta beste hainbat. Berria - Kultura   2004-05-07

Oskar Lasak samba erritmoko neurketa luzeak gustuko ditu, bi edo hiru orduko etenik gabeko piloteoak, hobeago. Berria - Kirola   2004-03-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus