Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sar-jalgi (orobat sarjalgi g.er.; Hiztegi Batuan sar-jalgi agertzen da) iz sartu-irtena.

Bederatzi orenak inguruan, erantzun hura hartzeko gogoak neure etxean berariaz sar-jalgi bat eginarazi zidan, baina ez nuen fitsik kausitu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 461. orr.

Behi handi hau beti gostuan, ase eta lo, beti azkenik sar-jalgietan, nahiago du egon etxe ondoko pentzeetan, mendirat joan gabe; aldia egina du, helduden urtean salgai izanen da. Herria   2003-04-03

Nafarrak nahiko zuen bai, baina Xabier bere aldetik ez zen presatu, funtsean Espainian gaindi iragaitean, Lisboako bidean ez baldin bazuen arterik hartu bere Xabierko sortetxean sar-jalgi baten egiteko, ez da hain handi izan behar, ez bazen ere Coimbrara aldaratu irakasle ahaide urrunaren agurtzeko. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 20. orr.

Nola etxe horretan hezia izan baita, eta batzuetan han sar-jalgi bat egiteko ohitura baitu, ohi bezala abegi egin zioten. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 469. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus