Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sardexka 1 iz mahaiko labanesa, hiruzpalau hortz dituena, jakiak ziztatu eta ahoratzeko erabiltzen dena.

Ronek gisatua atera zuen bere platerera, eta sardexka hartu zuen, baina ez zen jaten hasi. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 93. orr.

Labanaren ahoari begiratu eta gero, sardexka sartu zion antzarari, irmo. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 293. orr.

Inork ezer esan beharrik gabe joan zen lasterka sukaldera beste sardexka baten bila. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 58. orr.

Mrs. Cardinalek sei plater ezarri zituen, bakoitza bere sardexka, aizto eta koilararekin. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 432. orr.

Argi bizi batek intxaurkiz apainduriko jangela hura gainezkaturik zeukan, zilarrezko aizto eta sardexketan aldizka dir-dir eginez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 173. orr.

Aiztoen eta sardexken tintin-hotsak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 20. orr.

Berehala ekarri zituen platera, ezpainzapia [...], ganibet bat [...], bi hortzeko sardexka bat eta, azkenik, gatzontzia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 97. orr.

Nati sardexka handia jasotzeko mahaipera makurtu zenean. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 58. orr.

Léa gogotik ari zitzaion sardexkaz eragin eta eragin, saltsa ondo nahasteko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 25. orr.

Sardexkarekin espagetiak baldarki biltzen zituen artean kontatu zion: [...]. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 40. orr.

Hori adituta Lakatos sardexkarekin basoan joka hasi eta beste txanpan botila bat eskatu zuen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 45. orr.

Kontu harekin jarraitu nuen bezperako platerak eta jateko tresnak garbitu bitartean, eta eginkizuna bukatu nuenerako sardexka baten hortzekin josita bezala zegoen erabakia nire bihotzean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 229. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sardexka- eta koilara-hotsa hasi zen berriro. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 84. orr.

Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 271. orr.

Sardexka kolpea hartu du noski. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 365. orr.

· Platerak, urrezko koilare-sardexkak, kristalezko kopak eta edalontziak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 94. orr.

Konfiantza tatxagabea dik niregan eta horrexegatik sartu naik tabakoaren, sardexka-labanen, izaren eta galtzerdi-oinetakoen estraperloan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Freddy Malinsek erritmoa eramaten zuen bere pudding-sardexkarekin. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 306. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aiztoa eta sardexka (3); sardexka eskuan (4); sardexka plateraren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus