Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sardinzar (orobat sardintzar g.er. eta sardinatzar g.er.) 1 iz itsas arraina, sardinaren antzekoa, freskoa, gazitua edo ketua jaten dena. (Clupea harengus harengus).

Azaleko uretan bizi diren beste espeziek, berdela eta sardinzarra esate baterako, ez dute halako presiorik pairatzen. Berria - Mundua   2004-10-21

Lurrean, kalez kaleko arrainketariak sardinzar eta arrain txikien otarreak banatzen ari ziren, bat hartuta erosiak baitzituzten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 154. orr.

Zein bere izaera eta gustuen arabera jaten hasi ziren denak, nor kabiarra, nor sardinzar ketuak, nor gazta. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 222. orr.

Han sardinzar ketuen kaxek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 190. orr.

Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 76. orr.

Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian, eta tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten, bai eta sardinzar erreak ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 265. orr.

Ez zuen jan kabiarrik, ez xerra mehetan ebakitako sardinzarrik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 125. orr.

Islandiatik sardintzarra ekartzen zuen eta balea-haragi gazitu eta lehorra. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 256. orr.

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin, sardinzarren urrezko haridun soinekoak izokinen zilar atal handiekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sardinzar kiratsa zerion barrabasari, arrain gizenen baten sabeletik sortua zela pentsarazteraino. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 182. orr.

Zeru puska zoragarriak, lorezko eskulturak, amets politak sardinzar saltzaile baten eskuetan jartzeko, bai eta markesa bati oparitzeko ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sardinzar ketuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus