Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarjentu (orobat sardiant g.er., sargento g.er., sargentu g.er., sarjant g.er., sarjen g.er., sargent g.er., sargento g.er. eta sarkentu g.er.; Hiztegi Batuan sarjentu agertzen da) 1 iz ofizialaren agindupeko soldaduburua.

Berako errepidean fusilatu ditik segituan: tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez. Txillardegi   «Putzu» - 25. orr.

Bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 109. orr.

Hasiera-hasieratik, Hanley sarjentuak begitan hartu zuen Charlie. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 107. orr.

Ni Europan sarjentu izatera iritsi nintzen, galoiak kendu zizkidaten arte. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 406. orr.

Jaka harekin eta aitaren atorra, praka eta bota batzuekin SSetako sarjentu baten itxura peto-petoa hartu nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 250. orr.

Guardia zibileko sarjentu bat hil behar genian, Panizo izeneko bat; torturatzaile putakume bat, ziotenez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 164. orr.

Bijilantzian zebilen milizietako beste sarjentu bati pistola ostu ziotela kuarteleko taberna ondoko takillatik. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 131. orr.

Turkiako Armadako sarjentu bat hil zuten eta soldadu bat zauritu Damlarca eta Akdizgin herrien artean. Berria - Mundua   2004-07-14

Epaitegi militar batek zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Ivan Frederick AEBetako Polizia Militarreko sarjentuari. Berria - Mundua   2004-10-22

Itsas armadako sarjentu bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 413. orr.

Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 111. orr.

Brutto tempo, tenente -esan zion Amianiri bere konpainiako sarjentuak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 110. orr.

Beren eremu txiki kaxkarrean festa egitea pentsatu zuten soldaduek, sarjentua buru zelarik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 159. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beharbada aita armadako sarjentu ohia zuelako. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 42. orr.

Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 187. orr.

Sarjentu kontularia, birao gordinak txekieraz botatzen zituena, bestek irabazten zuenean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 156. orr.

Sarjentu errekrutatzailearen aurrez aurre geundelarik, [...]. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 107. orr.

Antjeren aita Holandan, gerra denboran, sarjentu nazia izan zen, Schumacher sarjentua. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 30. orr.

3 irud/hed

Pilik bilatu zuen Maruk falta zuen hitza: hain sarjentu? Maruk horixe! bota zuen, eta ordutik aurrera elkarren arteko adiskidetasun-kode moduan edo, «Brown sarjentua» hasi zitzaizkion deitzen. Berria - Kultura   2004-08-22

Sarjentu bat iruditzen zitzaidan Antje ere, aingerutxo maitagarri hura. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer berri dago herrian? -galdegin zion uniforme-sorbaldetan sarjentu-galoiak zeramatzan batek. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 28. orr.

Moisesen gainetik sarjentu-laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 361. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Croly Polizia Sarjentuak adierazi zuen ezen bera iritsi zenean hildakoa nasan etzanda aurkitu zuela; hilda, itxura guztien arabera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 165. orr.

Suhiltzaileetan buru egiten zuenari hitz batzuk, udaltzain sarjentu bati ere bai, eta hilotza aurkitu duenari ez, etxera itzuli baita, baina bai haren ilobari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 45. orr.

Horrexek arrimarazi zuen Châtelet-eko makila-sarjentu Casin Cholet-engana. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 104. orr.

6 (adizlagun gisa)

Eusko Milizietan sarjentu egondako eusko bat da -sozialista bera- orain Seguritatean lan egiten duena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 91. orr.

Katxo zagok hemen sarjentu. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 154. orr.

7 sarjentu nagusi

Ingeniarien Gorputzeko Sarjentu Nagusia. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 38. orr.

Bizkarreko kamaretan aterpeturik, O´Keefe sarjentu nagusia eta Dutch Robertson lehen mailako soldadua berrogeialdian ainguratutako ontziei eta ontziralekuz jositako itsasbazterrei begira zeuden. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 383. orr.

Ingeniarien Gorputzeko Sarjentu Nagusia. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 38. orr.

Hurrengo, sarjentu nagusiak besapean jarri zuen ostera bere makila. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus