Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saroi (orobat saroe g.er. eta sarobe; Hiztegi Batuan saroi agertzen da, eta sarobe baztergarritzat jotzen da) iz zelaia edo bazkalekua ondoan duen borda.

Ezker behatuz aldiz, Urkulu deitu misteriozko dorrea, Arnoztegi, beste mendi batzuk ere, etxola zenbait ere, beren saroi ederrekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 108. orr.

Olibesarioko saroian, Euskal Herriko erdigune geografikoa aurkitu omen dute. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, eguterako ardiborda itzalduak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 16. orr.

Ardirik gabeko sarobe baten pareta ostean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus